2016-09-26 16:14:29
ATZO ARRATSALDEAN JOKATU ZEN TXAPELKETA SAN MARTINEN
Egoitz Atxaga irabazle, herriko bola-joko txapelketan
Herri mailako bola-joko txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean San Martineko zuhaiztian. Urteroko legez, ikusmin handia piztu zuen lehiak eta parte hartzaileak ez ezik, ikusle ugari bildu ziren bolatoki zaharraren inguruetan. Duela bi urte bezalaxe, garailea, Egoitz Atxaga tiralari gaztea izan zen.
Lehia polita eskaini zuten atzo arratsaldean San Martineko zuhaiztira hurbildu ziren parte hartzaileek. 70 jokalaritik gora elkartu zituen Kurtze Baltz elkarteak San Migel jaien bueltan antolatutako urteroko hitzorduak. Kirol arloari dagokionez onena, Egoitz Atxaga izan zen onena 7 txirlo botata.
Parte hartzaile guztiek hiruna jaurtiketa egin ostean, Atxaga izan zen gehien nabarmendu zena 7 txirlo botata. Bigarren eta hirugarren postuak berriz, berdinketa hausteko tiraldian erabaki ziren. Jaurtiketa ugariren ostean, Karmelo Guridi eta Iñigo Irazabalek 5na txirlorekin, amaitu zuten bigarren eta hirugarren postuetan hurrenez hurren.
Atxagak irabazi zuen atzoko bola-joko txapelketa. Argazkia: Kontzejupetik |
No hay comentarios:
Publicar un comentario