Mostrando entradas con la etiqueta MONTAÑA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta MONTAÑA. Mostrar todas las entradas
lunes, 20 de abril de 2015
jueves, 27 de noviembre de 2014
viernes, 28 de junio de 2013
Iban Letamendi Espainiako mendi txapelketan izango da igandean
OK Magazinea
2013-06-28 10:27:14
Igande honetan, 2013 urteko mendi lasterketen Espainiako txapelketa ospatuko da Vilaller (Lleida) herrian. Euskal Selekzioak 12 kideko ordezkaritza eramango du txapelketara, sei gizonezko eta beste sei emakumezko. Helburua Autonomien artekoa Euskal Herrira ekartzea izango da.
Euskal herriko koloreak defendatuko dituzten ordezkariak hauek izango dira: Jokin Lizeaga, Aritz Egea, Hassan Ait Chaou, Imanol Goñi, Fernando Etxegarai, Iban Letamendi eta Oier Ariznabarreta gizonezkoetan eta emakumezkoetan berriz, Maite Maiora, Leire Agirrezabala, Aitziber Ibarbia, Nerea Amilibia, Elena Calvillo eta Silvia Trigueros-ek osatuko dute taldea.
Eneko Aliende euskal selekzioko hautatzailea baikorra da: "Taldean ze maila daukagun ikusita, helburua Autonomien arteko txapelketa irabaztea izango da. Korrikalari oso onak ditugu, oso erregularrak, eta lehen lau korrikalariak puntuatzen dutenez, irabazteko aukera asko ditugu, bai gizonezkoetan zein emakumezkoetan".
Zirkuitu oso gogorra
Txapelketarako diseinatu duten zirkuituaren zailtasuna begi-bistakoa da. 42 km (maratoia) lasterketa izango da eta gorabehera metatua berriz, 3000 m. positibokoa. Hala ere, astean zehar zirkuituko puntu batzuetan pilatu den elur kantitatearen ondorioz, antolakuntzatik azaldu dute, zirkuituan aldaketa txikiren bat egon daitekeela. Lasterketako informazio gehiago hemen.
Iban Letamendi gogotsu
Gaur arratsaldean irtengo dira gure ordezkariak Katalunia aldera. OK Magazineak, Iban Letamendi oñatiarrarekin hitz egiteko aukera izan du eta oso pozik dagoela adierazi digu. Maila eta gogortasun handiko txapelketa honetan, barruan daukan dena ematen saiatuko dela eta helburua Autonomien arteko txapelketa irabaztea izango dela. Hemen dituzue letamendiren adierazpenak:

![]() |
| Iban aurtengo Zegama-Aizkorri lasterketan. Argazkia: Zegama-Aizkorri |
martes, 18 de junio de 2013
Iokin Garai irabazle
OK Magazinea
Bere kirol ibilbideko lehen garaipena da
Asteburu bikaina izan da ekaineko hirugarren asteburua, gure mendi lasterkarientzat. Iokin Garaik bere kirol ibilbideko lehen garaipena lortu zuen Bedousen (Frantzia), Montan Aspe izeneko lasterketan. Emaitza zoragarri honi, Joseba Molinerok larunbat iluntzean Gabez Takarraran Eskoriatzako lasterketan lorturiko bigarren postua gehitu behar zaio.
Garaipen bat lortzea, bereziki kirol inbibidualean, oso zaila izan ohi da. Sasoiko egoteaz gain, zorte pixka bat edukitzea ere garrantzitsua izaten da eta badirudi Iokin Garai mendizale oñatiarrak bi faktore hauek aldeko izan zituela larunbatean. Ondo topatutako zortea lagun, baina bereziki azken urte hauetan egiten ari den lanaren ordainsaria jaso zuen Beodusen (Frantzia). Montan Aspe izeneko mendi lasterketa jokatu zen larunbatean. Hiru distantziatako lasterketa izan zen. Motzena, 13 kilometrokoa, erdibidekoa 29koa eta azkenik luzeena 50 kilometrokoa. Azken honetan hartu zuen parte Garaik. Lasterketa oso gogorra zen izan ere, distantzia luzeari gora-behera metatu handia gehitu behar zitzaion (3340 m.).
Hiru lasterketen artean 500 bat korrikalari bildu zituen lasterketak. 112 korrikalari izan ziren proba nagusian helmuga zeharkatzea lortu zuten korrikalariak eta guztietan azkarrena Iokin Garai izan zen 5:36:30 denborarekin. Bigarren sailkatuari hamar minutu pasa atera zizkion Garaik. Garaipen honekin, orain artean burutzen ari zen denboraldi bikaina borobildu du izan ere aurrez beste bi podium lortuak zituen dagoeneko. Larunbateko lasterketako emaitzak hemen.
Joseba Molinero bigarren Eskoriatzan
Bestalde, larunbat gauean Eskoriatzan, Gabez Takarraran izeneko lasterketaren 4. edizioa jokatu zen. 148 lagun batu zituen probak eta giro bikaina lagun zutelarik osatu zituzten lasterketako 23 kilometroak. Gizonik indartsuena Josep Maria Pijuan Kataluniarra izan zen bai igoeran eta baita jaitsieran ere. Igoeran kataluniarraren atzetik Iñaki Uribe-Etxeberria izan bazen ere, arazoren bat edo beste izan zuen jeitsieran eta Joseba Molinero oñatiarrak hartu zuen bigarren postua helmugan, lasterketa bikaina osatuz.Hala, podiuma horrela osatu zen: Josep Maria Pijuan (1:55:05), Joseba Molinero (2:00:33) eta Andoni Gomez (2:04:58).
Bere kirol ibilbideko lehen garaipena da
Iokin Garai irabazle Montan Aspe lasterketan

| Iokin ezkerretan garaikurrarekin eta Joseba eskuinean helmuga zeharkatzen |
martes, 4 de junio de 2013
Lukene Igartua
"Harritu egin ninduen ikusteak zenbat jende zegoen han goian guri animoak ematen"
Eka. 4, 2013, gauerdia Guren Auzmendi Zumalde
Lukene Igartua oñatiarra izan da aurtengo Zegama-Aizkorri mendi-maratoia bukatu duen Debagoieneko emakume bakarra. Irakaslea da Igartua ogibidez, ama eta korrikan mendiko lasterketetan dabil aspaldian. Betidanik izan da kirolaria.
![]() |
| Lukene Igartua, Aizkorriko aldapan gora |
Zer moduz moldatu zinen aurreko domekako lasterketan?
Nire beldur bakarra zen Zegamara garaiz iritsiko ote nintzen, denbora-muga bat badagoelako helmugan. Eta kontrol-puntuekin ere kezka hori neukan; gainera, tarteko kontrolak askoz ere estuago daude, hasierakoak batez ere. Herritik gora abiatutakoan, zalantza horiek nituen buruan, baina nire erritmoa hartu eta aurrera egin nuen. Hasierako zati horretatik aurrera, gainera, nire buruarekin ondo sentitu nintzen. Banekien horrela jarraituta helmugan sartzea lortu nezakeela eta horrela iritsi nintzen. Bukatutakoan, momentuan bertan, whatsApp bidez animo mordoa eta lasterketako argazkiak ere jaso nituen eta oso polita izan zen. Gerora, ondo errekuperatu dut; eta aurreko astean korrika apur bat egitera irten nintzen arazorik gabe.
Zegama-Aizkorri aurten lehenengo aldiz egin duzu. Nolakoa iruditu zaizu?
Aurretik eginda neukan mendi-maratoi bat, Anetokoa, eta gogoa nuen Aizkorrikoan parte hartzeko. Senarra ere mendi-lasterketetan ibiltzen da eta hark esan zidan Aizkorrikoa ezberdina zela, zailagoa. Hangoak ere 42 kilometro ditu, baina ez da tontorrera igotzen. Zegamakoa gogorragoa da: desnibela, ibilbidea bera... Egitea erabaki nuenean kontuan izan nuen hori. Aizkorriko proban, paisaiaz gain, gertuko jendearen babesa izan da garrantzitsuena. Ni, lasterketaren bukaera aldean joan nintzen eta uste nuen ikusle gehienak joanda egongo zirela. Gorantz nindoala, ordea, harrituta ikusten nuen artean zenbat jende zegoen guri animoak ematen; ez Otzaurten bakarrik, Aizkorriko aldapetan ere bai. Eguraldia ere ona zegoen eta disfrutatzeko gogoa zeukaten ikusleek.
Aloñako igoeran ere ikusi zaitugu behin baino gehiagotan. Aizkorrikoa ezberdina izango da.
Bai, distantziarena hortxe dago: Aloñakoa baino ia hiru bider luzeagoa da. Gainera, Zegamakoa nazioarte-mailako lasterketa da; domekan maila ikaragarriko kirolarien ondoan korrika egiteko aukera izan nuen. Onenekin. Teknikoagoa ere bada: harria gehiago dago eta harkaitzetan tarte luzeagoak ditu. Baina niretzat antzekotasunak ere badituzte. Batez ere jendeak ematen duen erantzuna. Aloñako igoeran egoten den giro hori, jendea eten gabe animatzen... Hemen mendi-lasterketetarako zaletasun handia dago eta horrelako egunetan ikusi egiten da. Ez bakarrik ikusleek ondo pasatzen dutelako; korrikalariontzat ere garrantzitsua da.
Mendi-lasterketetarako zaletasuna, nondik datorkizu?
Beti izan gara gu kirolariak: bateko mendian, besteko eskalatzen... Korrika ere betidanik egin dugu errepidean nahikoa. Mendiko lasterketekin nire senarra hasi zen lehenengo. Nik orkatilak ahulak ditut eta uste nuen ez nuela balio horretarako. Baina bera korrika mendian ikusi eta saiatzea erabaki nuen. Behin probatuta, konfiantza hartu eta hortxe jarraitzen dut. Orain, urtean bi lasterketa bakarrik egiten ditut errepidean: Behobia-Donostia eta Arrasate-Oñati.
Nola prestatzen dituzu mendiko probak?
Mendiko probek intentsitate handiagoa eskatzen dute eta nekatu behin baino gehiagotan egiten gara. Beherakoan errekuperatu egin behar da, gero berriro igotzeko. Errepidean martxa hartzen duzu eta bazoaz. Horregatik, lasterka egiten entrenatzen naiz, baina lauak ez diren ibilbideak hartuta. Horretarako ez dugu Oñatin batere arazorik; etxetik irten besterik ez dut egin behar: Aurreko Mendia, Murgia... Udaberriko arratsaldetan Urtiagaindik Aloña aldera igotzea ikaragarria da niretzat.
Umeak zaindu, klaseak eman eta kirola egin. Nola moldatzen zara?
Gustatu egin behar zaizu, bestela ezinezkoa da. Nire kasuan, senarrarekin konpontzen naiz kirola egiteko: ni entrenatzera banoa, bera etxean. Eta familiak ere laguntzen digu batzutan, biok batera parte hartzen badugu. Eta, beti eduki behar duzu argi non zauden; nik ezin diot kirolari nahi beste denbora eskaini.
Bi urte inguru daramazue Abixaran taldearekin. Nolako balorazioa egiten duzu?
Uste dut emakume korrikalarioi asko eman digula Oñatin. Eta hori izan da Abixaranek ez digulako ezer eskatu. Partaide bakoitzak pentsatu du, momentu bakoitzean, zer eta nola eman. Gure artean teknologia berrien bidez komunikatzen gara; lasterketa bat bada, elkarri animoak eman; entrenatzeko asmoa badu batek, berarekin batera norbait animatzen ote den galdetu... Aurreko domekan, esaterako, lasterketaren aurretik eta ostean animatzeko mezu mordoa bidali zidaten. Eskertu egiten duzu hori.
miércoles, 10 de abril de 2013
Salidas montañeras
Seis salidas para disfrutar de la naturaleza
Arantzazuko Lagunak y el Parketxe reeditan la campaña de salidas montañeras de contenido cultural. El programa de excursiones arranca el domingo con 'La senda del agua', que alcanzará la cumbre de Orkatzategi
![]() |
| Salidas dominicales. De abril a octubre (salvo agosto) habrá una salida mensual. :: ARANTZAZUKO LAGUNAK |
«Animar a conocer y reconocer las maravillas naturales y culturales que guarda el espectacular paisaje de Parque Natural Aizkorri-Aratz», este es el principal objetivo del programa de salidas montañeras que el Parketxe y Arantzazuko Adiskideak estrena el próximo domingo con la «Senda del agua» como primer reclamo.
Después de un lluvioso invierno que se resiste a dejarnos, la naturaleza se despereza de su letargo, se viste de verde e inunda de aromas frescos y vivos colores todo lo que toca. Llegan las estaciones más excursionistas, y Arantzazu se reivindica como lugar de encuentro de montañeros y aficionados a la naturaleza.
Pasear por las campas de Urbia tras surcar el impresionante hayedo de Iturrigorri, acercarse a la cultura del pastoreo, visitar toda una catedral 'natural' como es Aitzulo, o caminar por algunas de las cumbres más transitadas de Euskadi entre rebaños de ovejas, es la oferta que Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe lanzan al visitante para dar a conocer Arantzazu desde la perspectiva de la naturaleza.
La red social y el Centro de Interpretación organizarán seis salidas de distinta dificultad y duración con la intención de invitar a gente de todas las edades a disfrutar de una de las maravillas naturales del Gipuzkoa. Cada una está vinculada a una temática específica de tipo histórico-cultural y natural.
«En general los itinerarios se diseñan para el disfrute de toda una mañana de domingo; aproximadamente son 4-5 horas de paseo guiado y comentado» explican. Se ha fijado una tarifa única para todos los recorridos de 3 euros para los adultos y 2 euros para los más jóvenes (6-12 años).
La organización cuenta con un equipo de técnicos y voluntarios que serán los encargados de acompañar y transmitir los hitos naturales y culturales durante el recorrido con un cariz lúdico e informativo.
Los interesados podrán inscribirse en el Parketxe de Arantzazu llamando al teléfono 943782894 o contactando por e-mail (arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net).
El objetivo, según explican, es doble. «Por una parte, queremos ofrecer la posibilidad de pasar seis domingos muy agradables a todas las personas que deseen participar en estas excursiones; y por otra, contribuir a conocer más a fondo el entorno de Arantzazu, a través de seis caminos que se adentran en el territorio del Parque Natural».
Piedra y agua
En la historia del Santuario el sendero y el camino son términos muy representativos. «Arantzazu está rodeado de sendas y caminos que van y vienen. Permiten disfrutar del paisaje, de la naturaleza, del ejercicio físico y del encuentro con uno mismo y con los demás. Son caminos cargados de historia, cultura y de formas de vida diversas» relatan.
La excursión programada para el domingo es la única que no partirá del parketxe, el punto de encuentro será el aparcamiento de Arrikrutz, y permitirá adentrarse en el corazón de Araotz, un barrio repleto de mitos y leyendas.
El trazado de diez kilómetros gira entorno a ríos, el canal, embalses, fuentes, lavaderos... aunque uno de los platos fuertes es la visita Aitzulo, todo un capricho de la geología. Una sucesión de arcadas abiertas en la roca caliza se resuelven en una ventana gigantesca abierta sobre la profundidad del valle. Además de visitar esta catedral natural y la ermita de Santa Cruz, se ascenderá a Orkatzategi (874 metros).
Con el objetivo de «hacer camino en Arantzazu, vivir una experiencia de relación con su medio natural y disfrutar del paisaje espectacular que le rodea» entre los meses de abril y octubre ( salvo agosto) habrá una salida mensual.
Según la organización « todas son aptas para aficionados a los paseos de montaña» y previamente a la realización de las mismas se aportará información básica ( distancia, tiempo aproximado de recorrido, desnivel, grado de dificultad), así como la topo guía que resume a grandes rasgos el trayecto previsto. La salida del domingo, según las mismas fuentes, es de «dificultad media, y unas cinco horas de duración».
En mayo recorrerán la senda de los pastores, en junio los karts de la sierra de Aizkorri, en julio disfrutarán del anochecer en la cumbre de Aloña, en septiembre emularán el camino de Calahorra, y en octubre cerrarán el programa recorriendo la senda de los peregrinos
.PROGRAMA 2013
14 de abril. Senda del agua (Orkatzategi). Piedra y agua.
.PROGRAMA 2013
14 de abril. Senda del agua (Orkatzategi). Piedra y agua.
12 de mayo. Degurixa. Pastoreo de montaña.
9 de junio. Andraitz. Karts de la Sierra de Aizkorri Aratz.
20 de julio. Aloña anochecer en la cumbre.
15 de septiembre. Sekilaga-Zurkutz. Camino de Calahorra.
13 de octubre. Oñate-Arantzazu. Senda de peregrinos.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)