domingo, 14 de febrero de 2016

URREZKO AIZKORA 2016.

http://ruperak.blogspot.com.es/2016/02/urrezko-aizkora.html

OK MAGAZINEA.
2016-02-14 13:58:58
OTAEGI-LOPEZ BIKOTEA GAINDITU DU GAUR EGUERDIAN OÑATIN
Rekondo eta Saralegik eskuratu dute final nagusirako azken txartela
Herri kirol ikuskizun bikaina ikusi da gaur eguerdian Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Urrezko Aizkora txapelketako azken finalerdi erabakiorrean, Rekondo eta Saralegi nagusi izan dira Otaegi eta Lopezen aurrean. Garaipen honi esker, hilaren 28an Azpeitian jokatuko den final nagusirako azken txartela eskuratu dute.

Lehia polita eta parekatua eskaini dute gaur eguerdian Oñatin, Urrezko Aizkorako azken finalerdian aritu diren lau aizkolariek. Lan ederra egin dute eta harmailetan zeuden zaleek, gogotik eskertu dute hauek egindako lana. Guztira sei modalitate ezberdinetan moztu behar izan dute enborra: zeinek kolpe gutxien, zeinek azkarren, enborra zutik, binaka... eta proba guztietako denborak batuta erabaki da irabazlea. Aurreneko bost lanak osatuta, 22 segunduko abantailarekin hasi dute azken jarduna Rekondo eta Saralegik eta azken honetan ere, Otaegi eta Lopez baino hobeak izan dira.

Garaipen honi esker, Azpeitiako finalerako txartela eskuratu dute. Aipatu, aizkolarien lan ezberdinen artean, Iñaxio Perurena harrijasotzaileak erakustaldi bikaina eman duela pisu eta forma ezberdinetako harriekin.

Finala otsailaren 28an

Oñatiko kanporaketa amaituta, otsailaren 28an Azpeitian jokatuko den final nagusira begira jarrita daude aizkolariak. Gaur eguerdiko garaipenarekin, Rekondo eta Saralegik, Atutxa eta Mugertza eta O-Toole eta Vicente izango dituzte aurkari Urrezko Aizkora eskuratzeko lehia erabakiorrean.

Rekondo eta Saralegi Zubikoako finalerdian lanean

No hay comentarios:

Publicar un comentario