Erreka garbitzen eta landare inbaditzailea kentzen izan dira oñatiarrak
2016-10-16 14:28 INGURUMENA OÑATI
Ibai Lagun eta Zero Zaborren ekimenaren barruan, Oñatiko errekak garbitzen izan dira gaur 48 lagun inguru. 09:00etan elkartu dira Foruen Plazan erreka garbitzera joateko laugarren urtez, eta zabor ugari ateratzeaz gain, Helianthus tuberosusizeneko landare inbaditzailea ere ateratzen aritu dira bolondresak.
Lau taldetan banatuta, gune ezberdinetan aritu dira erreka garbitzen auzolanean. Horietako bat Mikel Kortabarria oñatiarra izan da, bigarren urtez izan da erreka garbitzen. Bere esanetan: "Igartzen da errekak garbiago daudela, bulto handiak aterata daudela uste dut, baina oraindik zaborra dago. San Martineko zubian bizikleta bat atera dugu, baina bereziki landare inbaditzailea ateratzen ari gara".
Helianthus tuberosus
Zaborra plazan ikusgai
13:00etan, batutako zaborra eta landareak Foruen Plazan jarri dituzte. Hala, herritarrek errekan dagoen zaborra ikus dezaten, eta bide batez errekak garbi izan behar direla kontzientziatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario