Pilota
2014-04-14 10:22:25
Manex Urrutia eta Ibon Perez jokalariek osatu zuten bikotea
Aloña Mendi erraz nagusitu zitzaion atzo Legazpiri infantil mailako udaberriko txapelketan
Aloña Mendiko infantil mailako pilotariek
partidu borobila jokatu zuten atzo goizean. Manex Urrutia eta Ibon
Perez bikoteak, nagusitasun handia erakutsi zuten Legazpiren aurka
jokatu zuten norgehiagokan. Partidako lehen tantutik azkenerarte
kontrolpean izan zuten lehia oñatiarrek. Azkenean 18-7 emaitzarekin
amaitu zen partidua etxekoen alde.
Pilota saileko arduradunek adierazi digutenez, erraz irabazi zuten Urrutia eta Perezek. Partidu guztian zehar markagailuan aurretik joan ziren eta aukeratu zuten pilotarekin, min handia egin zieten Legazpiarrei. Gipuzkoako Udaberriko txapelketako partidua izan zen atzokoa. Laut´erdian jokatu zen eta esan beharra dago oñatiarrak oso ondo hasi dutela txapelketa. Izan ere, orain arte jokatu dituzten bi partiduak irabazi dituzte. Orain Aste Santu ostera arte, atsedena hartuko du txapelketak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario