jueves, 9 de mayo de 2013

Arantzazuko 44. Igoera.

Iker Alberdi eta Mikel Fernandez izango dira herriko ordezkari bakarrakArantzazuko 44. Igoera, larunbateanLarunbat honetan Jubenil mailako txirrindularitza proba ezagun bat jokatuko da Oñatin. Arantzazuko Igoerak 44 . edizioa beteko du. Junior mailako lehen eta bigarren urteko txirrindularientzako proba honetan, euskal pelotoiko taldeak egoteaz gain, estatu mailako talde bat edo beste ere etorriko dira. Irteera 16:30 Portalekuan izango du eta 9,5 km igo ondoren amaiera Sindika gainean izango da.








Oñatiko talderik izango ez den arren, Sumofic talde bergararrean bi oñatiar izango dira. Iker Alberdi eta Mikel Fernandez. Atzo eguerdian Oñati Irratian izan ziren bi txirrindulariak.







Hemen daukazue elkarrizketa entzungai:



No hay comentarios:

Publicar un comentario