martes, 4 de octubre de 2016

"Thrill"

Aitor Osuna oñatiarrak "Thrill" diskoa kaleratu du

Ibon Carmona 2016-10-03 17:05   KULTURA  OÑATI
Bere bigarren diskoa da eta 12 kantaz osatua dago. Aurreko CDa bezala, Thrill ere autoekoiztua izan da. CDa Oñatiko Ongi eta Oñati tabernetan salgai dago 5 euroren truke.
Aitor Osuna. | 
Duela bi urte Unfit diska atera eta gero, lan berri batekin dator musikagile oñatiarra. CD berriaren izenburua Thrill da eta 12 kantaz osatua dago. Pop independientea da kantetan nabarmentzen den estilo nagusia, baina rhythm and blues, pop-rock, rap, elektronika, dance eta funk ukituekin. “Orokorrean ingelesez abesten dut, eta batzuetan gazteleraz. Kantek gai ezberdinen inguruan hitz egiten dute; besteak beste, gizarte-kritikaz, sexuaz, amodioaz, gorrotoaz eta hegan egiteko nahiaz”, aipatu du Osunak.
Disko osoa autoekoiztua da; etxean grabatu du, errekurtso oso gutxi zituela. Hala ere, kolaborazioetarako momentuan ez da bakarrik egon: “Lagash taldeko gitarristak lagundu dit nahasketekin. Era abestian Txileko bi abeslarirekin kantatzen dut, Max Moralesekin eta Joaquin Jauregirekin, hain zuzen. Just How We Do kantuan, berriz, New Yorkeko DKMTR raperoak konposizioan lagundu dit”. Masterizazio lanak Doctor Master estudioak egin ditu, eta Rock CDk, berriz, diskoaren fabrikazio eta distribuzio digitala.  

Ongi eta Oñati tabernetan salgai

Diskoa kontzertuan aurkeztu ez den arren, jada Oñatiko Ongi eta Oñati tabernetan salgai dago 5 euroren truke. “Nahiago dutenek Facebookeko Aitor Osuna Fan Page-arekin kontaktuan jarri eta 8 euroren truke etxera bidaliko zaie diskoa”, gehitu du. CDa lortzeko bide horiez gain, diskoa iTunes, Spotify, Youtube edota Tidal plataforma digitaletan egongo da igota.

No hay comentarios:

Publicar un comentario