Xabier Infante
2016-02-08
Usako
Oñatin ez dago pertsonarik, Usako ezagutzen ez duenik. Azken urteetan, inguru natural horretara geroz eta jende gehiago gerturatzen dela iruditzen zait. Batez ere udako hilabeteetan.
Ingurua izugarri polita izateaz gain, herritarrentzat beti izan du xarma berezia. Bertan gazte garaiko lehen astakeriak, lehen "ligoteoak" egiten baitira. Azken urteetan baina, herritarrok toki honetan geneukan xarma desagertzen ari dela iruditzen zait. Inguruko herrietako eta urrutiagoko jende asko hasi baita hurbiltzen Oñatiko igerileku artifizial honetara. Eta iruditzen zait lasaitasun eta betiko ohitura horiek galtzen hasi direla.
Ez daukat ezer kanpotarren aurka, turismo aldetik begiratuz, ona delako herriak horrelako ingurune natural bat izatea. Baina ingurua geroz eta ezagunagoa egitea, luzera begira kaltegarria ere izan daiteke nire ustez. Betiko xarma hori desagertu egin daitekeelako, "masifikazio" horren eraginez.
Kanpotarrak etortzearen aldekoa naiz, Usako espazio ireki eta librea delako denontzat baina betiere, merezi duen errespetuarekin zaindu behar dugu ingurunea eta iruditzen zait tamalez kontrakoa gertatzen ari dela azken urteotan. Usako eta bere ingurunea babestu egin behar dugu, zaindu egin behar dugu. Eta hori guztion lana da. Oñatiarrena lehenik, baina baita kanpotarrena ere.

Guztiok garbi izan behar dugu, horrelako altxorrak oso leku gutxitan daudela eta guk ohore hori daukagu. Baina guztiaren gainetik, Usakok bere xarma mantendu dezan, ingurunearekiko eta bertaratzen direnekiko, errespetua guztiaren gainetik jarri beharko genuke. Hau lortzen ez bada Usako hondamendira eramango dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario