jueves, 11 de febrero de 2016

2016ko diru laguntzetarako deialdia

2016ko diru laguntzetarako deialdia argitaratu du Udaleko Kultura Departamentuak

2016/02/11

Eskaerak, martxoaren 12ra bitartean egin behar dira
  Kultura departamentuaren diru laguntzen deialdian bi  laguntza lerro biltzen dira: kultur proiektuak eta programak gauzatzeko 58.000 €-ko diru poltsa izango da batetik, eta Oñatin, irabazi asmorik gabeko taldeek garatuko dituzten kultur sormen lanak egiteko 12.000 €ko beste poltsa bat izango da. Iazko diru partidekin alderatuta, kopuru txiki bat aldatu da,  iaz kultur proiektu eta programak gauzatzeko zegoen kopurutik 2.000 € bideratu baitira aurten sormen lanetara. Baina guztira, bai iaz baita aurten ere, 70.000 € daude kultur arloko diru laguntzetarako.
  Kultur proiektuak eta programak gauzatzeko diru laguntzak, kultur arloko ekintza bat edo programazio oso bat antolatzen duten talde eta erakundeek eskatu ditzakete. Beti ere proiektua Oñatin gauzatzen bada. Dena den, ez dira kontutan hartuko udalaren beste diru laguntzaren bat eskuratzen duten ekintzak. Diru laguntza honen eskatzaileek, dagokien eskaera orri orokorrari, proposatutako ekintza edo ekintzei buruzko fitxak erantsi beharko dizkiote. eta baita nortasun agiriaren kopia edota identifikazio fiskalaren kodearen kopia ere. Eskariak baloratzerakoan, proposatutako programaren ezaugarriak, eskaera egin duen erakundearen ibilbidea eta ezaugarriak eta dituen finantza baliabideak baloratuko dira.
  Kultur sormen lanetarako diru laguntzen deialdia berriz, Oñatiko sortzaileei zuzenduta dago, talde eskatzailearen erdiak edo  banakako eskatzaileak Oñatin erroldatuta egon beharko baitute. Diru laguntza hauekin, musikagileen maketen grabazio eta edizioa, komiki, fanzine edo bestelako kultur argitalpenen edizioa, antzezlan edo ikus-entzunezko lanen produkzioak edota bestelako sorkuntza formatu gauzatzea babestuko da.Diru laguntza hauek banatzerakoan, egingo den argitalpenaren kalitatea, kopurua, aurrekontua, taldearen egonkortasuna eta talde edo eragile ezberdinen arteko elkarlana baloratuko dira, besteak beste. 
  Diruz babestea erabakitzen diren proiektuen sustatzaileek, diru laguntzaren % 60a jasoko dute hasieran, eta gainontzekoa, egindako lanaren likidazioa aurkezten dutenean.
  Oñatin kultur proiektuak eta programak gauzatzeko nahiz oñatiarrek kultur sormen lanak egiteko diru laguntza hauetarako eskaerak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, martxoaren 12a bitartean.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario