miércoles, 5 de febrero de 2014

Errekonozimendua jasota

ok magazinea

Triatloia
2014-02-05 09:13:58
Larunbatean hasiko da Ermuan aurtengo Duatloi denboraldia
Errekonozimendua jasota, prest denboraldi berrirako
Pasaden igandean, urteroko Euskal Herriko duatloi eta triatloi jaia ospatu zen Durangon. Bi modalitate triatletiko hauek zirkuitoan sartu zireneko laugarren urtea pasa denean, zirkuitoa Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herrialdeez gain, Nafarroara ere zabaltzen da.

Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta eta Nafarroako federazioaren laguntzaz, ekitaldi jendetsua Durangoko Plateruena Kafe Antzokian ospatu zen. Bertan 2013. urteko triatleta eta duatleta onenak saritu ziren. Sarituen artean, herriko hiru ordezkari izan genituen: OTT-ko Ainhize Barrainkua atxabaltarra, Iker Arkauz eta Xabier Luis.

Leire Etxezarreta, Trigoi T.T.ko Gipuzkoarra eta Iurgi Etxeandia Extrem Zornotzako Bizkaitarra izan ziren zirkuitu nagusiko onenak duatloian. Hemen, gure sarituen ordezkaritza bikoitza izan da. Junior mailan Iker Arkauzek lortu zuen garaipenari, taldeka Xabier Luisek lortu zuena ere gehitu behar zaio eta. Luis, Antxintxika T.T. kidea da eta Debagoineko taldea izan da bai Duatloian eta baita Triatloian ere, urteko talderik onena. Hemen daukazue atzo goizean Iker Arkauzekin egindako elkarrizketa entzungai:


Triatloiari dagokionez berriz, Ibone Sanchez Urola K. E.ko Arabarra eta Ander Okamika Garraitz K. T.ko Bizkaitarra, izan dira txapela bereganatu duten kirolariak. Hemen pasaden astean aurreratu genuen bezala, kadete mailako sailkapen orokorrean Oñati Triatloi Taldeko Ainhize Barrainkua atxabaltarrak hirugarren postua lortu zuen. Hemen daukazue atzo goizean Ainhize Barrainkuarekin egindako elkarrizketa entzungai:


Larunbatean hasiko da denboraldia

Bestalde aipatu larunbatean, otsailak 8, Euskadiko duatloi denboraldi berria hasiko dela. Euskadiko Triatloi federazioak antolatutako probei begira jarrita, 39 izango dira ospatuko diren lehiaketa ofizialak (duatloian zein triatloian baita akuatloian eta duatloi krosean ere). Otsailean hasi eta irailaren azkenengo astebururarte luzatuko da aurtengo denboraldia.

Duatloi denboraldiak, hamalau proba izango ditu. Sprint, motz eta luze distantzian, lasterketak otsaila, martxoa, apirila eta maiatzean ospatuko dira. Bederatzi Bizkaian eta bost Gipuzkoan. Zirkuituarekin batera, modalitate guztietako Euskadiko duatloi txapelketak jokatuko dira.

Triatloi denboraldia berriz, maiatzak 3an hasiko da eta irailaren erdialdean emango zaio amaiera. Bost hilabete hauetan, 23 proba ospatuko dira. Zortzi Bizkaian eta Gipuzkoan, eta bakarra Araban. Hemen ere, modalitate guztietako Euskadiko triatloi Txapelketak jokatuko dira.

Distantzia luzeak ere bere lekua izango du aurtengo Euskal zirkuituan. Bizkaian Getxo, Bilbo eta Garain, Gipuzkoan Zarautzen eta Araban Gasteizen. Triatloi hauekin bat, Donostian, Emakumeren Triatloia ere ospatuko da aurten. Amaitzeko, Euskadiko akuatloi txapelketa beste behin Plentzia herri bizkaitarrean jokatuko da uztailaren 13an, eta Euskadiko duatloi kros txapelketa berriz, Galdakaoko herrian ospatuko da irailaren bukaeran.
Luis, Barrainkua eta Arkauz Durangoko Kafe Antzokian. Argazkia: Ruper Arkauz

No hay comentarios:

Publicar un comentario