Natrak lantegi berria dauka Kanadan, eta dagoeneko
lanean da. Ameriketan duen lehenengo ekoizpen-zentroa da. Ontarioko
probintziako London hirian dago eta 14 behin betiko langilerekin hasi du
jarduna. Mikel Beitiak, Natrako kontseilari delegatuak esan duenez,
"Kanadan ekoizpena hasteak enpresari emaitzak emango dizkio oraingo
jardunaldiko hirugarren hiruhilekoan dagoeneko".
Kanadako Toronto probintzian bigarren bulego komertziala ireki zuen berriki Natrak. Bulego hori kontsumorako produktu dibisiokoa da eta 11 langile ditu. AEBetan, San Diegon dauka beste bat, kakaoaren eratorrietan espezializatua.
Lantegi berrian askotariko produktuak egingo dira, eta ogian igurzteko hur eta kakaozko produktuak ekoizten hasiko da. Kontratu gehiago egiten dituen neurrian, beste kategoria batzuk ekoizten hasiko da Natra Londonen. Natraren lerro estrategiko bat banatzaile-markarako ekoiztea da, eta txokolate-enpresa garrantzitsuenetariko batzuendako produzitzen hasi da, eta bezero berriak espero ditu laster, Kanadan, AEBetan eta Mexikon.
No hay comentarios:
Publicar un comentario