Folklore eta polifonian lehen postua lortu, eta Sari nagusia ere eskuratu du Oñatiko Ganbara abesbatzak.
Gogotik prestatu duten txapelketa izan da, eta aurreko egunetan urduri egon arren, epaimahaiak sailkapena aditzera eman aurretik, abeslarien inpresioak oso onak ziren, "folklorean saio polita egin genuen, baina polifonian bikain egin dugu", azaldu du Aitor Biain zuzendariak. Euren susmoak ez dira erratu eta folklore eta polifonian lehen postua eskuratu dutenez, Sari nagusiarekin ere bueltatuko dira oñatiarrak etxera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario