Maniasek, euskal zinemagintzari buruzko lana osatu du
SGAE Fundazioak Ikerketa Sariak banatzen ditu urtero, eta 2015eko deialdian, Doktore Tesi Onenaren kategorian, bi lan saritu ditu: Noemí Pulido Pavónen Explorando el vínculo entre la economía del copyright y la política de competencia tesia batetik, eta Miren Manias Muñoz oñatiarraren Euskarazko zinemaren produkzioa eta finantziazioa (2005-2012): hamaika fikziozko film luzeren azterketa ekonomikoa tesia bestetik.
Azken hamar urteetako dozena bat euskal ekoizpenen finantzaketa eta produkzio kostuak aztertu ditu Miren Manias ikerlari oñatiarrak iazko udan aurkeztu zuen tesian. Euskal zinema industriaren egoera eta beronen indargune zein ahulguneak azaleratu ditu egindako lanean.
Miren Maniasek, SGAE Fundazioaren deialdira aurkeztu zuen lana, eta epaimahaiak Doktore Tesi Onenaren saria eman dio, Noemí Pulido Pavónen lanarekin elkarbanatutako saria, hain zuzen.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario