Inaugurazio ekitaldiko argazki bilduma [hemen].
2016-01-16 17:20:15
JENDE ASKO HURBILDU ZEN ATZOKO INAUGURAZIORA
Bizipoz izeneko kafetegia ireki du Markel Irizarrek Oñatin
Trek-Segafredo taldeko Markel Irizar txirrindulari oñatiarrak, pauso berri ba eman du bere bizitzan. Txirrindularitzatik kanpo, baina betiere kirol honi erabat lotuta dagoen kafetegia ireki baitu Oñatin. Atzo arratsaldean egin zuten inaugurazio ekitaldia eta jendetza bildu zuen negozio berriaren irekierak.
Gaur egun txirrindulari izaten jarraitzen badu ere, etorkizunera begira jarri da dagoeneko Markel Irizar ziklista oñatiarra. Bizipoz izeneko kafetegi berria inauguratu zuen atzo bere jaioterrian eta egiari zor, txirrindularitzaren ukitu eta dekorazioa dauka negozio berriak. Irekiera jaialdia oso jendetsua izan zen. Arratsaldeko 18:00 gaztetxoenen gozamenerako txokolatada egin zuten Porrotx pailazoaren laguntzarekin eta ondoren nagusienen txanda iritsi zen. Luntx amaigabea, Lazkaoko Musika eskolako taldearen kontzertua, bideo emanaldia...erabat hunkituta gelditu zen Irizar. Oñatiko lagun eta senitartekoak ez ezik, Miguel Indurain, Haimar Zubeldia, Angel Edo, Egoi Martínez, Xabier Usabiaga, Arritxu Iribar...bezalako aurpegi ezagunak elkartu zituen ekitaldiak.
Denboraldi hasierarako prest
Irizarrek Mallorkan hasiko du aurtengo denboraldia; aurten amaituko zaio kontratua ziklista oñatiarrari baina OK Magazineari jakinarazi dionez, «oso lasai» dago uneotan. «Indartsu eta gogotsu» sentitzen baita ikasturte berrirako.
Hemen daukazue ekitaldi amaieran, Trek-Segafredo taldeko ziklista oñatiarrarekin egindako elkarrizketa:
Inaugurazio ekitaldiko argazki bilduma [hemen].
No hay comentarios:
Publicar un comentario