OK MAGAZINEA
Asteburuan abiatuko da Oreki Gipuzkoaren denboraldi berria
Afizionatu mailako txirrindulariak errepidean jarriko diraDenboraldi amaieran profesional mailara jauzia egiteko ahalegina zapuztu ondoren, Jon Odriozola oñatiarrak denboraldi berri bat hasiko du asteburuan afizionatu mailako Gipuzkoa taldeko zuzendari gisa. Beteranoek duten esperientzian oinarria jarrita, fitxaketa interesgarriak eginez, talde oso lehiakorra osatu du txantxikuarrak aurtengo denboraldirako.
Estatu mailako probarik garrantzitsuenetan arituko dira eta eskuartean duten egutegiak errepidean distira egiteko aukera emango dio talde Gipuzkoarrari. Estatu mailako probarik entzutetsuenetan aritzeaz gain (Copa España, Lehendakari eta Euskaldun), aurten mugak zabaldu eta atzerrian lasterketa bat edo beste egiteko aukera izango dute.
Talde indartsua
Iaz kategoriako gizonik indartsuenetariko bat izan zen Beñat Txoperena galdu eta Joseba Del Barriok ere, Frantzia aldean arituko den arren, bloke oso indartsua osatu du Gipuzkoak. Pelotoi amateurreko erreferentzietako bat izan daiteke Odriozolaren taldea, zalantza izpirik gabe. Hutsune horiek ondo bete ditu, eta garaipenerako lehian ibili daitezkeen txirrindulari garrantzitsuak gehitu ditu taldera Orekik. Julen Mitxelena izango da erreferente nagusia, baina oso gertutik jarraitu beharko da Ibai Daboz Lezoko txirrindulariaren lana, iaz denboraldi bikaina egin baitzuen.Aritz Bagües Euskadi Fundaziotik, Jon Ander Insausti Caja Ruraletik eta Alain Gonzalez Naturgas Energiatik datozen hiru txirrindulariak dira fitxaketarik esanguratsuenak. Hauen gaztetasun eta indarrak, eta izen gutxiago duten beste fitxaketen ilusioak, taldeari lehiakortasun handia emango diote. Guztira 15 txirrindulari izango ditu bere esanetara Odriozolak.
Hiru Oñatiar afizionatu mailan
Duela aste batzuk aurreratu genizuen moduan (ikus albistea), Oreki Gipuzkoak bi txirrindulari Oñatiar izango ditu aurtengo denboraldian. Aitor Umerez eta Iñaki Mugarza. Umerezentzat bere bigarren denboraldia izango da Gipuzkoako taldean eta Mugartzak berriz, iaz Dorletako taldean korritu ondoren, aurten egingo du estreinaldia Odriozolaren taldean. Bestalde Mikel Fernandezek ere indepenediente moduan korrituko du, Aloña Mendiren Babesarekin.Hiru txirrindulariek asteburuan emango diote hasiera aurtengo denboraldiari. Aitor Umerezek bihar Zumaian eta igandean, Don Benitoko (Badajoz) Guadianako Sari Nagusiaren 48. edizioan parte hartuko du. Beste biek (Mugarza eta Fernendezek), Gipuzkoako bi probatan lehiatuko dira asteburuan. Zumaian larunbatean Euskaldun mailako denboraldiko aurreneko proba egingo da eta igandean berriz, Lehendakari maila, Soraluzeko probak zabalduko du.
Afizionatu mailan ariko diren lau oñatiarrak |
No hay comentarios:
Publicar un comentario