Txirrinka Oñatiko Bizikleta Zaleak
Egun batean bai eta hurrengoan ere bai argazkian ikusten den egoera errepikatzen da Oñati eta San Prudentzio arteko bidegorrian: autoak bidegorrian aparkatuta Zubillagako industrialdearen inguruan. Ondorioz, bizikletan edo oinez doazenak errepidera irten beharra daukate pasatzeko eta horrek arriskua handitzen du. Dagokionari dei egiten diogu horrelako egoerak gertan ez daitezen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario