skip to main |
skip to sidebar
Kale garbiketa zerbitzua
Kale garbiketa zerbitzuaren kudeaketa zuzenean hartzearen onurak azaldu ditu Udalak
Gaur egun FCCk eskaintzen duen kale garbiketa zerbitzua urritik aurrera Udalak berak zuzenean kudeatzeko hartutako erabakiaren arrazoiak azaldu zituen Mikel Biain alkatea, kultur etxean eskainitako informazio bilera irekian. FCCk ematen duen zerbitzuan dauden akatsak eta gabeziak aipatu zituen aurrena: makineria ez berritzea, bajan dauden langileak ez ordezkatzea, amortizatutako makinengatik fakturatzen jarraitzea... Udalak zuzenean kudeatuta kale garbiketa zerbitzua eraginkorragoa izango dela adierazi zuen eta, gainera, merkeagoa. Egungo baldintza berberetan %15eko aurrezpena izango luke Udalak, alkatearen esanetan. Egun kale garbiketan diharduten langileen etorkizunari dagokionez, Udalak konkurrentzia edo lehia eskubidea bermatu behar duela esan zuen alkateak, baina legeak ahalbidetzen duen neurrian, malgutasunez jokatzeko asmoa dutela (Jarraitu). Bestalde, LAB sindikatuak ere komunikatu bat plazaratu zuen, kale garbiketa zerbitzua publiko egiteko Udalak hartutako erabakia defendatuz. Testu osoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario