2016/07/2016.
AURKEZPENA
Atzo arratsaldeko 19:00etan aurtengo Kantoikrit-eko aurkezpena egin zen Bizpozen .
|
Jon Ibarrondo eta Antton Zubia.
Pinoi finkodun kriteriuma, 100% urbanoa, 2016ko uztailaren 16an ospatuko da Oñatiko alde zaharrean.
|
ARAUAK
|
|
> Zirkuituko 18 birak egiten dituen lehen txirrindularia helmugatik pasatzean amaituko da lasterketa. Egindako itzulien eta helmugaratzeen arabera osatuko da sailkapena.
> Lasterkari bikoiztuak kaleratuak izango dira.
> Pinoi finkoko bizikletak soilik (eraldaturiko errepideko bizikletak debekatuta).
> Ez da inolako freno manualik onartuko. Kalapie, strap edo pedal automatikoz osatutako pinoi finkoko sistema bakarrik.
> Kaskoa derrigorrezkoa.
> Pista edo errepideko manilarra derrigorrezkoa (bullhorna debekatuta).
> 16-18 urte artekoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute.
> Parte-hartzaile guztiek bete beharko dute dokumentu bat, gerta daitekeen edozein istripuren aurrean antolakuntzari ardura kenduko liokeena.
> Antolakuntzak ez du hartuko gerta daitezkeen ezuste edo istripuen ardurarik.
> Anbulantzia egongo da.
> Hirugarrenei gerta dakieken ezbeharrentzako asegurua izango da.
|
SARIAK
> 1. sailkatua: POLO&BIKE Williamsburg3 koadroa eta Euskal produktuen otare bikaina.
> 2. sailkatua: BONTRAGER Ballista kaskoa eta Euskal produktuen otarea.
> 3. sailkatua: Euskal produktuen otarea.
> Lehena, lehen biran: 100€
|
IZEN-EMATEAK
> KRITERIUMeko izen-emateak ekainaren 20tik aurrera egin ahal izango dira www.sailkapenak.com-en.
> Plazak mugatuak izango dira: 60 partehartzaile.
> Izen-emate bakoitza 28€ ordaindu beharko da.
|
Iñigo Idigoras,Antton Zubia eta Jon Ibarrondo. |
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario