2014-04-23 11:23 Kultura Oñati
Espainiako Sari Nagusiaren lehia apirilaren 26an eta 27an izango da. Bi modalitatetan abestuko dute: Polifonia eta folklorea.
Lau lehiakide
Lau abesbatza izango dira txapelaren lehian: Madrileko Kamara abesbatza (San Vicente de la Barqueran irabazle), Iruñako orfeoiaren eskolania (Zumarragako Antiguan irabazle), Valladolideko Alterum Cor (joan den urteko Gijongo sari nagusiko txapeldun ordea) eta Oñatiko Ganbara abesbatza (Ejean irabazle).Bi modalitatetan abestu beharko dute: Polifonia eta folklorea. Ganbara bietarako programak prestatzen ari da. Hala, polifonian bost abesti kantatuko ditu eta folklorean, sei. Gainera, hizkuntza ezberdinetan abestu beharko dute, adibidez, ingelesez, alemaneraz eta latinez. Prestatu duten programa, zuzenean eskainitako kontzertuetan ere landu dute, entsegu moduan.
Habanera lehiaketa ere bai
Apirileko lehiaketa honetaz gain, Torreviejako Habanera lehiaketan ere parte hartuko du Ganbarak uztailean. Eta aurretik, maiatzean, bazkideen kontzertua eskainiko dute Arantzazun, euskal folkloreaz osatua.Agendan apuntatuta dituzten emanaldi horiez gain, 20. urteurreneko ekintzekin jarraitzen du Ganbara abesbatzak. Urte hasieran Amaraun izeneko diskoa atera zuen eta urteurrena borobiltzeko Carmina Burana abestuko dute urte bukaeran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario