Gipuzkoa Basketek eta CAI Zaragozak jokatutako
partiduan egin dute erakustaldia. Hain justu ere, atsedenaldian eta
entrenatzaileek hutsarteak eskatu dituzten uneetan egin dituzte
koreografiak.
ACB ligako saskibaloi partiduan
erakustaldia egitearena nondik nora sortu zen galdetuta, hauxe esan digu
Lide Osinaga entrenatzaileak: "Baskoniaren partidu baten ikusi nituen
Gasteizko gimnastak eta pentsatu nuen halako zerbait egitea nere
neskatilekin. Gure lana kanpoan erakusteko modua izan da. Baskoniari eta
Gipuzkoa Basketi baimena eskatu eta lanean hasi ginen"
No hay comentarios:
Publicar un comentario