3,5 milioi euro kostako litzateke gaur egungo igerilekua zortzi kaletara zabaltzea eta gimnasioa handitzea
Bestalde, kontuan hartuz kiroldegiak 30 urte dituela, herriko beste gune batean igerileku berria eraikitzeak zein kostu izango lukeen ere aztertu du Udalak. Kasu honetan, 8 kaleko igerileku estali bat eta estali gabeko piszina txiki bat egiteak 4,5 milioiko aurrekontua dauka. Horretarako, 7.000m2-ko orubea beharko litzateke.
PARTEHARTZE PROZESUA
Herriko jaien ostean bilera irekia deituko du Udalak, aurreproiektu honen berri herritarrei emateko, arkitektoak bertan direla, eta hortik aurrera partehartze prozesu bat jarriko du abian Udalak, herritarren iritziak jaso eta erabakia ahalik eta adostasun handienarekin hartzeko asmoz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario