jueves, 7 de enero de 2016

Zikloturista lizentzia berritzeko aukera

OK MAGAZINEA

2016-01-07 10:55:30
GAURTIK URTARRILAREN 15ERA ARTE EGIN AHAL IZANGO DA
Zikloturista lizentzia berritzeko aukera eskainiko du Aloña Mendik
Aloña Mendiko Txirrindularitza sailak zikloturista lizentzia berriak tramitatzeko aukera eskainiko du datozen egunotan. Gaur hasi eta urtarrilaren 15era bitartean, saileko arduradunak Aloña Mendiko bulegoetan egongo dira herriko bizikleta zaleei tramitazioak egiten laguntzeko.

Oñatiko zikloturistek Aloña Mendiko txirrindularitza sailaren bidez tramitatu ahal izango dute berriz ere 2016 urterako lizentzia berria. Gaurtik urtarrilaren 15era bitartean (hilaren 9-10 eta 11ean izan ezik), arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara Aloña Mendiko bulegoetan egongo dira txirrindularitza saileko arduradunak lizentziak tramitatzeko.

Urtero moduan ordainketa Gipuzkoako Txirrindulari Federazioaren kontu korrontean egin beharko da eta ziurtagiria, Aloña Mendiko bulegotara eraman beharko da aipatutako egun eta orduetan. Lizentziak otsailean jaso ahalko dira, bere momentuan zehaztuko den egunetan.

Aurtengo berritasun nagusiena, lizentzien garestitzea izan da. Autonomikoak 115€ balioko ditu eta nazionalak 120€. Elkarte batean ez dauden zikloturistek, beraien kasa egin ahal izango dute lizentzia, baina azken kasu honetan aurrez aipaturiko prezioei 10€ gehitu beharko zaie-

Betebeharrak

Lizentziak Aloña Mendiren bitartez tramitatu ahal izateko, beharrezkoa izango da elkarteko txirrindularitza saileko bazkide izatea. Bazkide kuota 8€ urtekoa da eta bulegoan bertan lizentzia tramitatzean, bazkide egiteko aukera eskainiko da. Era berean, lizentzia berria tramitatzeko, N.A.N. eta telefono zenbakia, eta helbide elektroniko bat eman beharko da. Iazkoa berritu nahi dutenek ordea, ez dute zertan datu horiek eraman beharko baina bi kasuetan, diruaren ordainagiria erabamatea beharrezko baldintza izango da.

Txirrindularitza saileko arduradunek jakinarazi nahi dute beraien bidez tramitatutako lizentziez soilik arduratuko direla. Beste bide batetik tramitatzen diren lizentziez ez direla arduratuko, alegia.

Oñatiko zikloturista taldea, artxiboko irudi batean

No hay comentarios:

Publicar un comentario