Mostrando entradas con la etiqueta KIROLAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KIROLAK. Mostrar todas las entradas

martes, 5 de julio de 2016

Ihanire Urteagak Plentziako akuatloia irabazi du

ok magazinea
2016-07-05 16:50:59
BERE KIROL IBILBIDEKO AURRENEKO GARAIPENA IZAN DA
Ihanire Urteagak Plentziako akuatloia irabazi du
Ihanire Urteaga Aloña Mendi triatloi taldeko ordezkaria, Plentziako akuatloiko emakumezko azkarrena izan zen larunbatean. Igeriketako sektore bikain bati esker, abantaila hartu zuen azken korrikako partzialean, eta alde hori ondo kudeatu ostean, bere kirol ibilbideko aurreneko garaipena eskuratu zuen oñatiarrak.

Plentziako akuatloiak hamahirugarren ekitaldia bete zuen larunbatean. Proba, Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu zuten elkarlanean, eta azken urteetan bezala, sprint distantzian lehiatu zen. 2.5 kilometro korrika, 1.000 metro igerian, eta beste 2.5 kilometro lastertu behar izan zituzten azkenik kirolariek. Emakumezkoen sailkapen nagusian, Oñatiar bat izan zen onena.

Ihanire Urteagak igeriketako tarteko sektorean oinarritu zuen bere garaipena. Uretara bigarren postuan sartu ondoren, lasterketa buruan eta minutu batetik gorako aldearekin irten zen bertatik. Hori horrela, azken korrikako sektorean aurrez igerian atera zuen abantaila kudeatzea zuen helburu Urteagak, eta 0:42:20ko denborarekin, lehen postuan iritsi zen helmugara txantxikuarra.

Urteagak minutu batetik gorako aldea atera zion podiumean alboan izan zuen Ane Aranagari (00:43:37). Hirugarren postua, Esti Tejedak (00:46:04) eskuratu zuen eta gizonezkoetan azkenik, Oscar Vila (0:34:09) izan zen garailea.

Urteagaren adierazpenak

Larunbatekoa, Urteagaren kirol ibilbideko lehen garaipena izan da. Alde horretatik oso pozik agertu da protagonista gaur, Oñati Irratian. Bere testigantza pertsonala azaltzeaz gain, aurrera begira dituen helburuetaz mintzatu da.

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

Urteaga, Plentziako podium nagusian.

lunes, 27 de junio de 2016

Uda Kanpainako kirol ekintzak

OK MAGAZINEA

2016-06-27 14:30:20
711 NESKA-MUTIKOK EMAN DUTE IZENA ESKAINTZEN DIREN EKINTZA EZBERDINETAN
Abian dira Uda Kanpainako kirol ekintzak
Uda garaia hasi zela egun gutxi igaro diren honetan, eskolarte mailako herriko neska-mutikoek Udaleko kirol zerbitzuek antolatzen dituzten Uda Kanpainako ekintzetaz gozatzeko aukera izango dute gaurtik abuztura bitartean. Hilabeteotan zerbitzu ugari probatu eta praktikatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Gaur goizean bertan eman zaie irekiera Uda Kanpainako udaleku eta kirol zerbitzuei. Azken hauei dagokienean, 23 ekintza ezberdinetaz gozatu ahal izango dute 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoek. Zubikoatik jakinarazi dutenez, aurtengo kirol programak 732 inskripzio izan ditu. Hala ere, haur bakoitzak ekintza bat baino gehiagotan izena eman zezakeela kontutan hartuta, eskaera kopurua 1.203ra igo dela ere zehaztu dute.

Urtero bezala harrera bikaina izan du programak eta kirola egiteak, gaztetxoak aktibo eta osasuntsu mantentzen ditu oporretako denbora librean. Era berean, kirolaren bidez hainbat gaitasun intelektual lantzen dituzte eta guzti honek, eragin oso positiboak dakartza neska mutikoengan.

Eskaintza zabala

Udako kirol kanpainan 23 ekintza ezberdin aukeratu daitezke: Patinaia, tenisa, golfa, eskalada, waterpoloa…dira besteak beste, eskaintzen direnak. Helburua gaztetxoak kirolera gerturatu, eta aire libreko ekintza ezberdinekin gozatzea da.

Eskaera handiena izan dituztenak, patinaia, tenisa eta mini-tenisa izan dira. Eta aurtengoan, aipagarria izan da eskaladak, pilotak edota zumba-txikik izan duten gorakada nabarmena. Aukera oso zabala da eta uztaileko bigarren txandan edo abuztukoan izena eman nahi dutenek, Zubikoako bulegoetara jo beharko dute.

Gaur bertan hasi da aurtengo Uda Kanpaina

lunes, 18 de abril de 2016

AITOR GURIDI.

OK MAGAZINEA
2016-04-18
Ezkutuko pertsonai horiek
Aurreko batean, lagun artean geundela eta kirol proba bat ikusi ondoren kirolarien merituaz hitz egiten hasi ginen. Kirolariak ganoraz lehiatzeko, profesionalak beste entrenatzeaz gain, lanean jardun, arlo familiarra jorratu, elikadura zaindu etabar luze bat burutzera heldu behar izaten da.

Honen inguruan hitz egiten geundela, galdera bat etorri zitzaigun burura: Hori guztia burutzeko nola lortzen da denbora? Berak ezin baitu hori dena egin. Galdera honen aurrean, denok gogoratu genuen kasu bat baino gehiago eta zalantzarik gabe egunerokotasuna aurrera eramaten laguntzen duten haiek goraipatu nahi ditut.

Kirol probaren bat ikustean beraiek ikustezinak dira, ez dira protagonista. Hala ere, hor daude kirolariari etengabe horren garrantzitsua den oreka emozionala eskeintzen. Kirolariak entrenatu, lanera joan eta jarduera desberdin guzti horiek aurrera eramateko ezinbesteko papera burutzen dute. Normalean, gertukoenak izaten dira, hala nola, bikotea, gurasoak, osaba-izebak, aiton-amonak…

Gure inguruan ikusten ditugun kirolari gehienak ez dira kiroletik bizi baina askotan bai kirola egiteko. Bien bitartean, gure ezkutuko pertsonai hauek, hor dihardute seme-alabez arduratuz, gauzak okertzen direnean animatzen eta hutsune desberdinak betez. Bere senitartekoa, zein postutan etorriko den baino, nola etorriko ote den helmugara arduratuz. Nere galdera da: Zenbat eskertzen zaie beraien lana eta esfortzua? Ziurrenik nahi izango zutena baino gutxiago.

Eliteko kirolean, bizitza pertsonaleko orekari berebiziko garrantzia ematen zaio beste modu batean bada ere. Jokalariren bat fitxatu, babesa eskeini edo beste hainbat alorretarako puntu hau asko begiratzen da, zalantzarik gabe, bere errendimenduan garrantzi zuzena duelako.

Guzti honegatik, hurrengo batean kirol probaren bat ikusten gaudenean gogoratu kirolari askoren emaitz on edo ez hain onen atzean norbait dagoela. Kirolaria denak eskertu diezaiola pertsona horri edo hauei bere atzeko lana. Zalantzarik gabe, askotan nahikoa izaten da eskerrikasko esan eta besarkada batez eskertza adieraztea.

jueves, 10 de marzo de 2016

Fitness jardueren festa

OK MAGAZINEA

2016-03-10 15:20:40
II. ZHUNBATOIA ETA VI. ARETO BIZIKLETA MARATOIA EGINGO DIRA ZUBIKOAN
200 pertsonatik gora elkartuko ditu larunbateko fitness jaiak
Fitness jardueren festa handia egingo da larunbatean Zubikoa Kiroldegian. Egun osoko egitaraua antolatu dute E-goitek enpresako arduradunek. Goizean bi orduko Zhunba maratoia eta arratsaldean, hiru orduko areto-bizikleta saioa ikusi ahal izango da Zubikoako kantxa nagusian. 200 pertsonatik gora elkartuko ditu jaialdiak.

Oñatiko kirol egutegian egonkortuz doan ekintza da areto-bizikleta maratoiarena. Seigarren ekitaldia izango da asteburukoa eta pasaden urtean egitarauan sartu zuten Zhunba maratoiak berriz, bigarren aldia beteko du larunbat goizean. Bi ekintzak elkarturik, 200 lagunetik gora bilduko dira Zubikoako kantxa nagusian eta alde horretatik, «oso pozik» azaldu dira antolatzaileak. Zhunbatoiak 80 bat lagun elkartuko ditu eta spinning maratoian 129 lagunek eman dute izena: «Oñatiarrak badaude, baina gehienak, inguruko herrietatik etorriko dira» zioen atzo Asier Arregik Oñati Irratian.


Goizeko 10:00-12:00etara II. Zhumbatoia egingo da. 2 orduko musika saio koreografiatua. Arratsaldean berriz 16:00 hasi eta 19:00 bitartean, areto-bizikleta maratoiaren seigarren edizioa ospatuko da. 40 minutuko lau saiotan banatuko dira klaeak eta saiotik saiora, bost minutuko atseden tarteak iragarri dituzte. Bukaeran, luzaketak egin eta ikasle fidelenek sariak jasoko dituzte.

Oñati egoitza finko

E-goitek enpresak bailarako herri ezberdinetan eskaintzen ditu bere zerbitzuak eta maratoiaren aurretik prestaketa saio ezberdinak beste herri batzuetan egin badira ere, saio nagusia, Oñatin egiteko apustua egin dute betidanik: «Lehen edizioa hemen egin genuen eta Udalak beti eskaini digu bere babes osoa. Horregaitik erabaki dugu maratoiak Oñatin mantentzea» zioen atzo Arregik.

Maratoiei buruzko beste hainbat xehetasun ere eman zituen E-goitek enpresako kideak. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:


Areto bizikleta maratoiko iazko irudia. Argazkiak: E-goitek.

lunes, 2 de noviembre de 2015

AITOR GURIDI.Ikasturte berri bat, Eskola kirolean

OK MAGAZINEA

2015/10/28.

iritzia

Aitor Guridi
2015-10-28
Ikasturte berri bat, Eskola kirolean
Eskola kirol programa beste ikasturte batez, urriaren 12-18ko astean hasi zen. Oñati, beste arlo batzuetan ez ezik, multikirolean ere aintzindaria izan da. Beste leku batzuetan honi buruz ezer gutxi zekiten bitartean, gure herrian multikirola aurrera eramaten zen.

Urte batzuk ditugunon artean, nork ez ditu gogoratzen kirol desberdinak praktikatzen genituen larunbata goiz haiek? Hasiera haietan kiroldegirik ere ez geneukan herrian eta bertako txokotan, hala nola, Olaiturri (lehen agustiñuak), Instituto kanpoan, Errekaldeko plazoletan, herriko plazan… Oñatin beraz, multikirola eta Eskola kirola, kiroldegia baino lehenagokoak dira.

Hasierako garai haietan, ni ume moko bat besterik ez nintzan baina eskola kirola praktikatzeko adinera heldu nintzenean, guzti haren bultzatzaile garrantzitsuenetako bat ezagutu nuen; Paco Calleja hain zuzen ere. Pertsona orok bezalaxe, Callejak bere akats eta asmatzeak izango bazituen ere, berak burututako lana Oñatiko herriak noizbait aitortu beharko lukeela uste dut.

Gaur egun, eskola kirolak hasierako esentzia mantentzen du baina gizartea bezalaxe hau ere eraldatu egin da. Askorendako orduan, aisialdiko denbora igarotzeko aukera bakarra zen bitartean, orain eskaintza hori asko zabaldu da. Aisialdian lehen zuen garrantzia galdu arren, bertan lanean diardutenak Eskola kirola garaietara egokitzea lortu dute orain arte behintzat. Hau honela izanik, larunbat goizetan eskola kirola praktikatzen duten neska mutilak asko dira.

Beste herrietan ez bezala, Oñatiko haurrek hiru modutara hartu dezakete parte: astegunetan bakarrik, asteburutan bakarrik edo biak batera eginez. Bide egokiena den ez dakigun arren, Oñatiko neska mutikoak duten eskaintza zabalaren aurrean modu bat izan da hau. Honela, eskaintza guztiak era armoniko batean uztartzen dira, noizbehinka tirabira batzuk ere sortzen diren arren. Eta…hemendik aurrera zer?

Ba pasa den urtean hasita Oñatiko udalak bultzatuta kirolari buruzko hausnarketa prozesu batean ari gara herriko zenbait elkarte (ikastetxeak, gurasoak, Kirol Elkarteak eta Udala) eta bertan Eskola kirola puntu garrantzitsua izango da. Ahul guneak indartu eta ondo daudenak sendotu eta eguneratzeko lanetan dihardugu.

Eskola kirola egiteko adin esparru eskaintza desberdinak daude eta beraien arteko koordinazioa nola izan beharko lukeen ez dago oso

lunes, 19 de enero de 2015

Krossfit Core

Entrenamiento revolucionario. Jornadas de puertas abiertas, martes y jueves 18:15h

martes, 13 de enero de 2015

Gimnasia Erritmikoa


2015-01-13 18:28:43
100 KIROLARI DITU GAUR EGUN SAILAK
Gimnasia Erritmikoa; etengabe haziz doan familia
Aloña Mendiko Gimnasia Erritmikako saila, protagonista izan zen atzo arratsaldean Oñati Irratian. Urteko lehen kirol tarte nagusian, saileko hiru kide elkarrizketatu zituzten eta. Klubaren egungo egoera aztertzeaz gain, denboraldiko hainbat datu eta xehetasun ere eman zituzten gonbidatuek. Medioetan gutxi agertzen diren arren, lana gogotik eginez jarraitzen dute eta gaur egun, 100 kirolariko familia handia osatzen dute.

Kirol apala edo xumea izanagaitik ere, erabat osasuntsu dago Aloña Mendiko Gimasia Erritmikako saila. Gaur egun 4 eta 17 urte bitarteko 100 kirolari inguru mugitzen ditu eta denboraldi guztian zehar hainbat erakustaldi eta txapelketatan parte hartuko dute. Prebenjamin, benjamin -bi maila hauetan daude gimnasta gehienak-, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailan dituzte ordezkariak.

Azken bi maila horietan daude saileko gimnasta zaharrenak. Amy White (kadete maila) eta Laura Quelle (Jubenil maila) dira eta bi protagonistak Lide Osinaga entrenatzailearekin batera, Oñati Irratiko estudietan izan ziren atzo arratsaldean. Ordubeteko solasaldian zehar, sailari eta beraiei buruzko informazio ugari eman zuten.

Ekintza berriak

Lide Osinagak hiru denboraldi daramatza saileko entrenatzaile gisa eta ardura hori hartu zuenetik, ekaineko ohiko erakustaldiaz gain, beste hainbat ekintza ere sartu nahi izan ditu denboraldian zehar. Aurten esaterako, Gaztea Dantzan lehiaketan parte hartu zuten bideoklip bat grabatuz. Azaroa amaieran, berriz, GBC-ren partiduan erakustaldia egin zuten eta gabonetan, jaialdi berezia prestatu zuten Zubikoa kiroldegian.

Aurrera begira hainbat nobedade egongo direla ere aurreratu zuen Osinagak: «Benjaminak, kategoriako topaketetara joango dira eta alebinekin ere, beste irteera bat antolatu nahian gabiltza. Hala ere aurtengo nobedade nagusia, infantil, kadete eta gazte mailan izango dugu. Maila hauetako gimnastak txapelketa ofizial batetara irtengo baitira. Azkenik urtero bezala, ekainean etxean bertan erakustaldia eginez agurtuko dugu denboraldia» adierazi zuen entrenatzaile oñatiarrak.

Aldaketak datozen hileotan

Datozen hileotan saileko estrukturan aldaketa batzuk egin beharko dituzte ezinbestean. Lide Osinaga entrenatzailea, haur baten esperoan dago eta horrek, eguneroko funtzionamenduan eragin zuzena izango duela aurreratu zuen atzoko elkarrizketan. Dedikazioa murriztu egin beharko du Osinagak eta honek utzitako hutsunea, Laura Quellek beteko du.

Kontu guzti hauen artean, gimasta bakoitzak bere helburuak azaldu zituen eta solasaldi erdian, presidentearekin hitz egiteko aukera ere izan zuten. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

Gimnasia Erritmikako aurtengo talde argazkia

domingo, 21 de diciembre de 2014

Los mejores deportistas del 2014


  • Mejor equipo. Las juveniles de balonmano del Aloña se llevaron el cotizado galardón, por su excelente temporada y el ascenso a la liga vasca.
    Mejor equipo. Las juveniles de balonmano del Aloña se llevaron el cotizado galardón, por su excelente temporada y el ascenso a la liga vasca. / FOTOS: MARIAN
  • OÑATI

El futbolista Andoni Ugarte fue galardonado el viernes como mejor deportista oñatiarra del 2014 tras ganar la liga con los juveniles de la Real Sociedad, ser finalista de la Copa de Campeones (cayeron ante el Madrid en la tanda de penaltis) y jugar la Youth League, la Champions de la categoría, donde alcanzaron los octavos tras quedar primeros de grupo por delante del Manchester United, Shakhtar Donetsk y Bayer Leverkusen.
Lo cierto es que el central de 19 años ha completado un año para enmarcar, que se ha visto recompensado con su fichaje por el Sanse, en el que es titular indiscutible. La perla de 'Txori' es la gran esperanza de la afición realista para volver a ver un txantxikuarra en el primer equipo txuri-urdin, pero Ugarte tiene los pies en el suelo y la cabeza bien amueblada, y va consumiendo etapas sin hacer ruido, volcado en su pasión futbolística. Una entrega que este año le ha valido uno de los premios gordos de la gala que reconoce a los deportistas locales más destacados, y sirve para rendir un homenaje a personas y entidades que desde sus diferentes ámbitos trabajan por potenciar el deporte.
El mejor equipo recayó en las juveniles de balonmano del Aloña por su ascenso a la liga vasca y el campeonato de la fase de promoción. Las chicas de Lizarra y Osinaga completaron un gran temporada, perdiendo únicamente un partido en la liga provincial, ganando nueve y empatado el restante.
El balonmano tuvo un peso importante en la ceremonia celebrada en el salón de plenos, pues el premio al mejor entrenador recayó también en este deporte, en concreto a Pablo García que, tras pasar por las distintas categorías del Aloña, lleva tres temporadas al mando del Ford Mugarri arrasatearra en Primera Nacional, con un excelente trabajo. Recientemente han eliminado al Eibar (líder de la categoría) en Copa y jugarán la semifinal ante Bidasoa.
Homenaje a 'Naparra'
Uno de los premios más emotivos suele ser el que se concede al trabajo en favor del deporte, ya que reconoce a personas que trabajan desinteresadamente al otro lado de la barrera y que son muy apreciadas en su ámbito, pero desconocidas para el público en general .
No es el caso de Pedro Irurzun 'Naparra', todo un ejemplo de voluntariado; no en vano lleva 42 en distintas secciones del Aloña. Él ha sido el 'alma mater' del ciclismo en Oñati y pese a jubilarse de la presidencia este año sigue «dando el callo» en la directiva y en la trastienda de todas las carreras.
Es un ejemplo de dedicación, un enamorado del ciclismo, y tiene mucha culpa de la buena salud que goza este deporte en Oñati, de ahí que su premio fuera uno de los más aplaudidos.
La gala, organizada por la Comisión de Deportes del Ayuntamiento, reunió a los deportistas locales más destacados y a un buen número de familiares y amigos. El presentador Aratz Losada incidió en la afición existente y en que pese a que la crisis también se nota en el deporte, sobre todo en los patrocinios, «en Oñati no hay quien nos gane en cuanto a compromiso e ilusión».
La concejal de deportes Ainhoa Martín, por su parte, felicitó a los premiados por sus «éxitos y por la labor de embajadores de Oñati que realizan», y les deseó «igual o mayor número de triunfos en el 2015».
El premio popular para Garai
Otro de los platos fuertes, por la competición abierta en la red entre los tres nominados, fue el premio popular. Esta segunda edición se la llevó el corredor de carreras de montaña Iokin Garai, tras lograr el tercer puesto en la conocida 'Hiru Haundiak', logrando el cuarto mejor tiempo de la historia (11 horas, 16 minutos y 46 segundos).
Lo cierto es que hubo emoción hasta el final, y el resultado estuvo muy apretado. Iokin se llevó el 38,40% de los votos, la gimnasta Arianna Burgos, campeona de Euskadi cadete ( 36,19%) y el triatleta Mikel Ugarte, campeón de Euskadi de triatlón corto (23,76%). Los votos blancos completaron el 1,65% restante. Los tres conocieron el resultado 'in situ', y Garai les invitó a posar juntos, porque los tres se merecían el premio.
Aplaudidas fueron también las dos distinciones especiales. A Ismael Egaña, por 25 años dedicados al fútbol, primero como jugador y la última década como ayudante de entrenador y preparador físico. «Siempre animoso y dispuesto a echar una mano, una gran persona», sentenciaron.
Y a Abixaran, que desde su nacimiento en 2011 ha despertado la fiebre korrikalari entre las mujeres. Lo que empezó con un pequeño grupo de amigas que querían hacer deporte juntas se ha ido desarrollando hasta las 42 integrantes que tiene en la actualidad. El Ayuntamiento quiso reconocer «el trabajo por acercar a la mujer al deporte y potenciar la igualdad en la sociedad».
Tras las felicitaciones y fotos de rigor, deportistas y familiares disfrutaron de un suculento lunch.

Oñati distingue a sus mejores deportistas

Los premios de equipo e individual de 2014 recayeron en el juvenil femenino de balonmano y en andoni ugarte


Un reportaje de Anabel Dominguez - Domingo, 21 de Diciembre de 2014 - Actualizado a las 09:03h 
De izquierda a derecha, Pedro Irurzun, Ismael Egaña, Iokin Garai, Pablo García y Andoni Ugarte.
De izquierda a derecha, Pedro Irurzun, Ismael Egaña, Iokin Garai, Pablo García y Andoni Ugarte.


El viernes al anochecer, seis días antes de Nochebuena, un buen número de oñatiarras recibieron un regalo de Olen-tzero adelantado: los premios del deporte de la localidad. La ceremonia, que se desarrolló en el salón de plenos del consistorio, sirvió para ensalzar  los logros de los deportistas y de aquellas personas que desde diferentes facetas se vuelcan en promover el deporte.
La de anteayer fue una tarde de reconocimientos y aplausos. El deporte oñatiarra no está en crisis. Al contrario goza de muy buena salud. Y es que el año que está a punto de decir adiós ha cosechado numerosos éxitos; no solo en lo que a títulos y trofeos se refiere, sino que también ha dejado huella de una trayectoria cargada de superaciones y trabajo.
En Oñati el deporte le da a muchos palos. Fútbol, balonmano, ciclismo y atletismo han sido las disciplinas que salieron a escena en los premios de la edición de 2014, gracias a los méritos de sus protagonistas.
Los deportistas galardonados han cuajado un año para enmarcar. Así en la categoría grupal, el reconocimiento recayó en el equipo juvenil femenino de balonmano del Aloña que tras su ascenso, esta temporada milita en la Liga Vasca. El premio individual se le otorgó a Andoni Ugarte, que durante buena parte de 2014 ha sido jugador del juvenil de División de Honor de la Real. Desde septiembre, este futbolista de 19 años juega en el Sanse, filial realista.
La ceremonia, organizada por la Comisión municipal de Deportes, reunió a una nutrida representación de familiares y amigos que arroparon a los galardonados. “Quienes le conocen lo describen como un entrenador serio, muy duro  y que sabe mucho de balonmano”, señaló el presentador Aratz Losada al referirse a Pablo García, el técnico oñatiarra de balonmano, que tras llevar la batuta en casa, desde hace tres años está al frente del Ford Mugarri de Arrasate, en las dos últimas campañas en Primera Nacional.
El ciclismo tuvo a un representante de lujo. A un hombre volcado con este deporte, Pedro Irurzun Naparra, que en los últimos años ha trabajado a fondo con los chavales de la escuela local. “El ciclismo es mi vida”, afirmaba Irurzun, mientras Losada recordaba que hace unos meses cedió el relevo en las tareas de presidente de la sección txirrindulari del Aloña, cargo que ha ocupado durante tres décadas. Pero esta despedida no ha supuesto su jubilación, porque sigue al pie del cañón.
Por otro lado, en la categoría de menciones especiales los premios fueron a parar a Ismael Egaña, que en mayo cerró un exitoso ciclo de 25 años como jugador, ayudante de entrenador y preparador físico en el Aloña.
La segunda mención especial tuvo protagonismo femenino. La aventura que hace tres o cuatro años iniciaron un grupo de amigas aficionadas a correr aglutina ya a 42 deportistas. Abixaran taldea ha acercado el deporte a las mujeres y, especialmente, el atletismo.
iokin garai, premio popular Por segundo año consecutivo, los oñatiarras tuvieron la ocasión de votar en la red entre los tres nominados al premio popular que estuvo muy disputado hasta el último momento. El ganador fue Iokin Garai, con un 38,40% de los 362 votos emitidos, 98 más que el año pasado. El 2014 ha sido un año fructífero para Garai, que en junio se hizo con un tercer puesto en la carrera de montaña Hiru Haundiak, además de ser segundo en la G2H y hacerse con la victoria en la VI Ultra trail de Sobrarbe (Aragón). En esta categoría competían también la gimnasta Arianna Burgos y el deportista de triatlón y acuatlón Mikel Ugarte. ambos con un año destacado a sus espaldas. l

martes, 11 de noviembre de 2014

Oñatiko abesbatzek eta musika bandak, Aloña Mendiko ereserki berria grabatu dute

ok magazinea

Antonino Ibarrondo jaio zela, 100 urte bete direla aitzakia hartuta, 36. Musikegunak antolatu dituzte Oñatin. Konpositore handiaren omenezko liburu eta disko bat aurkeztu berri dute aste honetan eta besteak beste, hiru kontzertu antolatu dituzte azaroko asteburuetarako.

Diska, Antonino berak konposaturiko herriko 14 doinu ezagunekin osatzen da eta tartean, Aloña Mendi kirol elkartearentzat espresuki eginiko ereserkia topatu daiteke. Orain artean, udal musika bandak jotako ereserkia erabili da elkarteko doinu banda ofizial bezala, baina aurrerantzean, ereserkia itxuraldatuta eta eraberrituta aurkeztuko zaigu.

Herriko abesbatzek eta udal musika bandak elkarlanean, grabatu dute ereserki berria eta instrumentuez gain, ereserkian abestutako letra ere entzun ahal izango da. Esan beharra dago, datozen asteburuetarako antolatu diren hiru kontzertuetatik bitan, joko dela pieza berria. Hilaren 16an eta 23ko Parrokiako kontzertuetan hain zuzen ere.

Igandean estreinua Azkoagainen

Dena den, Musikegunetako antolatzaileek adierazi digutenez, igande honetan bertan Azkoagainen, Ohorezko Erregional mailako taldearen partiduan estreinatuko da ofizialki ereserki berria.

OK Magazineak esklusiban aurreratzen dizue pieza eraberritua:

1991 apirilaren 28an, Antonino Ibarrondori Azkoagainen eginiko omenaldia. Argazkia: Utzitakoa

martes, 20 de mayo de 2014

Veinte preguntas para mejorar la oferta y las instalaciones deportivas


El Plan estratégico del deporte ya ha empezado a cocinarse a fuego lento. La receta final no estará lista hasta la primavera del 2015, porque la mayoría de los ingredientes saldrán de dos procesos participativos paralelos que acaban de arrancar. Buscan una cocción «sustanciosa» y para que el menú deportivo final sea «lo más variado, ajustado y realista posible», desde el Consistorio, animan a la participación.
«Intentamos obtener información precisa sobre qué actividad física y/o deportiva se realiza, en qué instalaciones, los déficits que puede haber, o que demanda hay por parte del deportista o ciudadanos, entre otros aspectos» explicó la edil de deportes Ainhoa Martín en la presentación. Se trata de conocer de primera mano las demandas, sugerencias y uso que los ciudadanos dan a las instalaciones deportivas.
Son veinte preguntas muy diversas en las que se puede valorar, por ejemplo, la oferta deportiva y las instalaciones del municipio entre 0 y 5, dictaminar que actuaciones o mejoras se consideran más prioritarias, o si la oferta se ajusta por igual a hombres y mujeres.
La información de la encuesta va a servir como base para diseñar el Plan del deporte, la herramienta que definirá cuáles son las líneas estratégicas de una política deportiva estructurada y ordenada que beneficie y dé salida a las pretensiones y retos de las diferentes realidades existentes en el municipio.

El cuestionario está dirigido a los mayores de 16 años, y podrá entregarse hasta al 20 de junio en los buzones acondicionados para tal fin en el Ayuntamiento, el polideportivo Zubikoa, la Casa de Cultura, el Hogar del Jubilado Pake Leku y ETEO. En estos puntos pueden solicitarse también más encuestas, ya que solo se ha buzoneado un ejemplar por hogar.
Datos, análisis y diagnóstico
La consultora Kirol Management es la encargada de realizar la recogida de datos, su análisis y diagnóstico, y concretar las propuestas y líneas estratégicas a desarrollar. Además de las encuestas habrá reuniones partipativas a dos bandas. Por un lado los agentes deportivos, clubes, asociaciones y centros escolares, que tuvieron una presentación personalizada en el salón de plenos, y por otro el público en general.
La participación de unos y otros permitirá conocer a los agentes activos y pasivos del mapa del deporte y paralelamente analizar la oferta de instalaciones existentes, en cuanto a su número, distribución, tamaño, actividades que ofrecen, estado de conservación, etcétera.
Una vez ejecutado un primer borrador con las impresiones y datos recogidos, arrancará la segunda fase, que supondrá la puesta en común del diagnóstico de los dos procesos paralelos. Ya en la tercera fase se redactaría el diagnóstico final y se concretarían las propuestas, objetivos y prioridades.

lunes, 7 de abril de 2014

Bost domina Aloña Mendiko karatekentzat alebin, infantil eta kadete mailako Gipuzkoako txapelketan

Gipuzkoako alebin, infantil eta kadete mailako txapelketa jokatu zen atzo goizean, Lezoko polikiroldegian.
Aloña Mendiko karatekak, beste astebetez sasoiko jarraitzen dutela argi utzi zuten.
Guztira bost domina eskuratu baitzituzten. Urrezko bi, zilarrezko bat eta brontzezko bi domina, guztiak kumite modalidadeetan.

Urrezko dominak, Naia Rodriguez eta Imanol Astudillok lortu zituzten. Rodriguezek, kadete emakumezkoen +54kg. kategorian eta Astudillok berriz, -40 kg. infantil mailan. Zilarrezkoa Joakim Egañak irabazi zuen infantil +60 kg. kategorian.
Eta brontzezkoak berriz, Julen Fernandez eta Mikel Unzurrunzagarentzat izan ziren.
Biek ere infantil -40 kg. mailan lortu zituzten dominak.

Argazkian ikusi daiteke Txapelketa hontara joan ziren karatekak.
Mostrando Gipuzkoako Alevín,Infantil Txapelketa(txiki).JPG

domingo, 16 de marzo de 2014

OÑATIKO DUATLOIA (15/03/2014)

0339


GENERAL
  1.GUILLAUME DUCASSE.
2-ANDER AGUIRRE
3-IMANOL LARRAÑAGA.
14-XABIER LUIS URCELAY
17-MIKEL UGARTE
117-IKER SOLOGAISTOA 
 141-MIKEL RUIZ.
166- IKER ARKAUZ KEREJETA 
167- MIGUEL ANGEL IGARTUA URCELAY



P1020656

ABSOLUTA MASCULINO
  1.GUILLAUME DUCASSE.2-ANDER AGUIRRE
3-IMANOL LARRAÑAGA.
 14-XABIER LUIS URCELAY
117-IKER SOLOGAISTOA 
 141-MIKEL RUIZ.



0411 


SUB23 MASCULINO
1-MIKEL UGARTE RAMOS

2-DIEGO GARCIA
3-GORKA LERMA
12-IKER ARKAUZ KEREJETA








VETERANO 1 MASC.

1-ANDONI ILLARRAMENDI
 2-IMANOL ETXEBERRIA
 3-JUAN VARLOS URDANPILLETA
167-MIGUEL ANGEL IGARTUA URCELAY

viernes, 14 de marzo de 2014

OÑATIKO XXIII DUATLOIA

 

Hurrengo edizioa 2014ko martxoaren 15an
Ordua: arratsaldeko 3:30ak

Próxima edición: 15 marzo de 2014
Hora: 3:30 de la tarde


PUNTOS DE CORTE Y REGULACIÓN DEL TRAFICO
Límites de tiempo atendiendo las normas de seguridad y las necesidades  de la organización, siempre conforme al reglamento de competición, y de acuerdo con el Delegado Técnico.
Denboren epea, segurtasun arauak eta antolatzaileen beharren arabera, beti ere konpetizio arautegia kontutan harturik eta adostuta delegatu teknikoarekin.

Se hará un cierre progresivo de la carretera y una apertura progresiva de esta. Los cierres se efectuara desde:
Correo informacion Km. 0 hasta Km 6,5.
Correo informacion Km 6,5 hasta Km 12.
Correo informacion Km. 12 hasta 23,4.
Correo informacion Km. 23,4 hasta Km 40.

El segmento de carrera en bici se ha partido en cuatro tramo quedando los horarios de corte de trafico asi::
Correo informacion Primer Tramo: Oñati (km 0)- San Prudencio (km 6,5) El cierre sera de 16:05 hasta 16:45
Correo informacion Segundo Tramo: San Prudencio (km 6,5)- Bergara (km 12). El cierre sera de 16:15 hasta 17:00
Correo informacion Tercer Tramo: Bergara (km 12) -Cruce Cruz Roja (km 23,4). El cierre sera de 16:20 hasta 17:30
Correo informacion Cuarto Tramo: Cruz Roja )km 23,4) – Oñati (km 40). El cierre sera de 16:45 hasta 18:00

lunes, 3 de marzo de 2014

IV. Maratón de ciclo indoor


Inscripción para IV. Maratón de ciclo indoor

  Zubikoa Kiroldegian
03/03/2014  a

02/04/2014 .

De 10:00 a 18:00horas. 


  • Usuarios del servicio deportivo municipal de ciclo indoor de Oñati, Zumarraga, Mondragón, Legazpi, Antzuola 15€
  • Otros 22€
  •  
  •  
  • Oñatiko, Zumarragako, Arrasateko, Legazpiko, Antzuolako areto bizikletako Udal kirol zerbitzuetako erabiltzaileak 15€
  • Besteak  22€
  •  IV MARATOIRAKO KARTELA-web

domingo, 16 de febrero de 2014

EUSKADIKO TXAPELKETA - SOPELANAKO IX. DUATLOIA (15/02/2014)..CLASIFICACION

GENERAL
 6-XABIER LUIS URCELAY
53- IKER ARKAUZ KEREJETA 
159- MIGUEL ANGEL IGARTUA URCELAY

ABSOLUTA MASCULINO
 1-OIER ARIZNABARETA AGIRRE
2-ANDER OKAMIKA BENGOETXEA
3-HOSSAIN KAANACHE AMIGHIRAF
6-XABIER LUIS URCELAY














 SUB23 MASCULINO
1-ANDER OKAMIKA BENGOETXEA
2-DIEGO GARCIA MELLEN
3-HUGO BUSTO ALECHA
9-IKER ARKAUZ KEREJETA


VETERANO 1 MASC.

1-ANDONI ILARRAMENDI SAGARNA
2-JUAN PEREZ MORAN
3-ALEJANDRO ORODEA ZUEKO
33-MIGUEL ANGEL IGARTUA URCELAY


domingo, 9 de febrero de 2014

ERMUKO V. SPRINT DUATLOIA






Froga:
 ERMUKO V. SPRINT DUATLOIA
 (Otsailak 8, 16:00tan)
 (08/02/2014)

Klasifikazioa:

 9-...8garren ABM--       XABIER UIS URCELAY.

35-...3garren SUB23M--IKER ARKAUZ KEREJETA.

83-...15garren V1M--     MIGUEL ANGEL IGARTUA URCELAY.

miércoles, 5 de febrero de 2014

Errekonozimendua jasota

ok magazinea

Triatloia
2014-02-05 09:13:58
Larunbatean hasiko da Ermuan aurtengo Duatloi denboraldia
Errekonozimendua jasota, prest denboraldi berrirako
Pasaden igandean, urteroko Euskal Herriko duatloi eta triatloi jaia ospatu zen Durangon. Bi modalitate triatletiko hauek zirkuitoan sartu zireneko laugarren urtea pasa denean, zirkuitoa Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herrialdeez gain, Nafarroara ere zabaltzen da.

Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta eta Nafarroako federazioaren laguntzaz, ekitaldi jendetsua Durangoko Plateruena Kafe Antzokian ospatu zen. Bertan 2013. urteko triatleta eta duatleta onenak saritu ziren. Sarituen artean, herriko hiru ordezkari izan genituen: OTT-ko Ainhize Barrainkua atxabaltarra, Iker Arkauz eta Xabier Luis.

Leire Etxezarreta, Trigoi T.T.ko Gipuzkoarra eta Iurgi Etxeandia Extrem Zornotzako Bizkaitarra izan ziren zirkuitu nagusiko onenak duatloian. Hemen, gure sarituen ordezkaritza bikoitza izan da. Junior mailan Iker Arkauzek lortu zuen garaipenari, taldeka Xabier Luisek lortu zuena ere gehitu behar zaio eta. Luis, Antxintxika T.T. kidea da eta Debagoineko taldea izan da bai Duatloian eta baita Triatloian ere, urteko talderik onena. Hemen daukazue atzo goizean Iker Arkauzekin egindako elkarrizketa entzungai:


Triatloiari dagokionez berriz, Ibone Sanchez Urola K. E.ko Arabarra eta Ander Okamika Garraitz K. T.ko Bizkaitarra, izan dira txapela bereganatu duten kirolariak. Hemen pasaden astean aurreratu genuen bezala, kadete mailako sailkapen orokorrean Oñati Triatloi Taldeko Ainhize Barrainkua atxabaltarrak hirugarren postua lortu zuen. Hemen daukazue atzo goizean Ainhize Barrainkuarekin egindako elkarrizketa entzungai:


Larunbatean hasiko da denboraldia

Bestalde aipatu larunbatean, otsailak 8, Euskadiko duatloi denboraldi berria hasiko dela. Euskadiko Triatloi federazioak antolatutako probei begira jarrita, 39 izango dira ospatuko diren lehiaketa ofizialak (duatloian zein triatloian baita akuatloian eta duatloi krosean ere). Otsailean hasi eta irailaren azkenengo astebururarte luzatuko da aurtengo denboraldia.

Duatloi denboraldiak, hamalau proba izango ditu. Sprint, motz eta luze distantzian, lasterketak otsaila, martxoa, apirila eta maiatzean ospatuko dira. Bederatzi Bizkaian eta bost Gipuzkoan. Zirkuituarekin batera, modalitate guztietako Euskadiko duatloi txapelketak jokatuko dira.

Triatloi denboraldia berriz, maiatzak 3an hasiko da eta irailaren erdialdean emango zaio amaiera. Bost hilabete hauetan, 23 proba ospatuko dira. Zortzi Bizkaian eta Gipuzkoan, eta bakarra Araban. Hemen ere, modalitate guztietako Euskadiko triatloi Txapelketak jokatuko dira.

Distantzia luzeak ere bere lekua izango du aurtengo Euskal zirkuituan. Bizkaian Getxo, Bilbo eta Garain, Gipuzkoan Zarautzen eta Araban Gasteizen. Triatloi hauekin bat, Donostian, Emakumeren Triatloia ere ospatuko da aurten. Amaitzeko, Euskadiko akuatloi txapelketa beste behin Plentzia herri bizkaitarrean jokatuko da uztailaren 13an, eta Euskadiko duatloi kros txapelketa berriz, Galdakaoko herrian ospatuko da irailaren bukaeran.
Luis, Barrainkua eta Arkauz Durangoko Kafe Antzokian. Argazkia: Ruper Arkauz

lunes, 3 de febrero de 2014

KIROLAK

OK MAGAZINEA.
Talde guztiek lortu dute garaipena asteburuan
 
Asteburu biribila Aloña Mendiko talde nagusientzat
 2014. urte hasiera, emaitzei dagokienez, ez da oso oparoa izan Aloña Mendiko futbol, saskibaloi eta eskubaloiko talde nagusientzat. Zorionez, dinamika negatibo horiek guztiak asteburu honetan hautsi dira. Aloña Mendiko sail guztietako talde nagusiek garaipena lortu dute pasa berri den asteburuan.

Futbolean, Ohorezko Erregional mailako taldeak 1-2 irabazi zuen larunbatean Zarautzen. Partida zaila izan zen. Aurkariaren sailkapeneko egoera konplexuarengaitik, bai eta zelaiaren egoera kaxkarrarengaitik. Biek ala biek, asko zaildu zuten hiru puntuak eskuratzeko bidea eta norgehiagoka galtzen hasi arren, Asier Ugartek egindako bi golei esker, garaipena Oñatira ekarri zuten gorritxoek. Urte berriko lehen garaipen honi esker, sailkapeneko zortzigarren posturaino igo da Andoni Azkargortaren taldea.

Saskibaloian ere, aspaldiko partez bi talde nagusiek garaipena lortu dute asteburuan. Probintzial mailako taldeak erraz hartu zuen mendean Oiartzun taldea larunbatean Zubikoan. Txantxikuarrak 90-70 nagusi izan ziren arauzko 40 minutuen amaieran. Autonomika mailako taldeak ere, hautsi du urte hasieratik zetorren bolada txarra. Partida serioa jokatu zuten Zuhaitz Gonzalezen mutilek eta azkenean 66-53 nagusitu ziren Paules Skoda talde bizkaitararen aurka. Garaipen honekin, zortzigarren postuan kokatzen da sailkapenean talde txokolateroa.

Eskubaloian, bi talde nagusiek garaipena lortu dute. Emakumezkoen taldeak, garaipen erosoa lortu zuen ligako kolistaren etxean. Idurre Elorzaren neskak, 19-26 nagusitu ziren Egia Arranoren kantxan eta garaipen honekin bostgarren postuan kokatzen dira sailkapenean. Gizonezkoen kasua ezberdina da. Rafa Zuluetaren mutilak denboraldi bikaina egiten ari dira eta pasaden jardunaldian Elgoibarren berdinketa lortu bazuten ere, asteburuan berriz ere garaipenaren bidera itzuli dira. Atzo eguerdian 26-16 hartu zuten mendean Leizaran taldea eta garaipen honekin sailkapeneko bigarren postua sendotu dute oñatiarrek.

Natra Oñatik urteko lehen garaipena lortu zuen larunbatean. Argazkia: Goiena