ok magazinea
Eskubaloia
2014-04-05 09:56:47
19:00 Zubikoako kantxa urdinean jokatuko dute
Taldeko kideak elkarrekin, atzoko lan saioa hasi aurretik. |
Gipuzkoako 1 lurralde txapelketan denboraldi bikaina gauzatu du Rafa Zuluetaren taldeak. Ilusioa berreskuratu duen talde gaztea da oñatikoa eta hori antzeman da kantxa gainean. Hirugarren postuan amaitu du denboraldia, jokaturiko 22 partidetatik 15 irabazi, 2 berdindu eta 5 galduta. Orain baina, inungo presiorik gabe, urtea borobiltzeko aukera izango dute. Izan ere, gaur arratsaldetik (19:00) aurrera, Euskadiko ligara igotzeko fasea jokatuko dute txantxikuarrek.
Bost partidu dituzte aurretik eta onenak igoera lortuko du. Oñatiarrekin batera, Irungo Gaztiak, Ordizia, Loyola Indautxu, Gaztelueta eta Eibarko Haritza arituko dira amestutako igoera horren bila. Esan beharra dago, bost partida horietatik hiru Zubikoan jokatuko dituztela oñatiarrek. Normalean kantxa berdean jokatzen duten arren, gaurkoa kantxa urdinean izango da.
36 urtetan, hiru igoera fase
Zauden kategorian zaudela, senior mailako igoera fase baterako sailkapena lortzea, oso konplexua izaten da. Eta datuak hor daude. Aloña Mendiko eskubaloi sailaren historia luzean -36 urte-, gizonezkoen talde nagusiak hiru igoera fase baino ez ditu jokatu.Beraz, gaurkoa egun historikoa izanik, eta aurkariaren maila ikusirik, Aloña Mendiko eskubaloi saileko zuzendaritzatik dei berezi bat egin nahi da, arratsaldean Zubikoara hurbildu eta taldea animatzera hurbiltzeko. Kontutan hartu ordua eta lekua ezohikoa izango dela. Zubikoako kantxa urdinean, 19:00 hasita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario