jueves, 21 de enero de 2016

Kea bai baina ez da surik izan

Irizar okindegiko labetik ke asko irteten zela eta, suhiltzaileei deitu zaie goizean

2016/01/21

Kea bai baina ez da surik izan
  7.00ak inguruan jaso da abisua Irizar okindegitik bertatik. Labeetako batetik ke asko irteten zela eta, segurtasun protokoloa jarri da martxan. Horrelakoetan, suhiltzaileak, Ertzaintza eta udaltzainak mobilizatzen dira eta goizean  halaxe egin da. Zorionez dena den, sustoa besterik ez da izan. Ke asko bai baina surik ez baita atzeman. 
  Goizean goiz Atzeko Kaletik zebiltzan lagunak harrituta geratu dira suhiltzaileen hiru kamioi han ikusita baina ez da okerrik izan eta suterik ere ez. Horrelakoetan segurtasun protokoloa aktibatzen da eta  prebentzioz beti ere, suhiltzaileak ez ezik, ertzainak eta udaltzainak  mobilizatzen direla adierazi digu udaltzain-buruak. Lokalean pilatu den kea xurgatuta suhiltzaileak Zubillagako parkera itzuli dira.   
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario