Mostrando entradas con la etiqueta AUTOMOBILISMOA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta AUTOMOBILISMOA. Mostrar todas las entradas

martes, 1 de septiembre de 2015

Mikel Altuna eta Erik Fuente garaile

OK MAGAZINEA

2015-08-31 20:43:26
DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA DA
Mikel Altuna eta Erik Fuente garaile, Baños de Riojako rallyan
Mikel Altuna eta Erik Fuente oñatiarrek, garaipena eskuratu zuten abuztuko hirugarren asteburuan Baños de Riojan jokaturiko rallyan. Copa Focus izeneko txapelketan lortu zuten denboraldiko aurreneko txapela.

Beste Kirol batzuetan ez bezala, automobilismoan ari diren kirolariek bere pasioaz gozatzeko eta lehiatzeko aukera ezberdinak izan dituzte oporretako hilean zehar. Abuztuaren 22an esaterako, Baños de Riojako rallyaren laugarren ekitaldia jokatu zen eta Mikel Altuna eta Erik Fuente oñatiarrek, garaipena lortu zuten Copa Focus izeneko txapelketaren barruan.

Txantxikuarrek lan bikaina egin zuten Ford Focus autoarekin. Lehen partzialean «notekin arazoak izan ditugun arren», bigarren postuan amaitu zuten; lehen postutik hiru segundu eskasetara. Lehen zatian egindakoa ikusi ondoren, bigarren partzialean «arriskatu eta lehen postuaren bila» jo zutela onartu digu Fuente kopilotuak. Hori horrela, partzialik onena oñatiarrena izan zen eta hori gutxi balitzscrach-a egitea lortu zuten.

Hirugarren eta azken partziala erabakiorra izan zen. Oñatiarrek egoera oso berezia izan zela onartu digute: «Inoiz ez gara horrelako egoera batean egon. Guretzat berria zen eta lidertza defendatzera irten ginen, lasai eta gauzak ondo eginaz». Zorionez, azken zatia ere bikain joan zen Altuna eta Fuenterentzat eta azkenean, 1,2 segunduko aldearekin gailendu ziren Iñaki Ubiria eta Gorka Biainekiko. Sailkapen ofizial guztiak [hemen].

Hirugarren proba puntuagarria

Errioxakoa, Copa Focus RACVN txapelketako hirugarren proba puntuagarria izan zen. Aurrenekoan (Nafarroan), arazo mekaniko bat tarteko, erretiratu beharra izan zuten. Santillanan jokaturiko hurrengo proban, hirugarren izan ziren eta azken honetan, garaipena eskuratu dute. Argi dago etengabe haziz doan bikotea dela Altuna eta Fuenterena.

Denboraldia amaitu aurretik baina, beste bi proba osatu beharko dituzte txantxikuarrek. Iraila amaieran Arnedon eta urrian Ultzaman.

Oñatiarrak Errioxako rallyan. Argazkia: Edur OdeiRacing Facebook

viernes, 6 de marzo de 2015

Maider Usandizaga, rallysprintean hasi berri den oñatiarra

OK MAGAZINEA
2015-03-05 10:44:40
GABIRIAN ESTREINATU ZEN IGANDEAN, KOPILOTU GISA
Maider Usandizaga, rallysprintean hasi berri den oñatiarra
Igandean hasi zen 2015eko Euskal Herriko rallysprint denboraldia. Gabiriako probak eman zion irekiera aurtengo zirkuituari eta antzinatasuna kontutan hartuta -XVII. edizio-, proba oso egonkortua dela esan daiteke. Guztira 59 auto lehiatu ziren lasterketan eta horien artean, automobilismoko modalitate honetan debuta egiten zuten Maider Usandizaga oñatiarra zegoen.

Maider Usandizaga (Oñati, 1996) txantxikuar gazteak rallysprinten mundua barrutik probatu zuen aurrenekoz, pasaden igandean. Ekain Eizagaetxeberria pilotuarekin batera aritu zen, Mitsubishi EVO V autoan, kopilotu lanak egiten. Arazo mekaniko baten ondorioz, ezin izan zuten proba amaitu baina oso esperientzia berezia izan zela aitortu zuen atzo, Oñati Irratian egindako elkarrizketan.

Legazpiko Euskal Herria plazatik Gabiriako Korta jatetxerako ibilbidea -6,65 kilometro-, hiru aldiz egin behar izan zuten pilotuek. Joxe Francisco Labaka eta Aitor Otaegi izan ziren azkarrenak, hiru itzuliak 14.39 denboran eginda. Eguraldia lagun izan zuten pilotuek lasterketan, ateri mantendu baitzen. Dena den, aurreko egunetan egindako euriaren ondorioz, lokaztuta eta irristakor amaitu zuen bideak. Arazo ezberdinak tarteko, lasterketan parte hartu zuten 59 autoetatik hamalauk, ez zuten atzoko proba amaitu, tartean Ekain eta Maider bikotea zeudelarik. Mitsubishi EVO V auto barruko igoera ikusteko sakatu [hemen].

Automobilismo zalea

Maider Usandizagak, betidanik eraman du barruan automobilismoarekiko zaletasuna: «Egia da gazte mailetan txirrindularitzan hasi nintzela baina etxean beti ikusi dut automobilismoarekiko afizioa eta hein handi batean, horregaitik edo, hurbilduko nintzen ni mundu honetara» zioen atzo Oñati Irratian. 

Bestelakoan, proba barrutik bizi izanaren ikuspuntua ere eman zuen Usandizagak: «Era honetako lasterketa ugari ikusi ditut zaletu bezala, baina auto barrutik lasterketa guztiz bestelakoa da». Aurrera begira, arazo mekanikoak saihestu eta ahal den proba gehienetan parte hartzeko helburua dutela esan zuen oñatiarrak, besteak beste.

Kopilotu gaztearekin egindako elkarrizketa entzuteko, sakatu beheko podcast-a:


Maider Usandizagak debuta egin zuen igandean kopilotu bezala