Mostrando entradas con la etiqueta KIROLAK.MENDIA.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KIROLAK.MENDIA.. Mostrar todas las entradas
viernes, 4 de noviembre de 2016
sábado, 15 de octubre de 2016
Jokin Garai irabazi du Hiru Handiak mendi lasterketa
goiena
Jokin Garai oñatiarrak irabazi du Hiru Handiak mendi lasterketa
Julen Iriondo 2016-10-15 21:42 KIROLA DEBAGOIENA OÑATI
Garaik egindako denbora izan da 11:18:25. Lasterketa erdira arte bost laguneko taldetxo baten joan da, baina han utzi ditu atzean gainerakoak. Landan lau minutuko aldea zuen, eta alde hori handitzen joan da kilometroak pasa ahala. 15 minutu atera dizkio azkenean bigarren izan den Mikel Etxeberriari, eta bat gehiago hirugarrenari, Ander Gerrikaetxebarriari.
Gorbea, Anboto eta Aizkorri lotu dituen 100 kilometroko lasterketa irabazita, Garaik zera adierazi du: "Eroso ez dakit irabazi dudan, baina nuen aldea ondo kudeatuz nahikoa ondo heldu naiz, osorik".
1.700 parte-hartzaile izan ditu lasterketak.
Etiquetas:
KIROLAK.MENDIA.,
Recortes de prensa
lunes, 10 de octubre de 2016
Maite Zabaleta garaile
ok magazinea
Mendia
2016-10-10 17:38:46
25 KILOMETROTAKO PROBAN NAGUSI IZAN ZEN OÑATIARRA
Vitoria-Gasteiz Traila irabazi du Maite Zabaletak
Maite Zabaleta mendi lasterkari oñatiarrak garaipen batekin amaitu du aurtengo denboraldia. Atzo goizean, Vitoria-Gasteiz Trailaren emakumezkorik azkarrena izan zen 25 kilometroko distantzian. Ia hamabost minutuko aldea atera zion txantxikuarrak bigarren sailkatuari.
550 korrikalari batu zituen atzo goizean Vitoria-Gasteiz Trailaren aurreneko ekitaldiak. Armentia eta Arabako hiriburuko mendietatik igaro zen lasterketak, hiru distantzia eskaintzen zituen. 15 kilometroko ibilbide motza, 25eko ertaina, eta 42 kilometroko maratoia. Erdibideko modalitatean Maite Zabaleta oñatiarrak ez zuen aurkaririk izan emakumezkoen arteko sailkapen nagusian.
Gaikar Kirolak taldeko korrikalariak, 2:42:37 kronoan gurutzatu zuen helmuga eta ia hamabost minutuko aldea atera zion bigarren postua lortu zuen Maite Solaun (2:57:22) gazte arabarrari. Podiuma Patricia Aguado (3:01:02) asturiarrak osatu zuen.
Ezusteko garaipena
Lasterketa berria izanik, erreferentzia handiegirik gabe joan zen atzo Zabaleta Gasteiz aldera. Gaur eguerdian Oñati Irratian adierazi duenez, «ezustean» iritsi da garaipena. «Hiru lasterketako korrikalariak batera irten ginen eta egia esan amaiera aldera arte ez nekien ze postutan nijoan. Hala ere lehenengo nijoala esan didatenean, postu hori mantentzea izan da helburu bakarra» onartu du oñatiarrak.
Lasterketaren balorazioa egiteaz gain, beste hainbat kontu ere azaldu ditu Gaikar taldeko korrikalariak. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:
| Zabaleta izan zen 25 km. lasterketako emakume azkarrena. Argazkia. www.fotorunners.e |
Etiquetas:
KIROLAK.MENDIA.,
Recortes de prensa
jueves, 6 de octubre de 2016
Iokin Garai nagusi Gredoseko Ultra lasterketan
ok magazinea
2016-10-05 18:24:20
PROBAKO ERREKORRA 13 MINUTUTAN HOBETU ZUEN
Iokin Garai nagusi Gredoseko Ultra lasterketan
Iokin Garai mendi lasterkari oñatiarra izan da III. Ultra de Gredos mendi lasterketako protagonista nagusia. Larunbat goizaldean jokatu zen proban erabateko nagusitasuna erakutsi zuen eta lasterketa irabazteaz gain, lasterketako errekor berria ezarri zuen txantxikuarrak.
Iokin Garai Aloña Mendiko korrikalariak sekulako lasterketa osatu zuen larunbatean Candeledan. Avilako herriak Gredos Ultra probaren hirugarren ekitaldia antolatu zuen asteburuan eta txantxikuarra oso ondo moldatu zen 82 kilometroko ibilbide gogorrean. Proba goizeko 4:30 abiatu zen eta ordutegiak tentsio pixka bat ezarri bazuen ere, lehen kilometroak gainditu orduko uxatu ziren zalantza guztiak.
Lehen kilometroak gainditu orduko jarri zen lasterketa buruan Garai eta ibilbidean zehar bizpahiru aldiz lasterketaren norantza galdu bazuen ere, proban zehar tarte handia zabaldu zuenez, helmugara bakar-bakarrik iritsi zen. Oñatiarrak 11:04:39 osatu zuen ibilbidea eta lau minutu sartu zizkion José Antonio Cuevas bigarren sailkatuari. Podiuma, Juan Antonio Martinek osatu zuen.
Errekor berria
Sari bikoitzaz bueltatu da Garai Avilatik Oñatira. Garaipenaz gain, probako errekorra ere ezarri baitzuen Aloña Mendiko korrikalariak. Aurreko errekorra 11 ordu eta 17 minutu pasatxoan zegoen eta txantxikuarrak marka hori txikitu egin zuen. 13 minutu "jan" baitzizkion errekorrari.
Hiru Haundiak, denboraldiko azkena
Asteburuko garaipenaren ostean, denboraldiko azken lasterketari begira dago Garai. Hamar egun barru jokatuko den Hiru Handiak lasterketa prestatzen ari da burubelarri eta OK Magazineari onartu dionez, «urteko helburu garrantzitsuetako bat» izango da proba hori.
Gogoratu beharra dago, duela bi urteko ekitaldian podiumera igo zela Garai. Horduko hartan, hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa eta denboraldiko momentu hauetan freskotasuna falta bazaio ere, «marka hori hobetzeko asmoz» irtengo da Hiru Handietan korrikalari oñatiarra.
| Garai Gredoseko Ultrako une batean. Argazkia: Angel Garcia - Lilloman |
viernes, 23 de septiembre de 2016
Oñatitik Nepalera
ok magazinea
2016-09-23 13:04:05
24 EGUNETAN ZEHAR, EVEREST INGURUKO BAILARAN IBILIKO DIRA
Gaur abiatuko da elkartasun trekina Oñatitik Nepalera
Nepalen iaz izandako lurrikaren ondoren Oñatin eratu zen "Nepal Lagunduz" elkarteak eta Mendiak eta Herriak mendi-gidari taldeak antolatutako elkartasun trekina, gaur abiatuko da Oñatitik. 24 egunez izango dira Nepalen eta hainbat material eramango dute bertara.
Hamar laguneko espedizioa irtengo da gaur Oñatitik Nepal aldera. Everest inguruko bailara zoragarrietan ibiltzeaz gain, lurrikarak kaltetutako herriak ikusi eta Oñatitik bidalitako diruarekin zaharberritu dituzten etxeak eta familiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.
Bide batez, gainera, herritarren eskuzabaltasunari esker batutako materiala (erropak, oinetakoak, botikak...) ere eramango dituzte. Hamabi garraiatzaile kontratatu dituzte lanok egiteko, eta horien laguntzarekin 300 kilo material eraman ahal izango dute bertaraino. Batez ere haurrentzako erropak daramatzate.
24 eguneko bidaia
Guztira 24 egunetan 18 eguneko trekina egingo dute Everest inguruetan, bidez bide eta herriz herri. Bidaia bertikala izango da Jiri herrian (800 m.) abiatu eta Everesteko behe kanpalekuraino (5.450m.) iritsiko dira. Kontraste ederrez betetako bidaia: beheko aldean, trekinaren hasieran, arroz landaketak, platano zuhaitzak eta bufaloak ikusteko aukera izango dute, Gurung, Limbu eta Rai etniak bizi diren herrietan, beraien hizkuntza, erlijio hinduista eta kultura propioarekin. Goiko eremuetan berriz, Tibet jatorria duten Tamang eta Sherpa herri budistak ezagutuko dituzte.
| Oñatitik Nepalera doan taldea |
sábado, 17 de septiembre de 2016
Oñatiko II. Mendi Martxa
Arrakastatsua izan da Oñatiko II. Mendi Martxa, 500 parte-hartzaile baino gehiagorekin
Eneko Azurmendi 2016-09-17 16:09 KIROLA DEBAGOIENA OÑATI
Antolatzaileek balorazio "positiboa" egin dute."Egin duen eguraldia kontuan izanda, oso pozik gaude jendeak izan duen erantzunarekin eta haietako askok zoriondu ere egin gaituzte", adierazi du Josu Lizarralde antolakuntzako kideak. Gaineratu du eguraldi txarrarekin ere martxak baduela bere "xarma".
550 pertsona inguruk hartu dute parte Oñatiko II. Mendi Martxan. "Aurrez izena emanda 553 pertsona zeuden, baina horietatik 60 pertsona inguru ez dira azaldu. Hala ere, 50 pertsonek eman dute izena momentuan bertan, beraz, kopurua mantendu da, gutxi gorabehera", azaldu du Lizarraldek.
Ibilbideari dagokionez, eguraldiak ez du baldintzatu eta bi ibilbideak, bai luzea eta bai motza, "aurreikusitako moduan" egin ahal izan dituzte.
Behe lainoak, baina, ezusteko bat ere eragin du. "Parte-hartzaile batzuk galdu egin dira une batean, ibilbidea markatzen duten zeinuak ez dituzte ikusi-eta", azpimarratu du antolakuntzako kideak. Hala ere, bidera itzultzea lortu dute.
Horrez gain, antolakuntzatik ohartarazi dute "norbaitek" ibilbide motzeko zeinu batzuk kendu dituela eta horren eraginez, beste parte-hartzaile batzuek ere arazoak izan dituztela bidea aurkitzeko.
viernes, 16 de septiembre de 2016
Oñatiko II. mendi martxa.
2016/09/17
07:30 - 08:00
Plazako pilotalekutik
Izen-ematea uztailaren 15ean ireki zen. Izena, Aloña Mendi tabernan edo www.kirolprobak.com atarian egin daiteke. Federatuek 10 €, federatu gabeek 12 €. (Martxaren egunean 2 € gehiago ordaindu beharko dira)
* Izen-emate bakoitzeko euro bat errefuxiatuen alde lan egiten duen HOTZ elkarteari emango zaio.
Martxaren egunean bertan ere izena eman ahal izango da baina 2€ gehiago ordainduta.
Irailaren 17an izango da eta bi ibilbide egin ahal izango dira: luzea (37,5 Km.) eta laburra (27 Km)
jueves, 11 de agosto de 2016
lunes, 1 de agosto de 2016
Euskal selekzioaren aldeko mendi martxa
ESAITek antolatutako mendi martxaren eguneko etapa Oñatin bukatuko da (Segura-Oñati)
Eguneko ibilaldian parte hartzeko, autobusa jarriko da Segurara joateko
Partaideek, kiroldegian egingo dute lo
Hurrengo egunean, Oñati-Leintz Gatzaga etapa osatuko da
Seguratik Oñatirako ibilbidearen perfila (Aloña Mendiko mendi saila) |
lunes, 16 de mayo de 2016
Aloña Mendi Espeleologia Taldea

16/05/2016.
Azken egunotan Udalaitz aldeko koba batera bi irteera egin ditugu. Lehenengoa lagin bioespeleologikoak hartzeko asmoz, bigarrena berriz, galeria pare bat begiratzeko intentzioz. Egin beharreko eskaladak itxura ederra zeukan arren ez dugu zorterik izan.Bide batez, sarrera aldeko argazki batzuk ateratzeko ere aprobetxatu dugu.
Oharra: 3 ogi gutxi dira 5entzako.

domingo, 1 de mayo de 2016
Aloñako XII. Igoera
OK MAGAZINEA
2016-05-01 15:11:49
GIZONEZKOEN GARAIPENA SPRINTEAN ERABAKI DA
Imanol Goñi eta Oihana Kortazar nagusi, Aloñako XII. Igoeran
Sekulako amaiera izan du gaur goizean Aloñako Igoeraren XII. ekitaldiak. Gizonezkoen proba azken metroan erabaki da. Walter Becerra eta Imanol Goñi elkarrekin iritsi dira Foruen Enparantzan kokaturiko helmuga puntura eta azken sprintean, Goñi izan da indartsuena. Emakumezkoetan, Oihana Kortazar elgetarrak nagusitasun osoz irabazi du.
Hamabi urteetako ekitaldirik zirraragarriena eskaini digu gaur goizean Aloñako Igoerak. Inoizko parte-hartzaile kopuru handienarekin -318- ekin zaio lasterketari goizeko 9:00etan. Giro freskoa izan dute korrikalariek eta mendian gora egin ahala, behelainoa, lokatza eta elurra ere ikusi dute lasterkariek. Hori horrela, proba irabazteko faborito nagusiak lehen kilometroetatik jarri dira lasterketa buruan. Gizonezkoetan Walter Becerra eta Imanol Goñik tartea zabaldu dute Aloñara bidean eta bertatik, ia bost minutuko aldearekin igaro dira. Emakumezkoetan berriz, Oihana Kortazarrek ez du areriorik izan. Aloñako gurutzean zazpi minutuko aldea ateratzen zion Nerea Amilibia aiarrari.
Gauzak horrela, gizonezkoen lasterketa azken kilometroan erabaki da. Asfaltoko pista hartu eta herrigunean sartzearekin batera, erritmo aldaketa egiten lehena Becerra izan da. Hala ere, Goñik ondo eutsi dio eta helmugarako 100 metro faltan erasotu du azken honek. Sestao taldeko korrikalariak ezin izan du erantzun eta azkenean, Goñirentzat izan da garaipena (2:04:09). Becerrak lau segundu galdu ditu helmugan (2:04:13) eta podiuma, Iban Letamendik osatu du. Oñatiarra lehen bi sailkatuetatik zortzi minutu pasara sartu da helmugan (2:12:38). Aloñako gurutzean zazpigarren igaro bada ere, kresterioan dexente aurreratu eta podiumean amaitu du txantxikuarrak.
Imanol Goñiren adierazpenak:
Kortazar areriorik gabe
Emakumezkoen artean, Oihana Kortazarrek ez du areriorik izan. Elgetarra beste maila bateko korrikalaria da eta Aloñarako bidean zabaldu duen tartea, nahikoa izan zaio hortik aurrerakoak arriskatu gabe, eta gozatzen egin ahal izateko. Kortazar 2:40:56ean iritsi da helmugara eta ia hamar minutu sartu dizkio bigarren sailkatua izan den Nerea Amilibiari (2:50:52). Podiumeko hirugarren koska, Arantzazu Perez de Arenazarentzat izan da (2:52:44).
Oihana Kortazarren adierazpenak:
Mendia
Mendia
2016-05-01 15:11:49
GIZONEZKOEN GARAIPENA SPRINTEAN ERABAKI DA
Imanol Goñi eta Oihana Kortazar nagusi, Aloñako XII. Igoeran
Sekulako amaiera izan du gaur goizean Aloñako Igoeraren XII. ekitaldiak. Gizonezkoen proba azken metroan erabaki da. Walter Becerra eta Imanol Goñi elkarrekin iritsi dira Foruen Enparantzan kokaturiko helmuga puntura eta azken sprintean, Goñi izan da indartsuena. Emakumezkoetan, Oihana Kortazar elgetarrak nagusitasun osoz irabazi du.
Hamabi urteetako ekitaldirik zirraragarriena eskaini digu gaur goizean Aloñako Igoerak. Inoizko parte-hartzaile kopuru handienarekin -318- ekin zaio lasterketari goizeko 9:00etan. Giro freskoa izan dute korrikalariek eta mendian gora egin ahala, behelainoa, lokatza eta elurra ere ikusi dute lasterkariek. Hori horrela, proba irabazteko faborito nagusiak lehen kilometroetatik jarri dira lasterketa buruan. Gizonezkoetan Walter Becerra eta Imanol Goñik tartea zabaldu dute Aloñara bidean eta bertatik, ia bost minutuko aldearekin igaro dira. Emakumezkoetan berriz, Oihana Kortazarrek ez du areriorik izan. Aloñako gurutzean zazpi minutuko aldea ateratzen zion Nerea Amilibia aiarrari.
Gauzak horrela, gizonezkoen lasterketa azken kilometroan erabaki da. Asfaltoko pista hartu eta herrigunean sartzearekin batera, erritmo aldaketa egiten lehena Becerra izan da. Hala ere, Goñik ondo eutsi dio eta helmugarako 100 metro faltan erasotu du azken honek. Sestao taldeko korrikalariak ezin izan du erantzun eta azkenean, Goñirentzat izan da garaipena (2:04:09). Becerrak lau segundu galdu ditu helmugan (2:04:13) eta podiuma, Iban Letamendik osatu du. Oñatiarra lehen bi sailkatuetatik zortzi minutu pasara sartu da helmugan (2:12:38). Aloñako gurutzean zazpigarren igaro bada ere, kresterioan dexente aurreratu eta podiumean amaitu du txantxikuarrak.
Imanol Goñiren adierazpenak:
Kortazar areriorik gabe
Emakumezkoen artean, Oihana Kortazarrek ez du areriorik izan. Elgetarra beste maila bateko korrikalaria da eta Aloñarako bidean zabaldu duen tartea, nahikoa izan zaio hortik aurrerakoak arriskatu gabe, eta gozatzen egin ahal izateko. Kortazar 2:40:56ean iritsi da helmugara eta ia hamar minutu sartu dizkio bigarren sailkatua izan den Nerea Amilibiari (2:50:52). Podiumeko hirugarren koska, Arantzazu Perez de Arenazarentzat izan da (2:52:44).
Oihana Kortazarren adierazpenak:
sábado, 30 de abril de 2016
Elgoibartarrak nagusi, Buetraitzeko II. Igoera Bertikalean
OK MAGAZINEA
2016-04-30 12:22:26
IBAN MURUA ETA AINHOA LENDINEZ IZAN DIRA ONENAK
Elgoibartarrak nagusi, Buetraitzeko II. Igoera Bertikalean
Duela bi urte gertatu bezala, Arantzazu eta inguruak jendez bete ziren atzo gauean Buetraitzeko II. Igoera Bertikala jarraitzeko. 79 lehiakide elkartu zituen lasterketa, ikusgarria izan zen eta faborito nagusi ziren Iñigo Lariz eta Aitziber Ibarbiak, ezin izan zuten garaipena lortu. Garaikur nagusiak, Elgoibarrera joan baitziren. Iban Murua eta Ainhoa Lendinez izan ziren eguneko lasterkari indartsuenak.
Ikusgarria izan zen beste behin Buetraitzeko Igoera Bertikala. Iazko hutsunearen ostean, korrikalariek egindako eskaerari men eginez, duela bi urte estreinatu zuten proba berreskuratzea erabaki zuten antolatzaileek. Eta atzo ikusitakoaren balorazio azkar bat egiten bada, Aloñako Igoerako lagunek bete-betean asmatu dutela esan daiteke. Lehia, emozioa, sorpresak, zale andana...Buetraitzeko Igoera bertikala, urte luzeetan gelditzeko itzuli da.
Antolatzaileek mimo handiz prestatu zuten lasterketa. Orain bi urtekoa ikusgarria izan bazen, atzokoak puntu bat gehiago irabazi zuela esan daiteke. Hasierako suzko erruberak, deabruaren argitasuna, Gandiaga Topagunean kokaturiko zuzeneko emaitzen pantaila erraldoia...goi mailako ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten zaleek. Guztira 79 lehiakide elkartu ziren 2,7 kilometroko luzera eta 730 bat metroko gora-behera positiboa zuen probara.
Murua eta Lendinez nagusi
Kirol arloan lasterketak denetarik izan zuen. Emozioa, kalitatea, ...eta gaua borobiltzeko pronostiko guztiak hautsi zituzten bi Elgoibartarren ezustekoa. Apostu guztiek Iñigo Lariz eta Aitziber Ibarbia ematen zituzten garaile, baina Iban Murua eta Ainhoa Lendinezek, merezimendu osoz eraman zuten txapela etxera. Muruak (25:09) minutu bat eta 26 segundu atera zizkion helmugan Larizi (26:35), eta podiuma Imanol Goñik (27:49) osatu zuen.
Emakumezkoen artean berriz, lasterketara azken orduan iritsi zen Ainhoa Lendinez izan zen onena. Elgoibartarra arazo fisiko batzuekin ibili da azken asteetan eta Oñatira etortzeko erabakia «azken unean» hartu zuela adierazi zuen. Lendinez 35:25ean iritsi zen helmugara eta 30 segundu atera zizkion Aitziber Ibarbiari (35:55). Podiuma, Maite Zabaleta (37:14) oñatiarrak osatu zuen.
Gizonezkoen artean, aipatzekoa da lehen hamar sailkatuen artean, bi oñatiar sartu zirela. Onena Joseba Molinero izan zen 30:11 denborarekin zazpigarren postuan, eta Iker Arkauz (31:26) atleta gazteak ere, lan bikaina egin zuen bederatzigarren izatea lortu baitzuen.
Sailkapen ofizialak [hemen].
Iban Murua irabazlea Gandiaga Topagunean. Argazkia: www.fotorunners.es
BUITREAITZEKO IGOERA BERTIKALA.SAILKAPENAK.
SAILKAPENAK
http://goiena.eus/oinati/1462004993635
http://ruperak.blogspot.com.es/2016/04/buitreaitzeko-igoera-bertikala.html
| Argazkia:Goiena |
http://ruperak.blogspot.com.es/2016/04/buitreaitzeko-igoera-bertikala.html
viernes, 29 de abril de 2016
miércoles, 13 de abril de 2016
Cueva de Arrikrutz-Oñatiko Kobak
2016/04/13.
Gaur Berria egunkariko lagunen bisita izan dugu Arrikrutz-Oñatiko kobetan. Ostiral honetan Arrikrutzeko koba eta leize-lehoiaren inguruko erreportaje eder bat argitaratuko dute. Ezin duzue galdu!
Gaur Berria egunkariko lagunen bisita izan dugu Arrikrutz-Oñatiko kobetan. Ostiral honetan Arrikrutzeko koba eta leize-lehoiaren inguruko erreportaje eder bat argitaratuko dute. Ezin duzue galdu!
martes, 5 de abril de 2016
lunes, 21 de marzo de 2016
Saioa Arkonada eta Axier Alonso
OK MAGAZINEA
2016-03-21 15:04:35
ARKONADA BIGARREN ETA ALONSO HIRUGARREN
Saioa Arkonada eta Axier Alonso, Kolazinoko mendi lasterketako podiumean
Saioa Arkonada eta Axier Alonso oñatiarrak podiumera igo dira asteburuan Bedian (Bizkaia) jokatu den Kolazinoko mendi lasterketan. Arkonada bigarrena izan zen emakumezkoen artean eta Alonsok berriz, hirugarren postuan amaitu zuen gizonezkoen arteko sailkapen nagusian.
Bi garaikur berri lortu dituzte asteburuan Oñatiko mendi lasterkariek. Saioa Arkonada eta Axier Alonsok podiumean amaitu baitzuten Kolazinoko lasterketa. Bediako (Bizkaia) Tiritu kultur taldeak antolatuta, bigarren ekitaldia bete zuen larunbat goizean Kolazinoko mendi lasterketak. 26 kilometroko ibilbide lokaztu eta azkarrari aurre egin behar izan zioten bertan izan ziren 119 korrikalariek.
Julen Ozaeta izan zen eguneko lasterkaririk azkarrena. Durangarrak 2:06:58 zeharkatu zuen helmuga eta merezimendu osoz jantzi zuen garailearen txapela. Bigarren postua ordea, lehiatuagoa izan zen. Joanes Goitisolo eta Axier Alonso oñatiarrak elkarrekin egin zituzten ibilbideko hainbat kilometro. Tartean galduta ere ibili zirela onartu digu txantxikuarrak. «Niretzat ibilbide oso gogorra zen. Pista asko eta aldapa gutxi zituen eta leku azkarretan sufritzea tokatu zitzaidan» onartu dio OK Magazineari. Azkenean Goitisolo izan zen bigarrena (2:10:55) eta Alonsok hirugarren postuaz konformatu behar izan zuen (2:13:30).
Arkonada bigarren
Gizonezkoen artean ez ezik, emakumezkoetan ere, Saioa Arkonadak podiumean amaitu zuen lasterketa. Kasu honetan, bigarren postua eskuratu zuen Zegaman jaiotako korrikalariak. Zuriñe Frutosek nagusitasun handia erakutsi zuen eta ia sei minutuko aldea atera zion Arkonadari. Artziniegako korrikalariak 2:46:50 amaitu zuen proba.
Arkonadak azken asteetan arazo fisiko txiki batekin ibili den arren, sasoiko jarraitzen duela erakutsi zuen eta denboraldiko hirugarren podiuma eskuratu zuen larunbatean -guztietan bigarrena izan da-. Oñatiarrak 2:52:43 zeharkatu zuen helmuga arrastoa eta 43 segundu atera zizkion helmugan, hirugarren sailkatua izan zen Raffaella Ciavola gasteiztarrari (2:53:26). Aipatu Arkonadak iazko postu berbera errepikatu zuela larunbatean. Iazk ere, azpitxapeldun izan baitzen Bediako lasterketan.
domingo, 31 de enero de 2016
Aloñako Igoera 2016.
Gogoratu, bihar,Otsailak 1 goizeko 08:00tan zabaltzen direla izen emateak
Recordad que mañana,1 de Febrero a las 08:00 se abren las inscripciones!!

Etiquetas:
KIROLAK. ATLETISMOA,
KIROLAK.MENDIA.
martes, 26 de enero de 2016
Formación teórico-práctica sobre nivología y aludes para los montañeros invernales
26/01/2016.
Formación teórico-práctica sobre nivología y aludes para los montañeros invernales
Se aprenderá a usar el sistema ARVA y la pala en rescates. / PICOBARRO El Aloña organiza un cursillo de tres días que cierra mañana la inscripción
- MARIAN GONZALEZ
- OÑATI
Con el objetivo de difundir la cultura de la seguridad en la montaña invernal, la sección mendizale del Aloña ha organizado en febrero un curso de nivología y aludes que celebrará su sesión teórica en Oñati (el día 5) y las prácticas en Gabardito, en el Valle de Hecho, los días 6 y 7 de febrero. Una oportunidad de adquirir conocimientos para permitir disfrutar del montañismo con más seguridad. Y es que no hay que olvidar que la nieve es un elemento complejo y cambiante en las montañas.
El cursillo ayudará conocer mejor el manto nivoso, su transformación, los tipos de aludes y medios para prevenirlos, como importante componente de la seguridad de los que practican montañismo en condiciones invernales. El curso constará de una parte teórica impartida en el salón de actos del Aloña, en Atzeko Kale, y una parte práctica, en el pirineo aragonés.
Todos aquéllos que realizan actividad en montaña invernal saben lo importante que es saber leer la nieve e interpretar su tono de blanco, el ruido que hace cuando se pisa, sus caprichosas formas... a la hora de decidir qué itinerario tomar o cuándo decidir darse la vuelta. Porque a pesar de que la nieve puede parecer siempre igual, en su tiempo de vida, entre la nube y la forma líquida, las condiciones meteorológicas que la acompañan le aportan infinidad de matices. El viento, las temperaturas y sus variaciones, el peso de la propia nieve, el efecto del sol, etcétera, van afectando y modificando la estructura del manto y con ello su estabilidad.
Uno de los objetivos del curso es precisamente conocer la formación y evolución de la nieve, las técnicas de reducción del riesgo y por último, saber como usar el ARVA, la sonda y la pala, los tres elementos de seguridad indispensables en los itinerarios sobre la nieve en la montaña.
El ARVA, por ejemplo, es un aparato que se pone en posición de emisión cuando se empieza la travesía y a partir de ese momento genera una señal que puede salvar vidas. El campo electromagnético suele tener un alcance de 40 metros de longitud y son capaces de recibir una señal en un radio de 30 metros.
No faltará tampoco formación sobre qué hacer si se sufre una avalancha. Cómo actuar de forma correcta en ese momento, con el objetivo de que el alud te entierre lo menos posible, así como una simulacro de rescate de una víctima de alud. El curso tiene un precio de 100 euros e incluye la estancia en el albergue de Gabardito en media pensión. Para más información e inscripciones hay que acudir mañana a la sede del Aloña, de 19.30 a 21.00 o enviar un mail a: alonamendi.mendi. Las plazas son limitadas.
Etiquetas:
KIROLAK.MENDIA.,
Recortes de prensa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

