Hiru domina lortu ditu Jone Elorzak Munduko goma gaineko sokatira txapelketan
2016-02-23 10:18 KIROLA OÑATI
Jone Elorza oñatiarra Munduko goma gaineko sokatira txapelketa jokatzen egon da Holandan Badaiotz taldearekin. "Oso pozik" itzuli da egindako lanarekin; hiru domina lortu dituzte: zilarrezko bat eta brontzezko bi.
Otsailaren 18tik otsailaren 21era bitartean jokatu da txapelketa Volendam hirian –Holanda–. Jone Elorzak Gasteizko Badaiotz taldearekin dihardu sokatiran.
Zilarrezko domina 540 kilokoan
Egubakoitzean elkarte moduan jokatu zuten: 540 kiloko kategorian zilarrezko domina lortu zuten; Txina Tapeik lortu zuen urrea.
Basque Country selekzio moduan
Zapatuan eta domekan selekzio moduan jokatu zuten: bai 500 kiloko kategorian eta baita 540 kiloko kategorian hirugarren postua lortu zuten Txina Tapei eta Taiwanen atzetik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario