Bere esperientziak kontatu ditu Almudena Cid gimnastak Oñatin
2016-01-16 14:30 OÑATI
"Ez zarete saiatu behar onenak izaten, besteengandik ezberdinak izaten baizik. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta horiek landu behar dira", esan die Almudena Cid gimnastak Oñatiko kultura etxera joan diren ume eta gaztetxoei. "Gustura egin behar da gimnasia eta zuek ere lagundu diezaiokezue entrenatzaileari, musika hautatzen edo ariketa berriak sortzen, adibidez", esan die lau joko olinpiarretako finaletara iritsi den munduko gimnasta bakarrak. Aloña Mendik gonbidatuta etorri da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario