lunes, 31 de octubre de 2016

Nairo Quintana

GOIENA

Nairo Quintana ere Aloña Mendiko ziklismo sailaren urteurren festara batu da


Xabi Urzelai 2016-10-30 16:22   KIROLA  DEBAGOIENA  OÑATI
Aloña Mendiko txirrindularitza sailak egubakoitzean aurkeztu zuen 50. urteurreneko liburua, eta baita ziklo-kros denboraldiko ziklistak ere. Urteurren jaira, baina, Movistar taldeko lider Nairo Quintana ere batu da, haren masajista eta laguntzaile Gari Bañosek animatuta. Quintanak mezua helarazi die klubeko ziklista gazteei. 
Gari Baños herrikideak bidalitako mezua zabaldu du OK Magazinea agerkari digitalak twitter bidez. Bertan Bañosekin harreman estua duen Nairo Quintanaren mezua jaso dute. Zera dio Espainiako Itzulia irabazi berri duen ziklista kolonbiarrak: "Orain momentuan klubean dauden ziklista gazteei agur bat, eta besarkada. Movistar taldearen eta nire partetik animo guztiak gogor entrenatzen jarraitzeko, eta batez ere gehien atsegin duten hori egiten jarrai dezaten. Gauzak bihotzez egiten direnean beti lortzen dira helburuak. Klub osoarendako agur berezi bat, Nairo Quintanaren partetik". Seguru Aloña Menditik eskertuko dutela keinua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario