2016-09-12 12:06:42
LEGAZPIKO HERRI MILIA IRABAZI ZUEN LARUNBATEAN
Garaipen batekin hasi du denboraldia Sergio Garciak
Sergio Garcia korrikalari oñatiarrak era ezinhobean hasi du atletismo denboraldi berria. Larunbatean Legazpiko Herri Milian estreinatu zuen aurtengo egutegia eta bere sasoi puntu gorenetik urruti badago ere, garaipena lortu zuen.
Azken urteetan hainbat gorabehera izan ditu Sergio Garcia Aloña Mendiko korrikalariak. Lesioak, lan kontuak...zailtasun ugari aurkitu ditu bidean baina iazko 2016a hasi zenetik, bere bertsio onenera itzultzen hasia da Garcia. Pasaden ikasturteko azken hilabeteetan garaipen eta podium ugari eskuratu zituen eta asfaltoan ez ezik, beste modalitate batzuetan ere maila bikaina eskaini dezakeela erakutsi zuen. Urtarriletak uztailera bitartean esaterako, lau garaipen eta beste bi bigarren postu lortu zituen lasterketa ezberdinetan.
Abuztuan atsedena hartu ostean, denboraldi berria prestatzen hasia da txantxikuarra eta larunbatean, Legazpiko Agorreko Santikutz jaietan ospatu zen Herri Milian eguneko atletarik azkarrena izan zen. 11 korrikalarik eman zuten izena 1.609 metroko lasterketa azkarrean eta oñatiarrak ez zuen areriorik izan. Dayber Losada eta Gaizka Romero izan zituen alboan bigarren eta hirugarren postuan hurrenez hurren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario