Arantzazuko harrobiaren handitzeak ekarriko lituzkeen ondorioez jardungo dute martitzenean
2016-10-20 17:09 OÑATI
Arantzazuko harrobiaren balizko handitze batek izango lituzkeen ondorioen inguruan azalpenak emateko informazio bilera irekia egingo du Oñatiko Udal Gobernuak datorren martitzenean, urriak 25, osoko bilkuren aretoan. Zapatuan, Arantzazu Defenda Dezagun! herri plataformak proiektu horren inguruan duen desadostasunaren berri emango du Arantzazuko auzo-etxean.
Arantzazuko harrobia ustiatzen duen Aridos Aloña enpresak harrobia handitzeko proiektua du. Handitze hori Kortakogaineraino helduko litzateke, herri lurrak hartuz. Harrobiaren handitzearen proiektua Natura 2000 eremu babestuaren barruan proposatzen du enpresak, Aizkorri Aratz parke Naturalean.
Martitzenean, urriak 25, harrobiaren egoerari buruz eta handitzeak ekarriko lituzkeen ondorioei buruzko informazio bilera egingo dute osoko bilkuren aretoan, 19:00etan, Udal Gobernuak deituta.
Herri plataforma
Bestalde, zapatuan, Arantzazu Defenda Dezagun! herri plataformak proiektu horren inguruan duen iritzia emango du Arantzazuko auzo-etxean. Debagoieneko eragile ezberdinetako ordezkariek osatzen dute plataforma hori.
Harrobiari buruz osoko bilkuran izandako eztabaidak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario