Mostrando entradas con la etiqueta KIROLAK. FUTBOLA.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KIROLAK. FUTBOLA.. Mostrar todas las entradas

sábado, 22 de octubre de 2016

Aloña Mendiko futbol taldeak aurkeztu dituzte

GOIENA

Mirari Altube 2016-10-22 16:40   KIROLA  OÑATI
Aloña Mendik 2016-2017 denboraldiko futbol taldeak aurkeztu ditu. Talderen batek ezin etorria agertu arren gainerako guztiak elkartu dira zapatu goizean Azkoagain futbol zelaian.
Hamaika talde izango ditu Aloñak aurtengo denboraldian, eta horiek aurkeztu dituzte gaur, baita horiekin lanean jardungo duten entrenatzaileak eta gainerako kideak ere.

lunes, 16 de mayo de 2016

ANDONI UGARTE ERREALAREKIN.....

ok magazinea

2016-05-16 13:00:25
LAGUNARTEKO BI PARTIDA JOKATUKO DITUZTE DATOZEN BI ASTEETAN
Andoni Ugarte oñatiarra EEBB-ra eraman du Eusebio Sacristanek
Andoni Ugarte atzelari oñatiarra Estatu Batuetako birara eraman du Errealeko lehen taldeak. Bart gauean abiatu da 21 jokalariz osaturiko espedizioa, eta lehen taldeko jokalariez gain, Sanseko beste hainbat ordezkari ere Eusebio Sacristanen deialdian dira. Datozen egunotan bi lagunarteko jokatuko ditu talde txuri-urdinak bertan.

Gaur hasi du Errealak denboraldi amaierako EEBB-ko bira. Taldea atzo gauean atera zen Zubietatik 21 jokalariekin eta goizeko lehen orduan, Frankfurteko aireportura iritsi da. Une honetan hegaldia San Frantziskorako bidean da. Sacristan entrenatzaileak Ameriketako birara eraman dituen jokalarien artean, Andoni Ugarte oñatiarra aurkitzen da. Txantxikuarrak denboraldi bikaina osatu du Sanserekin eta ikasturtean zehar, sarritan izan da lehen taldeko entrenamenduetan. Bi denboraldi daramatza bigarren taldean eta bai iaz eta baita aurten ere, ohikoa izan da hasierako hamaikakoetan.

Ligak amaituta, oporretara joan aurretik Estatu Batuetako biran murgilduko da talde txuri-urdina eta Ugarte oñatiarrak, beste esperientzia eder batez gozatzeko aukera izango du. Gogoratu beharra dago, aurredenboraldian Real Unionen kontrako lagunartekoan egin zuela debuta lehen taldearekin.

21 jokalariko zerrenda

Bidaiatuko duten jokalarien zerrenda lehen taldeko eta Sanseko hainbat jokalarik osatzen dute: Rulli, Bardají, Zaldua, Elustondo, Odriozola, Mikel, Ugarte, Babic, De la Bella, Yuri, Markel, Illarra, Granero, Pardo, Sanz, Zubeldia, Xabi Prieto, Zurutuza, Capilla, Vela, Bautista.

Ausentzien artean, Canales, Agirretxe, Iñigo, Carlos Martíinez, Héctor eta Raúl Navasek Zubietan jarraituko dute bere errekuperazio lan pertsonalizatuarekin. Oier Olazabal, Jonathas, Diego Reyes, Bruma eta Mikel Oyarzabal ere ez dira joango.

Telebista bidez ikusteko

Erreal zaleek gertutik jarrai ahal izango dute Estatu Batuetako bira. beIN SPORTS eta LaLigaren Youtube kanal ofizialak zuzenean emango dute txuri-urdinen lehen partida San Jose Earthquakes taldearen aurka. Bi kanalek Houston Dynamoren aurkakoa ere eskeiniko dute, LaLigak zuzenean eta beIN SPORTS-ek datozen egunean zehaztuko du ordutegia.

Maiatzak 18:
San Jose Earthquakes - Real Sociedad, Avaya Stadium
(19:30 bertako ordua, hemen 04:30etan ikusi ahal izango da).

Maiatzak 24:
Houston Dynamo - Real Sociedad, BBVA Compass Stadium
(18:15 bertako ordua, hemen 01:15etan ikusi ahal izango da)

Ugarte denboraldiko partida batean

miércoles, 6 de enero de 2016

Aloña Mendi txapeldun

OK MAGAZINEA

2016-01-06 13:57:29
BAILARAKO FUTBOL ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETAN, ARETXABALETAN
Aloña Mendi txapeldun, Bixente Etxeandiaren oroimenezkoan
Debagoieneko futbol eskoletako ordezkariek, Aretxabaletako Bixente Etxeandiaren oroimenezko Gabonetako txapelketa jokatu zuten pasaden astean zehar. Abenduaren 26an hasi eta hainbat partida jokatu ostean, larunbatean jokatu ziren final nagusiak. 2007an jaiotakoen artean, Aloña Mendiko ordezkariak izan ziren onenak.

Aretxabaletako futbol taldeak antolatuta, Bixente Etxeandiaren oroimenezko futbol txapelketa jokatu berri da Ibarrako futbol zelaian. Bailarako futbol eskolen arteko topaketa garrantzitsu honetan, etxeko taldeaz gain, Arrasate, Bergara eta Aloña Mendiko ordezkariak ere lehiatu dira. Abenduaren 26an hasi, eta lau egunez multzo ezberdinetako partidak eta aurreneko kanporaketak jokatu ziren. Larunbatean berriz, finalerdi eta finalen txanda izan zen.

Aloña Mendik adin ezberdinetako hiru talde eraman zituen txapelketara eta ligaxkan zein azken kanporaketetean lan bikaina egin ostean, txapelketa irabaztea lortu zuen 2007. urteko belaunaldikoekin. Finalerdian 4-0 nagusitu ziren Bergara 2-ren aurrean eta finalean harrobi mahoneroaren 3. taldea izan zuten aurkari. Oso partidu lehiatua izan zen. Emozioa, golak...denetarik izan zuen eta oñatiarren mesedetan, arauzko denbora 5-4 emaitzarekin amaitu zen txantxikuarren alde.

Oso balantze positiboa egin dute antolatzaile zein parte-hartzaile ezberdinek eta garaikurrarekin edo gabe, guraso, zaletu, zein jokalariek, guztiek, gozatu ahal izan zuten gehien maite duten kirolarekin.

Aloña Mendiko taldea garaikurrarekin

miércoles, 18 de noviembre de 2015

Aloñako IgoeraHarrobiko jokalari Andoni Ugarteren kontratua berritu du Realak, 2018ko ekainera arte

2015/11/18.
GOIENA

Xabi Urzelai 2015-11-18 17:11   KIROLA
Lehenengo taldeaz sarritan entrenatzen badu ere, oraingoz Sansen dihardu Andoni Ugarte atzelari oñatiarrak. Poliki-poliki, baina, lehenengo taldera iristeko pausoak ematen dabil 20 urteko gaztea, eta horietako pauso bat eman berri du, datorren urteko ekainean amaitzen zuelako talde txuri-urdinaz zuen kontratua, eta kontratua luzatzeko egindako eskaintza onartu du txantxikuak. 

sábado, 24 de octubre de 2015

ALOÑA MENDI K.E.AURKEZPENA 2015.

24/10/2015.
Hoy sesión de fotos del los equipos que componen y escuela de la Sección de Fútbol de Aloña Mendi KE

Para ver todas las fotos en este enlace:
http://1drv.ms/1NZGn6e

lunes, 20 de julio de 2015

Andoni Ugarte

goiena

Realarekin debuta egin zuen zapatuan Andoni Ugartek denboraldi-aurreko lagunartekoan

Jon Berezibar 2015-07-20 12:02   KIROLA  OÑATI
Debut ez-ofiziala egin zuen zapatuan Andoni Ugarte oñatiarrak Real Union taldearen aurkako derbian. 20 urteko jokalariak zentral lanetan jardun zuen, husnako berdinketarekin amaitu zen denboraldi-aurreko partiduan. 11 urterekin hasi zen harrobi txuri-urdinarekin jokatzen eta orain arte Sansen jardun du Ugartek. 
David Zurututza eta Andoni Ugarte, zapatuko partiduan.

miércoles, 27 de mayo de 2015

Aloñako Mendiko neskak, Gipuzkoako Kopa txapeldun!

OK MAGAZINEA

2015/05/27.

Aloña Mendiko gazte mailako emakumezkoen taldeak, titulo bat irabaziz agurtu du aurtengo denboraldia. Mikel Biain eta Jon Regueiroren neskek, Gipuzkoako Kopa txapelketa irabazi dute. Igandean jaso zuten oroigarria Azkoagainean, Ohorezko Erregional mailako partidaren atarian.

Igandean amaitu zen 2014/2015 denboraldia Aloña Mendiko futbol sailarentzat. Lehen taldeak ikasturtea porrot batekin agurtu bazuen ere (1-3), Azkoagaineko berdegunean izan zen ospakizunerako tarterik. Gazte mailako emakumezkoen taldeak, Gipuzkoako Kopa irabazi du eta igandean bertan jaso zuten oroigarria Aloñako neskek.

Ohorezko Erregional mailako partidaren atarian talde bietako jokalariek pasilloa egin zieten Biain eta Regueiroren taldeari. Izan ere, Aloñako neskek asteburu honetan Gipuzkoako txapelketako Kopa irabazi dute. Zelai erdian Javier Azpiazu Aloña Mendi K.E.ko lehendakariak, Gipuzkoako Futbol Federazioko ordezkari gisa, txapeldunen kopa eman zion Amaiur Olalde kapitainari eta Mikel Palacios talde nagusiko kapitainaren eskutik, lore sortatxoa ere jaso zuen.

Zenbaki oso onak

Liga erregularrean txapeldunen fasetik kanpo gelditu ostean, Gipuzkoako Kopa txapelketari ekin zion Aloña Mendik urtarrileko azken asteburuan. Bigarren fase honetan baina, oso emaitza onak lortu dituzte. 12 partidetan, 7 garaipen, 3 berdinketa eta 2 porrot baino ez dituzte erdietsi. Igandean, Azkoagainen Hernandiren aurka lortutako puntuari esker (2-2) Aloñak txapelketa irabazi du.

Sailkapena [hemen].
Gazte mailako emakumezkoen taldea. Argazkia: Miren Sanz

jueves, 23 de abril de 2015

KALAÑATASARAY

KALAÑATASARAY 2015eko HERRIKO FUTBOL TXAPELKETAKO GARAILE!

jueves, 22 de enero de 2015

Gaizka Irizar eta Julen Agirre

2015-01-22 10:53:31
FINLANDIAN EGON OSTEAN, TALDERA ITZULI BERRI DIRA
Etxean dira berriz ere, Gaizka Irizar eta Julen Agirre
Aloña Mendiko Ohorezko Erregional mailako taldeak, bi aurpegi berri izango ditu aurrerantzean. Ezagunak eta etxekoak izan arren, Gaizka Irizar eta Julen Agirre taldera itzuliko dira denboraldiko bigarren itzuli honetan. Erasmus beka baliatuz, Turku (Finlandia) egon dira azken hilabeteotan eta orain, bidaia amaituta, etxera bueltatu dira. Atzerrian bizi izandako esperientzia eta taldera eginiko itzulera, nolakoa izan den azaldu zuten atzo Oñati Irratian.

Aloña Mendiko futbol talde nagusiak bi fitxaketa egin ditu gabonetako merkatuan. Gaizka Irizar erdilaria eta Julen Agirre atezaina. Biak ala biak ezagunak dira talde gorritxoan baina ikasketen ondorioz, abuztu amaieratik abendura arte, ezin izan dute futbolean jolastu. Finlandian egon beharra zutenez, lehen itzulian fitxa ez egitea erabaki zuen zuzendaritzak. Orain etxera itzuli direnean, errefortzu bikainak izango dira momentu zailak igarotzen dabilen Igor Serranoren taldearentzat.

Lehen itzuli konplexua

Ohorezko Erregional mailako taldeak sailkapeneko behekaldean amaitu du lehen itzulia. Momentu hauetan, hamalaugarrena da jeitsiera postuetatik puntu bakarrera. Denboraldiko lehen zatia, uste baino gogorragoa izan da oñatiarrentzat. Iazko denboralditik, aldaketa handia jasan du futbol saileko lehen taldeak eta momentuz, garaipenak lortzea, oso zaila egiten ari zaio taldeari.

Bigarren itzuliko lehen jardunaldia jolastu ondoren, hemezortzi partidatan 3 garaipen, 9 berdinketa eta 6 porrot erdietsi ditu Serranoren taldeak. Dena den, taldeak ez du etsi nahi eta igandeko partida garrantzitsuari begira, deialdi berezia egin nahi die herriko futbol zaletuei. Aurkari zuzen baten aurka jolastuko du asteburuan Aloñak eta jokuan jarriko diren 3 puntuak eskuratzea ezinbestekoa izango da egoera gehiago larritu ez dadin.

Irizar eta Agirreren prest

Gaizka Irizar eta Julen Agirreren etorrerarekin, bi baliabide gehiago izango ditu aurrerantzean entrenatzaile idiazabaldarrak. Pasaden astean bueltatu ziren lehiaketara eta bigarren itzulian, taldeari duten guztia ematen saiatuko direla adierazi zuten bi protagonistek Oñati Irratian. «Kanpoan egon garen hilabete hauetan, harreman zuzena izan dugu taldekideekin eta aurrerantzean, dena ematen saiatuko gara sailkapeneko egoera hobetu dadin».

Finlandian bizi izandako esperientzia «ahaztezina eta aberasgarria» izan dela onartu zuten biek baina etxerako buelta, «gustora» hartu dutela adierazi zuten. Atzerriko esperientzia eta azken asteetan taldean bizi izandako egoeraren berri eman zuten besteak beste, atzoko irratsaioan.

Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:OK MAGAZINEA


Irizar eta Agirre Azkoagaineko futbol zelaian.

jueves, 6 de noviembre de 2014

Previa Sanse: Andoni Ugarte 06/11/2014

Publicado el 6/11/2014 Canal de Video de la Real Sociedad de Fútbol, S.A.D.

domingo, 19 de octubre de 2014

El álbum del presente y el futuro del Aloña

 19 octubre 2014DV

 Futbol Eskola. 120 escolares de entre tercero y quinto de primaria integran la escuela de fútbol del Aloña bajo la tutela de García, Gordoa, Larrea, Navarro y Elorza.
Los once equipos federados que componen el fútbol base del Aloña, y la escuela de fútbol, compartieron ayer sesión fotográfica en Azkoagain. «Son más 300 jugadores en los diferentes equipos y verlos a todos juntos, mayores y pequeños, es una satisfacción porque se puede ver el presente y, sobre todo, el futuro del club», explicó el presidente Jabi Azpiazu, tras posar con ellos.
Recalcó que el fútbol es para divertirse, y que se llegue o no se llegue al primer equipo, lo importante es ser felices compitiendo y tener ilusión por entrenar y jugar.
Jabi quiso agradecer también «el trabajo de todas las personas que colaboran para que el Aloña siga adelante, porque cada vez es más difícil encontrar entrenadores, delegados y colaboradores». Y en esta línea abrió las puertas a todos los que quieran echar una mano.
Se mostró muy orgulloso del trabajo con la nutrida cantera y valoró positivamente el uso de Larraña, que el club está utilizando ya para algunos entrenamientos.
Lo cierto es que la realización de la foto 'oficial' de todos los equipos, convirtió Azkoagain en una hervidero de gente. Más de 350 personas, entre integrantes de las 11 escuadras federadas que tiene el Aloña, sus cuadros técnicos, y la Futbol Eskola, se vistieron de corto y pusieron la mejor de las sonrisas con la complicidad de un sol de justicia, que complicó bastante la sesión fotográfica.
El Aloña realiza un trabajo muy serio con la cantera. Doscientos jovencitos y jovencitas se entrenan a las órdenes de los técnicos que dirigen las once formaciones, que constituyen el fútbol base del conjunto rojillo. Hay tres conjuntos femeninos (infantil, cadete y juvenil) y 8 masculinos (alevín, infantil txiki, infantil de honor, cadete de primera, cadete de honor, juvenil de primera, juvenil de honor y regional de Honor).
Si a esta cifra sumamos los 125 escolares del Futbol Eskola ( 51 de tercero de primaria, 38 en cuarto y 36 en quinto ), la baraja de ilusiones es espectacular, y el trabajo que realiza la directiva y la estructura técnica del Aloña (más de 40 personas entre entrenadores, auxiliares y delegados) digna de elogio.
Queda una larga temporada por delante, en la que aprender, disfrutar y también sufrir compitiendo. Además de vivir el fútbol , como un poso de ilusiones, amigos, experiencias y aprendizajes, sobre todo para los más 'txikis'.

miércoles, 15 de octubre de 2014

REAL SOCIEDAD.

[AZKEN ORDUA] Andoni Ugarte oñatiarrak Errealaren lehen taldearekin entrenatu du gaur goizean Zubietan.

jueves, 25 de septiembre de 2014

San Migel F-7 txapelketa

OK MAGAZINEA
Futbola
2014-09-25 11:49:53
3-0 NAGUSITU ZITZAION KALAÑATASARAY TALDEARI
Etxaixat txapeldun, San Migel F-7 txapelketan
Herriko Futbol Txapelketa denboraldi berrirako prestatzen hasia da. Azken urteetako ohiturari jarraituz, San Migel F-7 txapelketa jokatu da azken asteotan. Larunbaten jokatu zen finala Etxaixat eta Kalañatasaray taldeen artean. 3-0 emaitzari esker, aurtengo titulua, Etxaixat taldearentzat izan zen.

Bederatzi taldek eman zuten izena aurtengo San Migel F-7 txapelketarako. Azken asteetan kanporaketa ezberdinak jokatu ostean, pasaden larunbat goizean jokatu zen final nagusia Larrañako futbol zelai eraberrituan. Kalañatasaray eta Etxaixatek oso txapelketa ona burutu dute, eta merezimendu osoz iritsi ziren finalera.

Final berdindu eta interesgarria aurreikusten zen, izan ere bi taldeek aurreko kanporaketetan erakutsitako maila oso ona izan baitzen. Hala ere, partida hasi zenetik Etxaixat nagusi izan zen eta finala, merezimendu osoz irabazi zuela esan daiteke. Azkenean 3-0 emaitzaz nagusitu ziren larroxa koloredunak. Hamarkada luze baten ostean, larunbatekoa bere ibilbideko lehen titulua izan da.

Superkopa

Aurredenboraldiko txapelketa amaituta, ligan noiz hasiko zain daude denboraldi berrirako izena eman duten 14 taldeak. Orotara iaz baino bi talde gutxiago izango dira 14/15 denboraldian (Zorrobero eta Nandrolonak utzi egin dute) eta okerrik ezean, urriaren 18-19ko asteburuan hasiko da denboraldi berria.

Hala ere, aurtengo nobedade nagusiena, hiru hamarkada luzeren ostean Superkopa jokatuko dela izango da. Azken Superkopa, 80ko hamarkada hasieran jokatu zuten San Lorentzoko futbol zelaian. Orduko hartan, Narruti eta Lokotsak izan ziren nor baino nor eta garaipena, Narrutirentzat izan zen 1-0 emaitzarekin.

Superkopako finala Urriaren 11an jokatuko da eta finalistak Dollygans (ligako irabazlea) eta Kalañatasaray (kopako irabazlea) izango dira.
Etxaixateko kideak tituluarekin. Argazkia: Etxaixat

lunes, 15 de septiembre de 2014

Aloñak nahi eta ezin, 2-3 bukatu zuten partidua

Jabi Agirre 2014-09-14 20:36   Kirola  Oñati
lehen zatian donostiarrek izan dute baloiaren eta jokoaren kontrola, baina ez da aukera garbirik sortu ez area batean, ez bestean. Atsedenaldiaren ostean, lehen zatian ez bezala, gol festa izan da eta 2-3ko emaitzarekin bukatu da Aloña eta Martuteneren aurkako partidua.
Partiduaren hasieran 70eko hamarkadan Aloña Mendi Kirol Elkarteko futbol taldeko jokalari izan zen Luis Oñateren izenean minutu bateko isilunea gorde da.

Gol festa, bigarrenean

Partiduari berari dagokionez, lehen zatian donostiarrek izan dute baloiaren eta jokoaren kontrola, baina ez da aukera garbirik sortu ez area batean, ez bestean.
Atsedenaldiaren ostean, lehen zatian ez bezala, gol festa izan da. Bigarren zatiko 3. minutuan Zalduak 25-30 metrotik jaurtiketa bikaina egin du, eta baloiak Aloñakoen atea zulatu du.  Gol horrek erabat baldintzatu du jokoa. Izan ere, Aloñakoak berdinketaren golaren bila irten dira, eta kontraerasotan, donostiarrak aukera gehiago sortzen hasi dira. 65. minutuan Aguilerak, areaz kanpo egindako beste jaurtiketa zehatz batekin 0 eta 2koa jarri du markagailuan. Oñatiarrak, nahi eta ezin ari ziren. Partiduaren amaiera aldera Rodriguezek falta jaurtiketa bikaina egin du, eta 0-3koa eskuratu du du. Une horretan  Zigor handiegia Aloñakoentzat.

Bukaeran susperraldia

Azken minutuetan Asier Ugarte oñatiarrak 2 gol sartu ditu, bigarrena penaltiz, eta emozioa jarri du Azkoagain futbol zelaian. Hala ere, ez da astirik izan berdinketaren gola lortzeko.

Martutene, hobeto

Laburtuz esan, Martutenekoak hobeto kokatu direla zelaian, eta hiru gol bikainei esker, lehen garaipena lortu dutela. Oñatiarrak azken hamar minutuetan eman dute maila, baina ez da nahikoa izan berdinketa lortzeko.

miércoles, 20 de agosto de 2014

Oñatiarrak Napolesen.

Atzo Napolesen jokatutako,NAPOLES -ATHLETIC partiduan,Oñatiarrak ere egon zian.


domingo, 6 de julio de 2014

Brasileko munduko kopan ere, txantxikuarrak presente


 OK MAGAZINEA.
Futbola
2014-07-04
Oñatiko bizilagunen artean oso ohikoa izan ohi da "faten zaren lekura fanda, beti topaitten dozu txantxikuarren bat" esaldia entzutea. Txantxikuar ugarik duten errezeloa izaten da hori. Munduko edozein bazterretara joanda ere, oso ohikoa izaten dela herritarren batekin topo egitea, alegia.

Hori da hain zuzen ere, gaurkoan ekarri nahi izan dugun historio berezia. Brasil oso urruti dagoen herrialdea bada ere, munduko kopa zuzenean jarraitzen ari den oñatiar batekin egin du topo OK Magazineak aste honetan. Josu Fernandez oñatiarrak, munduko futbol txapelketako bi partida ikusi ditu dagoeneko.

5 hilabeteko bidaia

Momentu hauetan Brasilen badago ere, Josu Fernandezek duela bost hilabete ekin zion bere bidaia partikularrari. Futboleko munduko kopa Brasilen jokatuko zela aprobetxatuz, martxoa hasieran maletak egin eta latinoamerikara bisitatzera joan zen bost hilabeteterako. Mexikon hasi zuen abentura eta azken aste hauetan Brasilera iritsi berria da.

Brasil ezagutzeaz gain, bere helburuetako bat munduko kopako partida bat zuzenean ikustea zen eta sarrerak oso garesti topatu dituen arren, bere ametsa bete berri duela jakinarazi digu. "Brasilera iritsi nintzen momentutik partidaren bat ikusteko sarreren bila hasi nintzen baina sarrerak lortu ahal izateko diru asko ordaindu beharra zegoela konturatu nintzen".

Bi partida ikusi ditu

Sarrerak lortzea zaila izan den arren, Fernandezek azkenean lortu du munduko kopako partida pare bat zuzenean ikustea. Lehen multzoko bi partida ikusi ditu. Japonia-Colombia eta Frantzia-Nigeria. Aurrerantzean partidaren bat gehiago ikusten saiatuko dela ere jakinarazi digu, baina kanporaketetan, sarreren bat lortzea ia ezinezkoa izango dela onartuz.

Josu Fernandez, Brasileko futbol zelaietan
Bost hilabete inguru etxetik kanpo eman ostean, bidaiako azken egunetan murgilduta dago Fernandez. Uztailaren 24an itzuliko baita etxera, txantxikuarra

miércoles, 25 de junio de 2014

Aloña Mendiko futbol sailak .......


 Denboraldiari agur, sari banaketarekin.

Irati Goitia 2014-06-25
Aloña Mendiko futbol sailak urteroko batzar nagusia egin zuen egubakoitzean. Ostean, afaria eta sari banaketa egin zituzten. Entrenatzaileen eta jokalarien lana goraipatu zuten, besteak beste.
Sarituez gain, beste bi protagonista ere izan ziren egubakoitzean eginiko ekitaldian. Batetik, Andoni Azkargorta, Lehen Mailan aritzeko fitxatu baitu Eibarrek. Eta bestetik, Jon Aizpeurrutia kadete mailako entrenatzaile onenaren saria jaso baitu Gipuzkoako Futbol Federazioaren eskutik.
Jon Aizpeurrutia eta Andoni Azkargorta.
Azken bi urtetan Aloña Mendiko bi kidek talde garrantzitsuetara salto egin dutela ere (Aitor Oruetak iaz Alavesera eta Andoni Azkargortak aurten Eibarrera) azpimarratu zuten batzarrean. Zuzendaritzarik honakoa adierazi zuten: "Aloña Gipuzkoan erreferente da eta lan ona egiten ari garen erakusle da".
Andoni Ugarte oñatiarra Sansek fitxatu izana pozgarria dela ere esan zuen Jabi Azpiazu presidenteak egubakoitzeko batzarrean.
Bestalde, zuzendaritzatik gogora ekarri zuten Ohorezko Erregional mailako taldean baja asko egon direla eta denboraldi berriari gazte mailako taldetik datozenekin eta geratzen direnekin egingo diotela aurre. Hala ere, harrobiko hainbat taldetarako laguntza eskatu zuten datorren denboraldirako entrenatzaile eta laguntzaileen beharra dutelako.

Balantze ekonomiko positiboa

Datu ekonomiko garrantzitsuen berri ere eman zuten batzarrean. Denboraldia 10.381 euroko irabaziekin amaitu dute. Horrela, presidenteak adierazi zuen ez direla kuotak eta partiduetarako sarreren prezioak igoko. Diru-sarreren artean Realak emandakoa nabarmendu zen, dirulaguntza horrek igoera nabaria izan duelako aurreko denboralditik.

Larraña erabiltzeko moduan

Larrañako futbol zelaian argiztapen sistema jarri dela, eta horrek entrenamenduak bertan egitea ahalbidetuko duela ere aipatu zen. Hala, datorren denboraldian harrobiko talde batzuk bertan entrenatuko dutela iragarri zuten. Hala ere, aldagelen beharra dagoela zehaztu zuen presidenteak: "Hori izango da udalarekin landu beharreko gaietako bat".

Sarituak:

Ohorezko erregionala:
   Kemenari: Joseba Irizar. Erregulartasuna: Gaizka Zelaia.
   Goleatzaile nagusia: Asier Ugarte (13 gol).
   Kiroltasuna: Endika Ruiz. Aipamen bereziak: Iker Olalde, Iñigo Zubia, Iñigo Idigoras, Aritz Garmendia   eta Ismael Egaña.

Gazteak neskak: Nahia Barrena.
Ohorezko gazteak: Asier Mantxola.
Gazte mailakoak: Beñat Elorza.
Kadete neskak: Saioa Varela.
Kadete A: Joseba Anduaga.
Kadete B: Eric Martin.
Intantil neskak: Uxue Osinaga.
Infantilak: Iñigo Gorostidi.
Infantil txiki: Beñat Guridi.
Alebinak: Jon Kortabarria.
Aipamen berezia: Jon Aizpeurrutiari kadeteen lehenengo mailako taldeak lortutako txapelketagatik eta GFFak emandako sariagatik.

domingo, 25 de mayo de 2014

Gipuzkoako txapeldun

 

Kadeteen 1. mailako taldea Gipuzkoako txapeldun

 

  Aloña Mendi Kirol Elkartea 2014-05-25 12:40

 

Duela aste batzuk lortutako igoeraren ostean, atzo, maiatzak 24, Ilintxa taldeari 1-0 irabazi ostean, Gipuzkoako txapelketa irabaztea lortu dute.
Atzo, maiatzak 24, Arrasateko Mojategi futbol zelaian jokatutako partidan, Jon Aizpeurrutiak eta Jose Luis Lazkanok entrenatzen dituzten jokalariek Gipuzkoako txapelketa lortu zuten. Legazpiko Ilintxa taldearen aurka jokatutako partida lehiatu batean, Joseba Anduagak sartutako golari esker, gure jokalariek garaipena lortu zuten.
Duela aste batzuk kadeteen ohorezko mailara lortutako igoeraren ostean, atzoko garaipenak denboraldia bikaina biribildu zuen. Zorionak mutilak!!! AUPA ALOÑA!!!

 

Despedidas en Azkoagain


El Aloña echa el telón liguero hoy, a las 16.30 horas en Azkoagain, con una jornada de adioses. Con los deberes deportivos cumplidos y con buena nota (acabarán quintos el campeonato), el principal aliciente del partido que jugarán ante el Beti Gazte, es despedir de la mejor forma posible al entrenador que ha pilotado la nave los tres últimos años: el antzuolarra Andoni Azkargorta, y a su cuerpo técnico (Ismael Egaña y Urtzi Igartua, el primero con muchas horas de vuelo), así como a algunos de los jugadores más veteranos de la plantilla: Aritz Garmendia, Iker Olalde, Iñigo Idigoras e Iñigo Zubia, que han decidido colgar las botas.
La directiva ha hecho pública una nota en la que les agradece «todo lo que le han dado al Aloña, cada uno desde su quehacer, logrando junto al resto de integrantes de la plantilla que nuestro club sea un referente en Gipuzkoa».

Azkargorta hablaba el viernes de un partido «muy especial, porque el Aloña me ha dado mucho estos tres años, ha sido una experiencia extraordinaria, muy fructífera y que me deja un excelente sabor de boca. Lo que pasa es que este año ha sido muy duro a nivel personal, y necesito descansar» explicó. Agradeció que la directiva le ofreciera la renovación, pero ahora sus prioridades le marcan otro camino.
Al menos siete ausencias. Idigoras, Igartua, Azkargorta, Egaña, Olalde, Zubia y Garmendia no estarán la próxima campaña. / ARATZ

Agradecido al Aloña
«He sido muy feliz en Oñati, porque el Aloña es un club muy profesional, pese a ser 'amateur'» aseguró . Y no quiso desperdiciar la ocasión de «dar gracias a la directiva, los jugadores y el cuerpo técnico por su ayuda».
El Aloña despide hoy la mejor temporada de los últimos años, y todo indica a que la próxima habrá muchas caras nuevas, porque al adiós del cuerpo técnico y cuatro de los jugadores más veteranos, podrían sumarse más futbolistas por cuestión de estudios. Lo dicho, una jornada de despedidas.

domingo, 6 de abril de 2014

Dollygans taldeak irabazi du

Dollygans taldeak irabazi du liga Oñatiko Herriko Futbol Txapelketan

Jokin Bereziartua 2014-04-06 13:24   Kirola  Oñati
Ligako finalistak sari banaketaren ostean. | Ikusi handiago | Argazki originala
Atzo jokatu ziren Oñatiko Herriko Futbol Txapelketa barruko kopako eta ligako finalak. Ligako finalean Dollygans taldeak 2-1 menderatu zuen Albok eta kopan, berriz, Kalañatasaray izan zen garaile Bundeswehr taldearen aurrean (4-0).
Txapelketa herrikoia izan arren tentsio unerik ez zen falta izan, ligako finalean batez ere. Jokalariek serio hartzen dute txapelketa eta futbol federatuan bizi izaten diren uneak bizi izan ziren atzo ere. Esaterako, Albok taldeko jokalari bati txartel gorria atera zioten epaileari protesta egiteagatik.