Oñatiko odol emaileen elkarteak finkatu du 2016ko hileroko odol ateraldien egutegia. Hala, gaur izango da lehenengoa, ohi bezala, Txantxiku ikastolako aretoan, 17:30etatik 19:30etara. Azken bi urteetan behera egin du odol ateraldien kopuruak Oñatin eta, beraz, emaileen elkartetik dei egiten zaie herritarrei (18 eta 65 urte arteko gizon-emakumeei) odola ematera anima daitezen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario