Mostrando entradas con la etiqueta GIMNASIA RITMICA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GIMNASIA RITMICA. Mostrar todas las entradas

jueves, 28 de enero de 2016

Debagoieneko gimnastak

Debagoieneko gimnastak denboraldia hasteko gertu daude

Xabi Urzelai 2016-01-28 10:00   KIROLA  ARRASATE  BERGARA  OÑATI
Ikasturtea hasi zutenetik gogor entrenatzen ibili ostean, Bergarako Ariznoako, Oñatiko Aloña Mendiko eta Arrasateko Dragoi taldeko gimnastak lehian hasteko irrikan daude. Arrasatekoek Azkoitian hasiko dute denboraldia, asteburuan. Otsailaren 20an, berriz, Bergaran izango da Gipuzkoako txapelketa.
Azkoitian lehiatuko den taldeetako bat, gazte mailako arrasatearrak. | 
"Osasuntsu dago taldea, gimnasta kopuru aldetik, esaterako, ez daukagu kexatzerik", adierazi du Ariznoako ordezkari Nagore Jimenez. Daukaten gimnasta kopuruarekin Arrasaten ere oso pozik daude: "Azken bost urteotan asko hazi da kluba, 125 gimnasta ditugu aurten, eta datu oso pozgarria da hori. Txarrena da gehienezko muga jarri behar izan dugula, eta neskak ditugula itxaron zerrendan. Pena da horrela egon behar izatea, baina muga jarri behar izan dugu, gainezka egin aurretik", adierazi dio GOIENAri Dragoi taldeko Edurne Elkorok. Eta adierazi du, gimnastek ondo entrenatu ahal izateko leku falta izaten dutela. 
Asteburuan, lehenengoa 
Arrasatekoek asteburuan hasiko dute denboraldia, Azkoitian egingo duten amateur mailako eskola arteko txapelketan –zapatuan eta domekan–, eta Bergarakoek eta Oñatikoek aurrerago hasiko dituzte txapelketak, otsailaren 20an egingo duten Gipuzkoako B mailako txapelketan. Hain zuzen, Ariznoaren ardura izango da txapelketa hori Bergaran antolatzea.  
Zalantza barik, Oñatiko taldekoendako urte berezia izango da, klubak 25 urte betetzen dituelako eta urtea ospakizunetan murgilduta emango dutelako [Ikus Puntua aldizkarian Almudena Cid gimnasta ohiari egindako elkarrizketa]. Martxoan, esaterako, erakustaldi berezi bat egingo dute, leku ezohikoan, Santa Ana aretoan. 
Ondo pasatzeko helburuaz 
Hori da, hain zuzen, talde guztiek duten helburua: "Umeek kirola modu osasuntsuan egitea da gura duguna, eta gustura ibil daitezela", dio Jimenezek. Esaterako, Dragoiko aerobik taldeko neskak Espainiako Txapelketan –Bilbon– podiumera igo ziren iaz [Harmailatik saioan izango dira astelehenean, 22:00etan]. Lorpen handia izan zen; txapelketetan txukun jarduteko lan egiten dute, baina ibarreko taldeak ez dira emaitzekin obsesionatzen: "Egon daitezela ahalik eta urte gehien gimnasia erritmikoa egiten, horrek pozten gaitu. Erakusten duelako gustura daudela kirol jarduera hau egiten", adierazi du Elkorok.

sábado, 16 de enero de 2016

Almudena Cid egon da Oñatin

goiena

Bere esperientziak kontatu ditu Almudena Cid gimnastak Oñatin

Oihana Elorza 2016-01-16 14:30  OÑATI
Almudena Cid eta Lide Osinaga | 
"Ez zarete saiatu behar onenak izaten, besteengandik ezberdinak izaten baizik. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta horiek landu behar dira", esan die Almudena Cid gimnastak Oñatiko kultura etxera joan diren ume eta gaztetxoei. "Gustura egin behar da gimnasia eta zuek ere lagundu diezaiokezue entrenatzaileari, musika hautatzen edo ariketa berriak sortzen, adibidez", esan die lau joko olinpiarretako finaletara iritsi den munduko gimnasta bakarrak. Aloña Mendik gonbidatuta etorri da.

martes, 16 de junio de 2015

Gimnasia ritmica.

16/06/2015.

d.v.

Saludable e ilusionante cantera a las puertas del 25 aniversario

Cada vez más. Todas las gimnastas del Aloña posaron juntas al término de la exhibición que cerraba la temporada 2014/15.
Cada vez más. Todas las gimnastas del Aloña posaron juntas al término de la exhibición que cerraba la temporada 2014/15. / MARIAN
  • 97 niñas de entre 4 y 14 años han trabajado esta campaña una disciplina que aúna flexibilidad, coordinación y sentido del ritmo

  • La sección de gimnasia rítmica del Aloña cerró el curso con una exitosa exhibición

  •  
  • OÑATI
La gimnasia rítmica ha cerrado el curso con una exitosa exhibición que dejó pequeño el domingo el frontón del polideportivo Zubikoa. Noventa y siete niñas de entre 4 y 14 años que trabajan a las órdenes de Lide Osinaga, Laura y Carol, demostraron las habilidades adquiridas durante el año con las mazas, las cintas, pelotas y los aros y se llevaron la ovación de un público entregado.
Las benjaminas del club demostraron desparpajo e ilusión en sus coreografías grupales frente a la más depurada técnica de las veteranas. La gimnasia rítmica aporta mucha flexibilidad y sentido del ritmo, y al mismo tiempo las clases son un punto de encuentro para las niñas que lucían orgullosas, trajes, peinados y maquillaje.
Según los especialistas es una de las disciplinas deportivas más completas y bellas ya que aúna las características del deporte (flexibilidad, fuerza, coordinación,velocidad, resistencia...) más las del arte (ritmo, plasticidad, sincronismo, armonía, espectáculo...).
En continuo crecimiento
Osinaga está muy contenta de la marcha de la sección que el próximo curso celebrará su 25 aniversario. «Cada vez somos más grandes, no solo en número de gimnastas, también en lo que hacemos. De una exhibición al año se ha pasado a dos, una comida, a partir de benjamines salen a otras competiciones y exhibiciones... El objetivo es seguir así, demostrar que tenemos ganas de hacer cosas y que un deporte minoritario como el nuestro tenga presencia».
Se mostró también satisfecha por cómo había ido la exhibición «a las niñas se les ha visto contentas que es lo más importante».
Feliz estaba también la juvenil oñatiarra Ariadna Burgos, Campeona de Euskadi, que pese a militar en la actualidad en el Ariznoa bergarés se ha formado en el Aloña, y fue una de las gimnastas más aplaudidas por la calidad de sus coreografías.

miércoles, 2 de julio de 2014

Arianna Burgos oñatiarra, Euskadiko txapeldun

 OK MAGAZINEA
Gimnasia Erritmikoa
2014-07-01 
Kadete B mailan lortu zuen saria

Arianna Burgos gimnasilari oñatiarrak urrezko domina lortu zuen duela hilabete (ekainak 1) Leioan jokatutako Euskadiko txapelketan. Ariannak soka eta uztaiarekin egin zituen saio bana, eta bietan lortutako puntuazioa handiei esker, txapelketa irabazi zuen kadete B mailan.

Ariannak egun 16 urte ditu, eta gazte mailetan hainbat urtez Aloña Mendiko Gimnasia taldean ibili ondoren, azken hiru denboraldiotan Bergarako Ariznoa taldean ari da
Añadir leyenda

domingo, 27 de abril de 2014

Aloñako gimnastek erakustaldia egin zuten Illunben

Mireia Bikuña 2014-04-27 20:18   Kirola  Oñati
Gipuzkoa Basketek eta CAI Zaragozak jokatutako partiduan egin dute erakustaldia. Hain justu ere, atsedenaldian eta entrenatzaileek hutsarteak eskatu dituzten uneetan egin dituzte koreografiak.
ACB ligako saskibaloi partiduan erakustaldia egitearena nondik nora sortu zen galdetuta, hauxe esan digu Lide Osinaga entrenatzaileak: "Baskoniaren partidu baten ikusi nituen Gasteizko gimnastak eta pentsatu nuen halako zerbait egitea nere neskatilekin. Gure lana kanpoan erakusteko modua izan da. Baskoniari eta Gipuzkoa Basketi baimena eskatu eta lanean hasi ginen"