miércoles, 12 de octubre de 2016

50. urteurreneko bazkaria

OK MAGAZINEA

2016-10-11 10:38:30
KIROLDEGIKO PILOTALEKUAN IZANGO DA URRIAREN 29AN
50. urteurreneko bazkaria egingo du Aloñako txirrindularitza sailak
Bere 50. urteurrena ospatu asmoz, bazkari herrikoi bat antolatzea erabaki du Aloña Mendiko txirrindularitza sailak. Urriaren 29an izango da hitzordua Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan eta sarrerak, urriaren 17ra arte salgai egongo dira 25€-tan.

Urrezko ezteiak ospatzen aritu dira 2016an Aloña Mendiko txirrindularitza saileko lagunak. Denboraldian zehar, hainbat hitzordu berezi antolatu dituzte. Besteak beste, lasterketak, hitzaldiak, liburua...izan dira protagonista orain arte baina 50. urteurrena behar bezala amaitu nahian, bazkari herrikoi bat antolatzea erabaki dute elkarteko arduradunek.

Urriaren 29an izango da hitzordua Zubikoako pilotalekuan eta deialdia momentuko txirrindulari, txirrindulari ohi, zuzendari edota urte guztiotan sailarekin harremana izan duten guztiei luzatu nahi diete.

Txartelak salgai

Bazkari txartelak 25€-ren truke eskuratu ahal izango dira ondorengo puntuetan: Urzelai estankoa, Mail Boxes etc., Aloña Mendi taberna, Caravanas Oñate, Txokolateixia, Lizarralde Kirolak eta Bizipoz kafe. Urriaren 17a izango da txartelak erosteko azken eguna.

Ibarrako garaipena. Denboraldi honetako momentu berezienetariko bat. Argazkia: www.gtxe.or

No hay comentarios:

Publicar un comentario