Lanbide heziketa arautuan, ikasturte berrirako matrikula epea ireki da gaur
Ikasleak lanean Larraña institutuan |
2016/07/11
Zuazola-Larraña institutuan, erdi mailako hiru ziklo eskaintzen dira eta Enpresagintza fakultatean, goi mailako beste hiru
Mekanizazioa, kirol ekintzen gidaritza natur ingurunean eta mantentze-lan elektromekanikoa dira Zuazola-Larraña institutuan ikasi daitezkeen erdi mailako zikloak. Enpresagintza fakultatean, berriz, goi mailako beste hiru lanbide heziketa ziklo eskaintzen dira: administrazioa eta finantzak; salmenta kudeaketa eta zuzendaritza idazkaritza.
Bietan, gaur hasi da 2016-2017 ikasturterako matrikula epea, hilaren 15era arte, ostiralera arte.
Bietan, gaur hasi da 2016-2017 ikasturterako matrikula epea, hilaren 15era arte, ostiralera arte.
Lanbide Heziketa egiteko, zikloaren izaeraren arabera, gutxieneko ikasketa batzuk eskatzen dira. Erdi mailako zikloak egiteko, adibidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu behar da eta goi mailako zikloak egiteko, berriz, batxilergoa edota beste goi mailako zikloren bat. Ekainean izan zen aurre matrikula epea. Orduan, bai Larraña institutuan baita Enpresagintza fakultatean ere, bertako instalazioak ikusteko ate ireki jardunak egin zituzten. Hala ere, erdi eta goi mailako heziketa zikloen inguruko informazioa nahi dutenek, bi zentroetara zuzendu daitezke. Hori bai, kontutan hartu ostiralean amaituko dela matrikula epea.
Krisi ekonomikoak arlo guztiak jo dituen arren, lanbide heziketako ikasleen laneratze proportzioak nahikoa altua izaten jarraitzen du. Hori, inguruko enpresekin egiten den elkarlanaren emaitza da hein handi batetan. Unean uneko beharretara moldatu eta egokitzeko etengabeko ahalegina egiten baitute lanbide heziketako zentroek. Ikasleei gainera, ikasitakoa praktika errealekin tartekatzeko aukera ematen zaie eta geroz eta gehiago dira nazioarteko beka batzuei esker, Europako enpresa ezberdinetan praktikak egiten dituztenak.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario