Datorren urteko udal hauteskundeen harira, gaur eguerdian batzokian egindako ekitaldian, Lourdes Idoiaga aurkeztu dute Oñatiko EAJren zerrenda-buru. Ekitaldi berean, herri horretan alderdi jeltzaleko alkate izan direnak omendu dituzte; hain justu ere, Jabier Zelaia, Eli Galdos, Angel Iturbe, Andoni Gartzia eta Lourdes Idoiaga.
Ekitaldia hautagaien aurkezpenarekin hasi da, eta jarraian alkateak omendu dituzte. Jabier Zelaia eta Eli Galdos zirenen izenean, Juan semea eta Maritere emaztea, hurrenez hurren, irten dira alkate izandako eta denari ohorezko aurreskua dantzatu diete. Alkate bakoitzaren irudi bana ere eskegi dute horman.
Jarraian, Gipuzkoako Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek hartu du hitza. Egindako gogoeta politikoan, garai berri baten atarian gaudela azpimarratu du, "bakea eta erabakitzeko eskubidearen garai politiko berrian", eta horrek "ez du atzera bueltarik" ohartarazi du. Horren harira, ordezkari jeltzaleak nabarmendu du bakea eta erabakitzeko eskubidea "gakoak" direla etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko eta "biak batera onartzen dira ala, bestela, ez dute ezertarako balio".
Aurretik egondako alkateak, eredu
Egibarren berbaldiaren ostean, Lourdes Idoiagaren txanda iritsi da. Jasotako omenaldiari dagokionez, azpimarratu du aurretik alkatetzan egondako beste lau oñatiarrak berarendako eredu izan direla. Aldi berean, Oñatiri buruz ere berba egin du: "Nire herria beste edozer baino gehiago maite dut".
Alkatetzarako hautagaitzaren gainean, ostera, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela aipatu du: "Zerrenda batean gurekin etortzea nahi dutenak ongietorriak dira".
GOIENA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario