Atletismoa
2014-02-03 11:15:05
Espainiako txapelketan parte hartzeko txartela lortu du
Aloña Mendi azpitxapeldun Euskadiko kros motzean
Aloña Mendi K.E. atletismo saileko
korrikalariek lan bikaina egin zuten atzo goizean, Amurrion ospatu zen
Euskadiko kros motzeko txapelketan. Senior eta beterano mailako
txapelketa izan zen eta gure kirolarien artean azkarrena, Sergio Garcia
izan zen.
Aloña Mendiko ordezkariek azaldu digutenez, Amurrioko zirkuitua oso egoera txarrean aurkitzen zen. Lokatz ugari egoteaz gain, hori baino okerragoa zirkuituaren bihurgune kopurua izan zela adierazi digute. Zuzengune oso motzak eta bihurgune ugariko zirkuitua zen Amurriokoa. Gora beherak ere ugariak ziren eta honek, asko zaildu zuen korrikalarien lana. Zailtasunak handiak izan ziren arren, Aloña Mendiko korrikalariek kasta handia atera eta lasterketa bikaina osatu ahal izan zuten, taldeka bigarren postua erdietsiz. Santurtzi taldea izan dzen Oñatiko taldearen aurretik galditu zen talde bakarra. Emaitza honekin Aloñak beste urtebetez Espainiako txapelketan lehiatzeko txartel zuzena lortu du. Esan Espainiako txapelketa martxoaren 2an ospatuko dela Oropesa del Mar-en.
Atleten lan indibidualarari dagokionez, Sergio Garcia izan zen onena. Garciak lasterketa bikaina osatu zuen eta azkenean laugarren helmugaratu zen. Hala ere podiumeko hirugarren koskara igotzeko aukera izan zuen, bere aurretik sartu zen korrikalari bat marokiarra baitzen. Bestelakoan taldeak eraman zituen ordezkarien artean, Alberto Revuelta (7.), Tasio Gomez (16.), Yeray Varela (19.), Unai Hernandez (21.), Kike Cecilia (25.) eta Andoni Correas (61.) sailkatu ziren.
Alebin mailan, Aloña hirugarren talderik onena izan zen. Guztira 6 atletako ordezkaritza izan zuen taldeak maila honetan eta emaitza indibidual hauek lortu zituzten: Gexan Anduaga (12.), Igor Mugarza (16.), Iker, Julen, Oier eta Xabat-ek osatu dute taldea. Emakumezkoetan 5. postua lortu zuen Aloñak. Naia (13.), Malen (27.), Amaia (42.), Ekinhe (43.), Ainhoa (49.), Ane (53.) eta Naiara (58.) izan ziren.
Aloña Mendiko ordezkariek azaldu digutenez, Amurrioko zirkuitua oso egoera txarrean aurkitzen zen. Lokatz ugari egoteaz gain, hori baino okerragoa zirkuituaren bihurgune kopurua izan zela adierazi digute. Zuzengune oso motzak eta bihurgune ugariko zirkuitua zen Amurriokoa. Gora beherak ere ugariak ziren eta honek, asko zaildu zuen korrikalarien lana. Zailtasunak handiak izan ziren arren, Aloña Mendiko korrikalariek kasta handia atera eta lasterketa bikaina osatu ahal izan zuten, taldeka bigarren postua erdietsiz. Santurtzi taldea izan dzen Oñatiko taldearen aurretik galditu zen talde bakarra. Emaitza honekin Aloñak beste urtebetez Espainiako txapelketan lehiatzeko txartel zuzena lortu du. Esan Espainiako txapelketa martxoaren 2an ospatuko dela Oropesa del Mar-en.
Atleten lan indibidualarari dagokionez, Sergio Garcia izan zen onena. Garciak lasterketa bikaina osatu zuen eta azkenean laugarren helmugaratu zen. Hala ere podiumeko hirugarren koskara igotzeko aukera izan zuen, bere aurretik sartu zen korrikalari bat marokiarra baitzen. Bestelakoan taldeak eraman zituen ordezkarien artean, Alberto Revuelta (7.), Tasio Gomez (16.), Yeray Varela (19.), Unai Hernandez (21.), Kike Cecilia (25.) eta Andoni Correas (61.) sailkatu ziren.
Beteranoak ere, bikain
Beterano mailako lasterkariek ere lan bikaina osatu zuten. Jose Luis Garciak garaipena lortu zuen V-55 mailan. Kategoria berberean Ramon Varela hirugarren helmugaratu zen eta Juan Carlos Ugarte 24. izan zen. Emakumezkoetan berriz Mª Sol Ramos bigarrena izan zen bere kategorian.Eskolarte mailan korrikalari ugari
Bestalde asteburu honetan Gipuzkoako eskolarte mailako krossa ospatu da. Aloña Mendik presentzia handia izan du gazte mailetako txapelketa honetan. Beñat Guridi (30.), Gurutze Ampudia (28.) eta Irati (34.) izan ziren.Alebin mailan, Aloña hirugarren talderik onena izan zen. Guztira 6 atletako ordezkaritza izan zuen taldeak maila honetan eta emaitza indibidual hauek lortu zituzten: Gexan Anduaga (12.), Igor Mugarza (16.), Iker, Julen, Oier eta Xabat-ek osatu dute taldea. Emakumezkoetan 5. postua lortu zuen Aloñak. Naia (13.), Malen (27.), Amaia (42.), Ekinhe (43.), Ainhoa (49.), Ane (53.) eta Naiara (58.) izan ziren.
Andoni Correas atzoko lasterketan. Argazkia: Argixao.
No hay comentarios:
Publicar un comentario