Yolanda Arrieta idazlea dator euskaltegira
2016-01-26 11:21 OÑATI
Hilaren 28an, eguena, etorriko da, Yolanda Arrieta udal euskaltegira, 18:00etan. Markina-Xemeingo idazleak 2015ean, Euskadi literatura saria irabazi zuen, gazte literatura arloan, Oñatin aurkeztuko duen 'Argiaren alaba' liburuarekin. Bizenta Mogel idazlearen bizitza kontatzen du Arrietak liburu honetan eta literatura klasikora hurbiltzeko aukera eskainiko du. Hitzaldi irekia izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario