2016-05-01 15:11:49
GIZONEZKOEN GARAIPENA SPRINTEAN ERABAKI DA
Imanol Goñi eta Oihana Kortazar nagusi, Aloñako XII. Igoeran
Sekulako amaiera izan du gaur goizean Aloñako Igoeraren XII. ekitaldiak. Gizonezkoen proba azken metroan erabaki da. Walter Becerra eta Imanol Goñi elkarrekin iritsi dira Foruen Enparantzan kokaturiko helmuga puntura eta azken sprintean, Goñi izan da indartsuena. Emakumezkoetan, Oihana Kortazar elgetarrak nagusitasun osoz irabazi du.
Hamabi urteetako ekitaldirik zirraragarriena eskaini digu gaur goizean Aloñako Igoerak. Inoizko parte-hartzaile kopuru handienarekin -318- ekin zaio lasterketari goizeko 9:00etan. Giro freskoa izan dute korrikalariek eta mendian gora egin ahala, behelainoa, lokatza eta elurra ere ikusi dute lasterkariek. Hori horrela, proba irabazteko faborito nagusiak lehen kilometroetatik jarri dira lasterketa buruan. Gizonezkoetan Walter Becerra eta Imanol Goñik tartea zabaldu dute Aloñara bidean eta bertatik, ia bost minutuko aldearekin igaro dira. Emakumezkoetan berriz, Oihana Kortazarrek ez du areriorik izan. Aloñako gurutzean zazpi minutuko aldea ateratzen zion Nerea Amilibia aiarrari.
Gauzak horrela, gizonezkoen lasterketa azken kilometroan erabaki da. Asfaltoko pista hartu eta herrigunean sartzearekin batera, erritmo aldaketa egiten lehena Becerra izan da. Hala ere, Goñik ondo eutsi dio eta helmugarako 100 metro faltan erasotu du azken honek. Sestao taldeko korrikalariak ezin izan du erantzun eta azkenean, Goñirentzat izan da garaipena (2:04:09). Becerrak lau segundu galdu ditu helmugan (2:04:13) eta podiuma, Iban Letamendik osatu du. Oñatiarra lehen bi sailkatuetatik zortzi minutu pasara sartu da helmugan (2:12:38). Aloñako gurutzean zazpigarren igaro bada ere, kresterioan dexente aurreratu eta podiumean amaitu du txantxikuarrak.
Imanol Goñiren adierazpenak:
Kortazar areriorik gabe
Emakumezkoen artean, Oihana Kortazarrek ez du areriorik izan. Elgetarra beste maila bateko korrikalaria da eta Aloñarako bidean zabaldu duen tartea, nahikoa izan zaio hortik aurrerakoak arriskatu gabe, eta gozatzen egin ahal izateko. Kortazar 2:40:56ean iritsi da helmugara eta ia hamar minutu sartu dizkio bigarren sailkatua izan den Nerea Amilibiari (2:50:52). Podiumeko hirugarren koska, Arantzazu Perez de Arenazarentzat izan da (2:52:44).
Oihana Kortazarren adierazpenak:
Mendia

No hay comentarios:
Publicar un comentario