Xabier Ferreiro oñatiarrak ere parte hartu zuen txapelketan
Mikel Palacín-ek urrezko eta brontzezko domina bana irabazi zituen pasaden apirilaren 13an Villagarcía de Arousan (Pontevedra) jokaturiko Espainiako Kenpo Txapelketan. Gerriko marroien arteko mailan, eta 80 kilotik gorakoetan lortu zituen dominak.
Urrea, kontaktu jarraituko (contacto continuo) modalitatean eskuratu zuen, eta brontzea kontaktua puntura (contacto al punto) modalitatean. Xabier Ferreiro oñatiarrak ere parte hartu zuen txapelketan, eta bostgarren sailkatu zen bere mailan. Emaitza bikainak, duda barik, kontuan hartuta urtebete baino ez daramatela kenpoa praktikatzen, eta hauxe zela beraien lehen txapelketa.
Kenpo taldea Oñatin
Eskoriatzako Kenpo-Atama eskola da kirol honetako erreferentzia Debagoienean, eta bertako kide dira Mikel Palacín eta Xabi Ferreiro. Hala ere, iazko ekainean Oñatin bertan eratu zuten Kenpo taldea, Eskoriatzara entrenatzera joan beharrik ez izateko. Astelehen eta asteazkenetan (18:30-19:30) entrenatzen dute Zuazola Institutoko gimnasioan. Beraz, kirol hau praktikatu edo probatu nahi dutenak bertara ager daitezela entrenamendu egunetan. Karatearen barruan dagoen disziplina bat da Kenpoa, batez ere auto-defentsan oinarritzen dena. Distantzia luzea nahi motza landuz, autodefentsarako errekurtsoak lantzen dira, defentsa arrazionalizatuz; halako tamainako erasoa, halako defentsa. Gorputzeko muskulatura osoa lantzen duen kirola da, eta auto-konfiantza handia ematen du.
![]() |
Espainiako txapelketan parte hartu duten Eskoriatzako Kenpo-Atama taldeko kenpolari eta epaileak |
No hay comentarios:
Publicar un comentario