Mendia
2016-10-10 17:38:46
25 KILOMETROTAKO PROBAN NAGUSI IZAN ZEN OÑATIARRA
Vitoria-Gasteiz Traila irabazi du Maite Zabaletak
Maite Zabaleta mendi lasterkari oñatiarrak garaipen batekin amaitu du aurtengo denboraldia. Atzo goizean, Vitoria-Gasteiz Trailaren emakumezkorik azkarrena izan zen 25 kilometroko distantzian. Ia hamabost minutuko aldea atera zion txantxikuarrak bigarren sailkatuari.
550 korrikalari batu zituen atzo goizean Vitoria-Gasteiz Trailaren aurreneko ekitaldiak. Armentia eta Arabako hiriburuko mendietatik igaro zen lasterketak, hiru distantzia eskaintzen zituen. 15 kilometroko ibilbide motza, 25eko ertaina, eta 42 kilometroko maratoia. Erdibideko modalitatean Maite Zabaleta oñatiarrak ez zuen aurkaririk izan emakumezkoen arteko sailkapen nagusian.
Gaikar Kirolak taldeko korrikalariak, 2:42:37 kronoan gurutzatu zuen helmuga eta ia hamabost minutuko aldea atera zion bigarren postua lortu zuen Maite Solaun (2:57:22) gazte arabarrari. Podiuma Patricia Aguado (3:01:02) asturiarrak osatu zuen.
Ezusteko garaipena
Lasterketa berria izanik, erreferentzia handiegirik gabe joan zen atzo Zabaleta Gasteiz aldera. Gaur eguerdian Oñati Irratian adierazi duenez, «ezustean» iritsi da garaipena. «Hiru lasterketako korrikalariak batera irten ginen eta egia esan amaiera aldera arte ez nekien ze postutan nijoan. Hala ere lehenengo nijoala esan didatenean, postu hori mantentzea izan da helburu bakarra» onartu du oñatiarrak.
Lasterketaren balorazioa egiteaz gain, beste hainbat kontu ere azaldu ditu Gaikar taldeko korrikalariak. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:
Zabaleta izan zen 25 km. lasterketako emakume azkarrena. Argazkia. www.fotorunners.e |
No hay comentarios:
Publicar un comentario