viernes, 23 de septiembre de 2016

Oñatitik Nepalera

ok magazinea

2016-09-23 13:04:05
24 EGUNETAN ZEHAR, EVEREST INGURUKO BAILARAN IBILIKO DIRA
Gaur abiatuko da elkartasun trekina Oñatitik Nepalera
Nepalen iaz izandako lurrikaren ondoren Oñatin eratu zen "Nepal Lagunduz" elkarteak eta Mendiak eta Herriak mendi-gidari taldeak antolatutako elkartasun trekina, gaur abiatuko da Oñatitik. 24 egunez izango dira Nepalen eta hainbat material eramango dute bertara.

Hamar laguneko espedizioa irtengo da gaur Oñatitik Nepal aldera. Everest inguruko bailara zoragarrietan ibiltzeaz gain, lurrikarak kaltetutako herriak ikusi eta Oñatitik bidalitako diruarekin zaharberritu dituzten etxeak eta familiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Bide batez, gainera, herritarren eskuzabaltasunari esker batutako materiala (erropak, oinetakoak, botikak...) ere eramango dituzte. Hamabi garraiatzaile kontratatu dituzte lanok egiteko, eta horien laguntzarekin 300 kilo material eraman ahal izango dute bertaraino. Batez ere haurrentzako erropak daramatzate.

24 eguneko bidaia

Guztira 24 egunetan 18 eguneko trekina egingo dute Everest inguruetan, bidez bide eta herriz herri. Bidaia bertikala izango da Jiri herrian (800 m.) abiatu eta Everesteko behe kanpalekuraino (5.450m.) iritsiko dira. Kontraste ederrez betetako bidaia: beheko aldean, trekinaren hasieran, arroz landaketak, platano zuhaitzak eta bufaloak ikusteko aukera izango dute, Gurung, Limbu eta Rai etniak bizi diren herrietan, beraien hizkuntza, erlijio hinduista eta kultura propioarekin. Goiko eremuetan berriz, Tibet jatorria duten Tamang eta Sherpa herri budistak ezagutuko dituzte.

Oñatitik Nepalera doan taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario