miércoles, 17 de febrero de 2016

'BIZIPOZ - ZAHARTZE AKTIBOA'

2016/02/17.

EKIMENAREN AURKEZPENA GAUR.
Arratsaldeko 5etan, kultur etxean.
55 urtetik gorako herritarrei zuzendutako egitasmoa da, Udalak eta Enpresagintza fakultateko ekintzailetasun graduaren baitan sortutako 'Want' Junior enpresaren artean abian jarriko dutena. Pertsonen jakituria eta esperientzia baliatuz, herrirako interesgarriak diren proiektu sozialak sortu eta aurrera eramatea da helburua, talde-lanean beti ere. Ez da titulaziorik behar, lan egiteko gogoa eta konpromisoa baizik. Informazio gehigo, gaur arratsaldean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario