2016-09-11 16:19 OÑATI
Arantzazuarrak festan murgilduta ibili dira asteburuan. Gaur eguerdian, auzoko bi emakumeri omenaldia egin diete. Izan ere, Asun Arregik eta Benita Elortzak, 100na urte bete dituzte aurten.
Auzoko bi presoak, Xabin Usandizaga eta Joseba Arregi, ere gogoan izan dituzte gaurko omenaldian. Festa giroan, 25 litro salda, txorizoa, patata tortilla... banatu dituzte Kortakogainen dagoen Arantzazuko auzoetxean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario