Mostrando entradas con la etiqueta KIROLAK.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KIROLAK.. Mostrar todas las entradas

martes, 6 de diciembre de 2016

Oñatiko Kirol Sariak 2016



Como cada año se premiará a deportistas, equipo deportivo, técnica/o, voluntaria/o locales relacionados con el mundo del deporte
Entre otros premios se repartirá el premio "Herritarren saria" al candidato/a que más votos haya recibido.
Herritarren saria
Se podrá votar hasta el 21 de diciembre. Además se sorteará una cena para dos personas entre los que voten.
Sólo se tendrá en cuenta un voto por cada correo electrónico.

lunes, 7 de noviembre de 2016

Oñatiko Eskola Kirolaren osasuna

ok magazinea
Aitor Guridi
2016-11-07
Oñatiko Eskola Kirolaren osasuna
Badira hiru ikasturte, Oñatin kirolaren egoera zein zen jakiteko azterketa bat egin zela. Bertan, kirolarekin zerikusia zuten alderdi desberdinak behatu zituzten; Kiroldegia, Aloña Mendi-a, Eskola Kirola, herriko kirol instalakuntzak…etab.

Ikasturte horretan, eskola kiroleko batzordean sartu nintzen ni eta bertako egoeraren berri izan nuen. Egia esan, puntu batzuk ezagutzen nituen baina beste batzuekin harrituta geratu nintzen. Gure eskola kirolaren osasuna hobea zelakoan nengoen eta nindoan leku guztietan horrela adierazten nuen gainera. Batzordea barrutik ezagutuaz eta nire alaba eskola kiroleko programan murgiltzen hasi zenean, hutsune horiek are argiago ikusten hasi nintzen.

Azterketak argitzera eman zuen puntuetako bat eskola kiroleko batzordeak entitate juridikorik ez duela izan zen eta legalki ez dela existitzen. Orain arte, eskola kirola ikasturtez ikasturte bertan egon diren eskola desberdinetako koordinatzaile, guraso eta udaleko langileak egin duten lanaren ondorioa izan da. Hala ere, eskola kirola ez da inoiz erakunde bat izan. Kanpo aholkularitzaren arabera, honek etorkizunean arazoak ekarri zitekeen. Hau horrela izanik, egoera eguneratu beharra ikusi zen. Ondorioz, eskola kirol batzordeari entitate izaera emateko, Eskola Kiroleko Elkartea osatzeko aholkua jaso genuen.

Momentu honetan, herriko ikastetxe eta guraso elkarte desberdinak Eskola Kiroleko Elkartea eraikitzen ari gara. Behin hori egin ondoren, Oñatirako egokia ikusten dugun eskola kirol programa prestatzen hasiko gara poliki-poliki. Horretarako, lehen aipaturiko azterketak emandako datuak eta horren inguruan ikastetxe desberdinak, udalak eta herriko kirol elkarte desberdinek egindako gogoetak izango dira kontutan. Idatzi honetan ez ditut denak aipatuko, luze joko lukeelako baina bai ondorengo hau.

Aurreko batean idatzi nuen bezala, gure herrian eskola kirolak beste edozein herritan baino ikasturte gehiago daramatza eta familia askotako astebukaeratako bizimoduan barneratuta dago. Larunbat goizetan, gure seme-alabak eskola kirola egitera joatea ohikoena bihurtu da baina ekintza hori eskola kirola al da? edo txapelketa soila da? Zeintzuk dira eskola kirolaren helburuak?

Nere bizipenengatik eta burututako azterketak azaldutakoagatik, momentu honetan gure seme alabak egiten dutena txapelketa bat da, ez ordea eskola kirola. Horrez gain, ikastexe, guraso elkarte eta Aloña Mendik egindako hausnarketan, gaur egungo programak ez ditu betetzen eskola kirolerako nabarmendutako helburuak. Adibide bat jartzearren, astean zeharreko saioaren artean eta asteburuetako partiduaren artean ez dago inongo loturarik. Gainera, asteburu askotan partidua jolastera datozen haurrek ez dituzte arauak ezagutzen, ez nola jolasten den, ezta zeintzuk diren euren taldekideak. Dudarik gabe, neska-mutiko bakoitzaren abileziaren arabera jolasten dira partiduak.

Datozen ikasturteetan eskola kiroleko elkarteak burutuko ditu egin beharreko hobekuntzak Eskola Kirolaren funtzionamenduan. Zalantzarik gabe, denetariko iritziak izango dira baina kontutan hartzea gustatuko litzaidake hor lanean dabiltzenak denondako onena dena bilatzen ari direla. Jarraituko du... 

domingo, 16 de octubre de 2016

Iban Altuberen omenezko mendi bizikleta irteera

goiena

Iban Altuberen omenezko mendi bizikleta irteera Oñatin

Julen Iriondo 2016-10-16 14:59   KIROLA  DEBAGOIENA  OÑATI
185 lagunek parte hartu dute martxan, eta antolakuntzatik adierazi dute ibilbidearen gaineko oso iritzi onak jaso dituztela parte-hartzaileen aldetik.


lunes, 26 de septiembre de 2016

Egoitz Atxaga irabazle

ok magazinea
2016-09-26 16:14:29
ATZO ARRATSALDEAN JOKATU ZEN TXAPELKETA SAN MARTINEN
Egoitz Atxaga irabazle, herriko bola-joko txapelketan
Herri mailako bola-joko txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean San Martineko zuhaiztian. Urteroko legez, ikusmin handia piztu zuen lehiak eta parte hartzaileak ez ezik, ikusle ugari bildu ziren bolatoki zaharraren inguruetan. Duela bi urte bezalaxe, garailea, Egoitz Atxaga tiralari gaztea izan zen.

Lehia polita eskaini zuten atzo arratsaldean San Martineko zuhaiztira hurbildu ziren parte hartzaileek. 70 jokalaritik gora elkartu zituen Kurtze Baltz elkarteak San Migel jaien bueltan antolatutako urteroko hitzorduak. Kirol arloari dagokionez onena, Egoitz Atxaga izan zen onena 7 txirlo botata.

Parte hartzaile guztiek hiruna jaurtiketa egin ostean, Atxaga izan zen gehien nabarmendu zena 7 txirlo botata. Bigarren eta hirugarren postuak berriz, berdinketa hausteko tiraldian erabaki ziren. Jaurtiketa ugariren ostean, Karmelo Guridi eta Iñigo Irazabalek 5na txirlorekin, amaitu zuten bigarren eta hirugarren postuetan hurrenez hurren.
Atxagak irabazi zuen atzoko bola-joko txapelketa. Argazkia: Kontzejupetik


lunes, 18 de julio de 2016

KANTOI KRIT 2016.CLASIFICACION GENERAL.SAILKAPEN OROKORRA.


Kantoikrit kriteriuma 2016.

EGITARUA

  • 20:00 Dortsal hartzea
  • 21:30 Zirkuitua zabaldu
  • 22:00 Lasterketa
  • 23:00 Sari banaketa

SAILKAPENAK.

ARGAZKIAK

IBILBIDEA

TXIRRINDULARIAK

IZEN EMATEA

KARTELA

AURKEZPENA

jueves, 14 de julio de 2016

sábado, 9 de julio de 2016

KANTOIKRIT 2016.AURKEZPENA.

2016/07/2016.

AURKEZPENA

Atzo arratsaldeko 19:00etan aurtengo Kantoikrit-eko aurkezpena egin zen Bizpozen  .

Jon Ibarrondo eta Antton Zubia.


Pinoi finkodun kriteriuma, 100% urbanoa, 2016ko uztailaren 16an ospatuko da Oñatiko alde zaharrean.


 

ARAUAK


> Zirkuituko 18 birak egiten dituen lehen txirrindularia helmugatik pasatzean amaituko da lasterketa. Egindako itzulien eta helmugaratzeen arabera osatuko da sailkapena.
>  Lasterkari bikoiztuak kaleratuak izango dira.
>  Pinoi finkoko bizikletak soilik (eraldaturiko errepideko bizikletak debekatuta).
> Ez da inolako freno manualik onartuko. Kalapie, strap edo pedal automatikoz osatutako pinoi finkoko sistema bakarrik.
> Kaskoa derrigorrezkoa.
> Pista edo errepideko manilarra derrigorrezkoa (bullhorna debekatuta).
> 16-18 urte artekoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute. 
> Parte-hartzaile guztiek bete beharko dute dokumentu bat, gerta daitekeen edozein istripuren aurrean antolakuntzari ardura kenduko liokeena.
> Antolakuntzak ez du hartuko gerta daitezkeen ezuste edo istripuen ardurarik.
> Anbulantzia egongo da.
> Hirugarrenei gerta dakieken ezbeharrentzako asegurua izango da.

 

SARIAK

> 1. sailkatua: POLO&BIKE Williamsburg3 koadroa eta Euskal produktuen otare bikaina.
> 2. sailkatua: BONTRAGER Ballista kaskoa eta Euskal produktuen otarea.
> 3. sailkatua: Euskal produktuen otarea.
> Lehena, lehen biran: 100€

IZEN-EMATEAK

> KRITERIUMeko izen-emateak ekainaren 20tik aurrera egin ahal izango dira www.sailkapenak.com-en. 
> Plazak mugatuak izango dira: 60 partehartzaile.
> Izen-emate bakoitza 28€ ordaindu beharko da.

Iñigo Idigoras,Antton Zubia eta Jon Ibarrondo.



domingo, 3 de julio de 2016

KANTOIKRIT 2016.IBILBIDEA.

-FORUEN ENPARANTZA.(Irteera)
-LOPE DE AGIRRE KALEA.
-PORTU KALEA.
-SAN ANTON KALEA.
-AITA MADINA KALEA(ezkerrera).
-UNIBERSITATE HIRIBIDEA.(Rotondan buelta)
-UNIBERSITATE IBILBIDEA.
-FORUEN ENPARANTZA.(Helmuga).

18 bira.

Distantzia totala: 24 kilometro(1.4 birako).

Trafikorik gabeko zirkuitoa.


sábado, 2 de julio de 2016

jueves, 30 de junio de 2016

Spartan Race Bilbao 2016.

ok magazinea

2016-06-29 12:42:20
TALDEKAKO SPRINT DISTANTZIAN LEHIATU ZIREN TXANTXIKUARRAK
Oñatiko talde bat bigarren, Spartan Race oztopoen lasterketan
Bilboko Artxandako inguruneak, Spartan Race izeneko oztopoen lasterketa ikusgarria hartu zuen larunbatean. Bertaratu ziren lehiakideek, helmugara iristeko, mota guztietako zailtasunak eta tranpak gainditu beharko izan zituzten eta proba berezi honetan ere, Oñatiko talde bat nahiko fin aritu zen. Sprint distantziako taldekako lasterketan, bigarren postua eskuratu baitzuten txantxikuarrek.

4.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen larunbatean Spartan Race izeneko munduko oztopo-lasterketarik garrantzitsuenak. Bilbon (Artxandan) era honetako proba bat egiten zen aurreneko aldia izan da eta elkartu zen jendetzaren erantzuna ikusirik, arrakasta handiz ospatu zen ekitaldia izan dela esan daiteke. Kirol modalitate berria izan arren, azkenaldian moda-modan jarri da eta geroz eta zaletu gehiago dituzte era honetako erronka gogorrek.

Mundu osoan milaka jarraitzaile ditu eta Spartan Race lasterketa Bilbon ez ezik, besteak beste, Berlin, Los Angeles, Madril, Rio de Janeiro, Sydney, Tokio, Txileko Santiago, Baku, Doha edo Dubai hirietan ere jokatuko da.

Distantzia ezberdinak

Bilboko lasterketak hiru distantzia ezberdin aurkezten zituen. 7 kilometrokoa, 15ekoa eta luzeena 20 kilometrokoa zen. Sua duten jauziak, alanbre arantzadunen azpitik eta lokatzatik herrestatzea, sokekin eskalada egitea edo pneumatiko erraldoiak alde batetik bestera mugitzea izan ziren parte-hartzaileek egin zituzten probetako batzuk.

Oñatiarren kasuan, distantzia motzenean lehiatu ziren eta taldekako modalitatean lan bikaina egin zuten. Iosu Unzurrunzaga, Iker Arkauz, Ander Varela, Anartz Azkarateaskasua eta Jokin Ugartek osatu zuten taldea ea guztientzat lehen aldia izan zen era honetako proba batean. Azken honek Bilbon bizi izandako esperientziaren berri eman zuen atzo eguerdian Oñati Irratian.

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:


Oñatiko taldea Bilboko lasterketa amaieran.

domingo, 14 de febrero de 2016

URREZKO AIZKORA 2016.

http://ruperak.blogspot.com.es/2016/02/urrezko-aizkora.html

OK MAGAZINEA.
2016-02-14 13:58:58
OTAEGI-LOPEZ BIKOTEA GAINDITU DU GAUR EGUERDIAN OÑATIN
Rekondo eta Saralegik eskuratu dute final nagusirako azken txartela
Herri kirol ikuskizun bikaina ikusi da gaur eguerdian Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Urrezko Aizkora txapelketako azken finalerdi erabakiorrean, Rekondo eta Saralegi nagusi izan dira Otaegi eta Lopezen aurrean. Garaipen honi esker, hilaren 28an Azpeitian jokatuko den final nagusirako azken txartela eskuratu dute.

Lehia polita eta parekatua eskaini dute gaur eguerdian Oñatin, Urrezko Aizkorako azken finalerdian aritu diren lau aizkolariek. Lan ederra egin dute eta harmailetan zeuden zaleek, gogotik eskertu dute hauek egindako lana. Guztira sei modalitate ezberdinetan moztu behar izan dute enborra: zeinek kolpe gutxien, zeinek azkarren, enborra zutik, binaka... eta proba guztietako denborak batuta erabaki da irabazlea. Aurreneko bost lanak osatuta, 22 segunduko abantailarekin hasi dute azken jarduna Rekondo eta Saralegik eta azken honetan ere, Otaegi eta Lopez baino hobeak izan dira.

Garaipen honi esker, Azpeitiako finalerako txartela eskuratu dute. Aipatu, aizkolarien lan ezberdinen artean, Iñaxio Perurena harrijasotzaileak erakustaldi bikaina eman duela pisu eta forma ezberdinetako harriekin.

Finala otsailaren 28an

Oñatiko kanporaketa amaituta, otsailaren 28an Azpeitian jokatuko den final nagusira begira jarrita daude aizkolariak. Gaur eguerdiko garaipenarekin, Rekondo eta Saralegik, Atutxa eta Mugertza eta O-Toole eta Vicente izango dituzte aurkari Urrezko Aizkora eskuratzeko lehia erabakiorrean.

Rekondo eta Saralegi Zubikoako finalerdian lanean

sábado, 13 de febrero de 2016

“Urrezko aizkora”

21/02/14.

Euria egingo balu Zubikoako pilotalekuan 11:30

  • Jon REKONDO-Ruben SARALEGI bikotea 
  • Beasainen otsailaren 5ean jokatuko den B taldeko bigarren sailkatuaren kontra (AZURMENDI-LARRETXEA/O'TOOLE-VICENTE)
Si llueve será en Zubikoa

jueves, 24 de diciembre de 2015

Kirolari onenak saritu dituzte Oñatin

Imanol Beloki 2015-12-23 21:45   KIROLA  OÑATI
Kirolari saritu guztiak udaletxean. |  Ikusi handiago |  Argazki originala
Urtero moduan, kirolarien lana eta esfortzua saritzeko helburuarekin, Oñatiko Kirol Sariak banatu dituzte. Ekitaldia, udaletxeko osoko bilkuren aretoan izan da, eta hauek izan dira sarituak: kirolari onenaren saria, Sara Gomez-ek jaso du; kirol talde onenarena, eskubaloia senior taldeak; kirol teknikari onenari saria, Garikoitz Baños-ek; eta kirolaren alde egindako lanagaitik saria, Jabi Azpiazuk.
Sari nagusiez gain, sari bereziak ere izan dira kirolarekin lotuta dauden herriko hainbat pertsonentzat. Erostarbe familiak, Alain Anton-ek, Nerea Diaz-ek, eta Jokin Garaik jaso dute sari berezia.

Herritarren saria, Saio Arkonadarentzat

Herritarren saria berriz, Saioa Arkonadak jaso du. Hiru ziren aukeratuak sari hau lortzeko; Argider Isasti, Julen Umerez eta Saioa Arkonada. Herritarren boto bidez izan da aukeraketa, eta 1.102 bototik gehien jaso dituena Saioa Arkonada izan da. Iaz baino 740 gehiago jaso dira aurten; hirukoitzu egin da.
1. Saioa Arkonada (%58,98).
2. Julen Umerez (%32,94).
3. Argider Isasti (%32,94).
Bi boto txuriz (%0,18).
Hona hemen saritu guztien gaineko informazioa:
KIROLARI ONENAREN SARIA: Sara Gomez
19 urte (uztailian 20). Iazko San Silbestrian 2. (Nere Arregiren ostean). Donostiako Erregetako kros prestigiotsuan, gazte mailako garaile. Otsaila hasieran, absoluto mailako pista estaliko Euskadiko sekulako proba osatu zuen 1500 metroko lasterketan. Marka pertsonala egiteaz gain (4:58:66), Espainiako txapelketarako minima lortu baitzuen. Bere kirol ibilbideko lasterketarik onena egin zuen. Bederatzi segundu pasatxoan txikitu zuen distantziako bere marka pertsonala (5:07:30). Balentria honi esker, Martxoaren 7an Valentzian ospatu ziren Espainiako txapelketarako sailkapena lortu zuen. Bertan 12. Izan zen (5:05:72) markarekin. Espainiako txapelketan estatuko 18 onenak sailkatzen dira eta kasu askotan semi-profesionalak izaten dira.
Aurrez krosean aritua zen Espainiako txapelketetan baina pistan aurten izan da sailkapena lortu duen urte bakarra. Maiatzean Iñaki Gomezekin batera Berdintxiketan proba ere irabazu zuen. Urrian Lasarte Oriako proba herrikoia irabazi zuen junior mailan. Eta azaroan Irungo krosean 3. Izan zen promesa mailan. Aurten debuta egin du maila honetan.
TALDEKO KIROL SARIA: Izarraitz Aloña Mendi (eskubaloi senior gizonak)
Urte zail batzuk igaro ostean, 2013-2014 ilusioa berreskuratu zuen taldeak eta Euskal ligarako igoera fasea jokatzeko aukera ere izan zuen. Rafa Zuluetaren mutilek, ez zuten ametsa gauzatzerik izan, baina bizi izandako esperientziak taldea sendotu eta ilusioz jantzi zuen 2014-2015 urterako. Amaitzear dagoen urtea ahaztezina izan da guztientzat. Liga erregularrean 3. Amaitu ostean, maiatzean Oñatin jokatu zen lauko finalean igoera lortu zuen.
Eta aurten Euskal Ligan egiten ari dena txapela kentzekoa da. Lehen itzulia amaitzeko partida bakarra falta denean 3. Postuan dira liderra den Basauri taldearekin berdinduta eta denboraldi guztian partidu bakarra galdu dute. Iaz Rafa Zulueta izan zen entrenatzailea eta aurten Aitor Aranburuk (Rafaren laguntzarekin) hartu du taldearen ardura.
TEKNIKARI LANAGAITIK SARIA: Garikoitz Baños
Bizitza guztia txirrindularitzari eskainia. Gazte zela txirrindulari bezala (jubeniletaraino iritsi zen eta afizionatuetan ere lasterketaren bat egin zuen ziklista independiente gisa) eta behin ziklista izateari utzi zionetik entrenatzaile/ zuzendari lanak egin ditu Aloña Mendin. 25 urte daramatza klubean. 
Era berean maila profesionaleko ziklismoan ere lan bikaina eginez, ibilbide oparoa darama. 2009an Murtziako Contempolis Ampo-n hasi zen profesionaletan, 2010ean hainbat lan independiente egin zituen talde profesional eta selekzino ezberdinekin. 2011 Caja Ruralera pasa zen eta azken 4 urteetan munduko talde onena den Movistarreko kide da. Masailari eta auxiliar lanak egiten ditu.
KIROLAREN ALDE EGINDAKO LANAGAITIK SARIA: Javier Azpiazu
Ez dauka aurkezpen handi baten bearrik. Oñatiko futbolaren eta futbolari izan garen guztion aita dela esango nuke. Donostian ikasketak egiten ari zela, hondartzan jokatzen Kontxan, lesionatu egin zen. Gehiago ez jokatzeko gomendioa egin zioten medikuek, eta horrelaxe hasi zen epaile lanak (beterano eta federatu mailako gazteenekin) eta bestelakoak egiten.
Bizitza osoa futbolari eskainia. Aloña Mendiko futbol sailean 40 urte eta 1987tik presidente gisa. Gipuzkoako Federakuntzako kide bezala 27 urte daramatza. Gipuzkoako futbol federakuntzak duela urte batzuk urrezko insignia eman zion.
AIPAMEN BEREZIAK: 
Nerea Diaz
Igerilari fina. Gaztea, baina era berean txapelketa handietan aritutakoa. Gipuzkoa eta Euskal Herri mailan bere adineko erreferenteetako bat izan da azken urteotan eta 15 urte soilik izanagaitik dagoeneko hiru aldiz aritu da Espainiako txapelketan. 2013an Pontevedran eta 2014 eta 2015ean Bartzelonan.
50 eta 200 bizkar probetan bi domina irabazi zituen E.H. neguko txapelketan. Lehenengoan brontzea eta distantzia luzean zilarra. Espainiako txapelketarako minima ere lortu zuen gainera 200 metroko proban. 
Jokin Garai
2014 oso urte ona izan zen berarentzat. hirugarren postua lortu zuen Hiru Haundiak mendi lasterketa entzutetsuan. Era berean, bigarrena izan zen G2H proban eta garaipena lortu zuen Sobrarbeko Ultra trailean. Eta urtea borobiltzeko iazko Herritarren Saria jaso zuen.
Aurten baina ez da atzean gelditu. Euskal Herria mendi erronkan 4., eta uztailean G2H proba irabazi ostean E.H. Ultra trail txapelduna da. Kirol arloan bere bizitzako momenturik onentsuenak igarotzen ari dela aitortu du.
Alain Anton
Ustekabeko albistea jaso zuen irailean Alain Anton saskibaloi epaileak. Zazpi urteko ibilbidea darama epaile lanetan. Hasiera batean, Lehen Maila Nazionalean jarraitzekotan zen txatxikuarra beste urtebetez, baina azken orduan Espainiako Federakuntzak egindako eskaera bati esker, estatu mailako kategorietan igo zuten 29 urteko oñatiarra; EBA (espainiako 4 maila onena) eta Emakumezkoen 2. mailako epailea da irailetik.
Erostarbe familia
Jaiotzez hanketan arazo bat izatea ez da oztopo izan beraientzat. Lau anaitik hiru, bizitza guztia kirolari lotua. Jose Miguel eta Anton ziklismora eta Juan Mari hasieran pilotan eta azken urte luzeetan futbolera. Ziklismoan zuzendari lanak egin dituzte Jose Migel eta Antonek eta Juan Mari zubikoako pilotalekuko eta Azkoagain futbol zelaiko takillako arduradun lanetan ibili da (futbolean oraindik jarraitzen du).
HERRITARREN SARIA: Saioa Arkonada
Gorakada nabarmena eman du aurten mendi eta herri lasterketetan. Amatasun garaia poliki-poliki gainditu ostean, mendi lasterketa eta errepideko proba ugari egin ditu Zegaman jaioa den korrikalariak. Eta aurtengo denboraldian, sailkapeneko lehen postuetara hurbiltzeko gai dela erakutsi du. Kolazinoko mendi lasterketan bigarren, Iturberoko krosean garaile eta Usurbilgo Herri Kroseanbigarren izatea lortu zuen. Hori gutxi balitz, Zegama Aizkorri maratoia osatu du aurrenekoz (27. izan zen) eta Behobia/Donostia edota Donostiako Maratoi erdian, oñatiar azkarrena izan zen.

martes, 15 de diciembre de 2015

HERRITARREN SARIA

d.v.


Argider Isasti, Julen Umerez y Saioa Arkonada optan al premio deportivo popular

Los tres nominados en el cartel diseñado para la ocasión.
Los tres nominados en el cartel diseñado para la ocasión. / OKM
  • La votación está abierta en la web municipal hasta el día 22, un día antes de la gala que repartirá nueve galardones



Tres deportistas con perfiles muy distintos optan al premio popular de la gala del deporte oñatiarra 2015. Argider Isasti, Saioa Arkonada y Julen Umerez son los tres candidatos que la comisión de deportes del Ayuntamiento ha propuesto en la web municipal.
El más votado será uno de los protagonistas de la edición 2015 de los premios deportivos, que el día 23, a las 19.00 horas, celebrará la gala de entrega de premios en el salón de plenos. En total se repartirán nueve galardones: mejor deportista individual, mejor equipo, premio a la dedicación deportiva, mejor técnico, el premio del público que puede votarse por internet, y cuatro distinciones especiales.
En lo que se refiere a los premios populares, Argider Isasti ha sido nominado tras proclamarse campeón de la 'Soplaoman', la prueba reina de ultra resistencia del Estado. La cita más dura del denominado «infierno cántabro» combina la natación en aguas abiertas (10 km), la ruta a pie (75 km) y la mountain bike (110 km). A la machada lograda en Cabezón de la Sal, hay que sumar sus participaciones en los Ironman de Gasteiz y Gandia. Resistencia, constancia y fuerza mental son esenciales. No solo es necesario correr, pedalear o nadar de forma excelente, sino que también lo es tener un nivel psicológico adaptado a las extremas situaciones que se plantean. En la nominación se ha valorado también la labor organizativa de Argider, que es uno de los puntales de la Subida Aloña y la Xterra.
Saioa Arkonada combina en su candidatura su excelente campaña (ha hecho podiums tanto en carreras de montaña como en cross populares, siendo en ambas modalidades muy regular) y el hecho de que lo haya logrado además sin renunciar a su afición tras la maternidad. Seguir haciendo deporte con dos niños muy pequeños no es fácil, y Saioa no solo lo ha hecho, sino que ha dado un salto adelante a nivel competitivo.
Ganó el cross Iturbero, disputado en Lumbier, fue segunda en Kolazinoko Mendi Lasterketan y segunda también en el cross de Usurbil. Además en su primera participación en la Zegama Aizkorri acabó en el puesto 27. Entre sus méritos deportivos está además haber sido la primera oñatiarra de la Behobia y de la Media maratón de Donosti.
El más joven de los candidatos es el ciclista Julen Umerez, que tras completar una excelente temporada con el Aloña tanto en carretera como en ciclocross, correrá en aficionados en 2016 con el potente Ampo.
Umerez participó en el campeonato to de España de ciclocross con la selección de Euskadi y acabó la campaña encabezando el ranking guipuzcoano juvenil. Una txapela que premió su regularidad en la temporada de carretera. Las victorias se le resistieron, pero pudo quitarse la espina en Mendaro, y siempre anduvo en las posiciones de honor, lo que le reconoció la selecciñon de Euskadi y Ampo.
La votación popular está abierta hsta el día 22 en la web municipal www.oinati.eus, y para animar a la participación entre todos los votantes se sorteará una mes de actividad gratuita a escoger entre la oferta de actividades de Zubikoa.
Todos los nominados tienen méritos suficientes para ser elegidos, pero será la gente la que dicte sentencia en el premio popular, El ganador o ganadora de este galardón y el resto de los premiados se darán a conocer dentro de ocho días en una cita, que ya es otro clásico navideño.

miércoles, 23 de septiembre de 2015

CAZA.

IRAILAK 24 AN , OSTEGUNA, OÑATIN EHIZA ANTOLAKUNTZARI BURUZKO BILERA EGINGO DA KULTUR ETXEAN ARRATSALDEKO 7 TAN. EHIZTARI GUZTIAK GONBIDATU DAUDE.
 
EL PRÓXIMO 24 DE SEPTIEMBRE, JUEVES, SE CELEBRARÁ UNA REUNIÓN EN EL KURTUR ETXE SOBRE LA GESTIÓN DE CAZA EN OÑATI. ESTÁN INVITADOS TODOS LOS CAZADORES.

lunes, 21 de septiembre de 2015

Basoko Arkutiraketako VII. San Migel Saria

goiena

Basoko Arkutiraketako VII. San Migel Saria atzo Oñatin

Xabier Santxez 2015-09-21 10:35   KIROLA  OÑATI
Atzo, igandean, ospatu zen ekitaldia Arantzazun, Zozopase inguruan. Jardunaldiaren aurretik ordea, 2015eko Autonomien Arteko Ligako 5. jardunaldirako eta Gipuzkoako Open Ligako 3.erako puntuagarri izan den beste ibilbide bat gertatu zuten. Horrela, 20 postuko bi ibilbidek osatutakoa izan zen atzoko pasea, uda bukaerako eguraldiaren laguntza eskertuarekin.
Arku Tiraketa sariko irabazle batzuk. |  Ikusi handiago |  Argazki originala
Ads by Magical FindAd Options
70 arkulari inguruk hartu dute parte, hauetatik 12 emakumezkoak, eta 6 gaztetxok ere bai, arku taldeen harrobia. Euskal Herriko hainbat tokitatik egin zuten agerpena atzoko ekitaldian. Arabatik, Amurrio, Aurrera eta Kiowa taldeak aurkeztu ziren, Bizkaia aldetik Abanto Gezaleriak, Santurtzi eta Zugaztietakoak, Gipuzkoarrak berriz Diarco, Ordizia eta Txantxiku Arkulariak taldeek erakutsi zuten beraien trebetasuna eta azkenik Nafarroatik Lakarri, Salesianos, Arco Iruña, Tudela, Arco Ribera eta Compañía de Arqueros de Olite.
arkulariak bigarrena
Lautan banatu ziren sariak, arkulariek erabilitako arkuaren arabera emanak. Emakumezkoetan, arku biluziko lehenengo saria Amurriora joan da, arku biribildu eta zuzenekoa berriz Nafarroara. Gizonezkoetan, arku libre eta biribilduko sariak Ordizian bukatu dute eta arku zuzenekoa Nafarroan. Etxean geratu diren sari bakarrak arku biluzian izan dira, Txantxiku Arkulariak taldeko Ander Letamendi, Gaizka Otadui eta Martin Letamendik osatu dute podium oñatiarra.

martes, 28 de julio de 2015

ACTIVIDAD DE RIESGO.

Sabes que si te han de rescatar por una negligencia o no observar las alertas o realizar actividades por lugares no autorizados o de propiedad privada sin autorización, puedes tener que abonar el auxilio.
La bicicleta de montaña está considerada actividad de riesgo. Aunque existen unos límites máximos, en el caso de una sola persona 6.000€.
Si el rescate está realizado por miembros de la Guardia Civil, éste es sin coste.
Helicóptero del Grupo de Emergencia y Salvamento del Gobierno Canarias (GES)

lunes, 6 de julio de 2015

Andoni Correas azpitxapeldun

OK MAGAZINEA

2015-07-06 14:11:15
HIRU ALDIZ IGO DA PODIUM HONETARA, AZKEN 5 URTEETAN
Andoni Correas azpitxapeldun, Plentziako akuatloian
Andoni Correas Oñati Triatloi taldeko kideak, bigarren postua eskuratu zuen pasaden larunbatean Plentzian (Bizkaia) jokatu zen akuatloian. Lasterketa txukuna burutu ostean, merezitako saria eskuratu zuen Correasek. OTT-ko Ainhize Barrainkua aretxabaletarrak ere, lan polita egin zuen emakumezkoen sailkapen orokorrean, laugarren postua lortuz.

Plentziako akuatloiaren zazpigarren ekitaldia jokatu zen larunbat arratsaldean. Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak elkarrekin antolaturiko proba, sprint distantzian lehiatu zen. 2,5 kilometro korrika, 1000 metro igeri eta amaitzeko, beste 2,5 kilometro lastertu behar izan zuten parte-hartzaileek. Guztira 52 lehiakide elkartu ziren eta onenak, Oscar Vila eta Nerea Egia izan ziren. Vila durangarrak 34:53 zeharkatu zuen helmuga gizonezkoen sailkapena irabaziz eta Egia donostiarrak, 38:44 osatu zuen ibilbidea emakumezkoen artean azkarrena izan zelarik.

Oñati Triatloi taldeko lagunek maila oso ona eskaini zuten. Andoni Correasek esaterako, bigarren postua eskuratu zuen gizonezkoen artean eta Ainhize Barrainkua laugarrena izan zen emakumezkoetan. Correasek 35:35 amaitu zuen proba, hirugarren sailkatua izan zen Asier De la Torreri hamar segunduko aldea atera ziolarik. Barrainkua aretxabaletar gaztea berriz, 47:18 kronoan iritsi zen helmugara; podiumeko postuetatik bi minutu eta erdi pasatxora.

Sailkapen ofizialak [hemen].

Correas eta Plentziako akuatloia

Andoni Correasek emaitza esanguratsuak lortu ditu azken urteetan Plentziako akuatloian. 2011. urtean garaipena lortu zuen (Euskadiko Txapelketa irabaziz), 2012. urtean bigarrena izan zen, 2013. seigarren postuan iritsi zen helmugara eta larunbatean, berriz igo zen podiumeko bigarren postura.

Correasek adierazi digunez «beste urte batzuekin alderatuz, maila baxuagoa egon zen larunbatean». Hala ere, oso pozik dago lorturiko emaitzarekin. «Normalean Euskadiko txapelketa Plentzian ospatu da eta aurtengoa hiru aste barru izango da Bilbon» zioen.

Correas, Plentziako podium nagusian. Argazkiak: Yolanda Ugarte.

domingo, 15 de marzo de 2015

OÑATIKO DUATLOIA (2015/03/14

Goienako bideua


CALENDARIO DE PRUEBAS

PARTICIPANTES:

CLASIFICACIONES:
EQUIPOS: ANTXINTXIKA TRIATLOI TALDEA.

POSICION GENERAL  POSICION CATEGORIA            NOMBRE

    4                                   4                                        XABIER LUIS.

    21                               5                                        IKER ARKAUZ

73                                   8                                   MIGUEL ANGEL URCELAY.


104                                 5                                       BEÑAT ORMAETXEA.

115                                 115                                 IÑIGO REGEIRO.