sábado, 15 de octubre de 2016

Jokin Garai irabazi du Hiru Handiak mendi lasterketa

goiena



Jokin Garai oñatiarrak irabazi du Hiru Handiak mendi lasterketa

Julen Iriondo 2016-10-15 21:42   KIROLA  DEBAGOIENA  OÑATI
Garaik egindako denbora izan da 11:18:25. Lasterketa erdira arte bost laguneko taldetxo baten joan da, baina han utzi ditu atzean gainerakoak. Landan lau minutuko aldea zuen, eta alde hori handitzen joan da kilometroak pasa ahala. 15 minutu atera dizkio azkenean bigarren izan den Mikel Etxeberriari, eta bat gehiago hirugarrenari, Ander Gerrikaetxebarriari.
Gorbea, Anboto eta Aizkorri lotu dituen 100 kilometroko lasterketa irabazita, Garaik zera adierazi du: "Eroso ez dakit irabazi dudan, baina nuen aldea ondo kudeatuz nahikoa ondo heldu naiz, osorik".
1.700 parte-hartzaile izan ditu lasterketak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario