domingo, 6 de julio de 2014

Brasileko munduko kopan ere, txantxikuarrak presente


 OK MAGAZINEA.
Futbola
2014-07-04
Oñatiko bizilagunen artean oso ohikoa izan ohi da "faten zaren lekura fanda, beti topaitten dozu txantxikuarren bat" esaldia entzutea. Txantxikuar ugarik duten errezeloa izaten da hori. Munduko edozein bazterretara joanda ere, oso ohikoa izaten dela herritarren batekin topo egitea, alegia.

Hori da hain zuzen ere, gaurkoan ekarri nahi izan dugun historio berezia. Brasil oso urruti dagoen herrialdea bada ere, munduko kopa zuzenean jarraitzen ari den oñatiar batekin egin du topo OK Magazineak aste honetan. Josu Fernandez oñatiarrak, munduko futbol txapelketako bi partida ikusi ditu dagoeneko.

5 hilabeteko bidaia

Momentu hauetan Brasilen badago ere, Josu Fernandezek duela bost hilabete ekin zion bere bidaia partikularrari. Futboleko munduko kopa Brasilen jokatuko zela aprobetxatuz, martxoa hasieran maletak egin eta latinoamerikara bisitatzera joan zen bost hilabeteterako. Mexikon hasi zuen abentura eta azken aste hauetan Brasilera iritsi berria da.

Brasil ezagutzeaz gain, bere helburuetako bat munduko kopako partida bat zuzenean ikustea zen eta sarrerak oso garesti topatu dituen arren, bere ametsa bete berri duela jakinarazi digu. "Brasilera iritsi nintzen momentutik partidaren bat ikusteko sarreren bila hasi nintzen baina sarrerak lortu ahal izateko diru asko ordaindu beharra zegoela konturatu nintzen".

Bi partida ikusi ditu

Sarrerak lortzea zaila izan den arren, Fernandezek azkenean lortu du munduko kopako partida pare bat zuzenean ikustea. Lehen multzoko bi partida ikusi ditu. Japonia-Colombia eta Frantzia-Nigeria. Aurrerantzean partidaren bat gehiago ikusten saiatuko dela ere jakinarazi digu, baina kanporaketetan, sarreren bat lortzea ia ezinezkoa izango dela onartuz.

Josu Fernandez, Brasileko futbol zelaietan
Bost hilabete inguru etxetik kanpo eman ostean, bidaiako azken egunetan murgilduta dago Fernandez. Uztailaren 24an itzuliko baita etxera, txantxikuarra

No hay comentarios:

Publicar un comentario