lunes, 19 de septiembre de 2016

Ander Letamendi

OK MAGAZINEA

2016-09-19 18:15:51
‪3. POSTUA LORTU ZUEN ARKU BILUZIA MODALITATEAN
Ander Letamendi oñatiar onena, VIII. San Migel Sarian‬
Basoko arku tiraketako VIII. San Migel Saria ospatu zen atzo Oñatin. Arantzazu auzoan kokaturiko Zozopase inguruan lehiatu zen txapelketa, Aizkorri-Aratz Natur Parkean. Herriko saria jokatzearekin batera, Euskadiko Txapelketa eta 2016ko autonomien arteko ligako 4. jardunaldia ere izan zen. Ander Letamendi oñatiarrak, herritarren artean gehien nabarmendu zen tiralariak, hirugarren postua eskuratu zuen arku biluzia modalitatean.

‪ ‬
Basoko arku tiraketako VIII. San Migel Sariak, 75 arkulari elkartu zituen atzo Zozopasen. Giro hezea izan zuten parte-hartzaileek baina iaz baino lehiakide gehiago bildu zituen autonomien arteko ligako 4. jardunaldiak. Urtero bezala, txoko ezberdinetatik etorritako ordezkariak izan ziren. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Errioxa eta Burgostik. Beti bezala, arkulariak arkuaren arabera banatu ziren eta guztira lau kategoria ezberdinetan aritu ziren: Longbow, arku instintiboa, arku biluzia eta arku konposatua.

Hori horrela, arku biluzian iritsi zen oñatiarrek lortu zuten emaitzarik esanguratsuena. Ander Letamendi tiralariak lan txukuna eginez, hirugarren postua eskuratu baitzuen aurrez aipaturiko modalitatean. Bestelakoan esan, Txantxiku Arkulariak taldeko hamaika ordezkari lehiatu zirela atzoko txapelketan.

Txapelketako emaitzak, [hemen].

Letamendi atzoko txapelketan. Argazkia: Juanjo Rueda.

No hay comentarios:

Publicar un comentario